Wikipedia, entziklopedia askea zure eskura

Aikor aldizkaria 2007ko mar. 6a, 12:51

Jimbo Walesek eta Larry Sangerrek Wikipedia proiektua (www.wikipedia.org) abian jarri eben 2001. urtean. Hori entziklopedia askea eta hizkuntza anitzekoa da, eta wiki teknologian dago oinarrituta. Bi hitzek osatzen dabe Wikipedia berba: wiki, zeina wiki wiki hitzetik baitator (azkar hawaiiarreraz) eta pedia, paideia hitzetik datorrena (hezkuntza greko klasikoz). Wikipedian batzen diran artikuluak mundu osoko milaka boluntarioek idazten dabez eta edozein pertsonak alda ditzake artikulu gehienak. Izan be entziklopedia birtualak hurrengo filosofia hau dau: erabiltzaileak elkarlanean arituz gero, artikuluak hobetu eta kalitatezko testuak sortuko dira. Eta informazioa munduko edozein pertsonaren eskura egongo da doan eta bere hizkuntzaz. Wikipedia Nupedia entziklopedia askearen alternatibatzat jo eben egileek, eta Wikimedia irabazteko asmorik gabeko fundazioak kudeatzen dau. Wikipediak sei milioi artikulu baino gehiago ditu gaur egun, eta horreek 250 hizkuntzatan idatzita dagoz. Era berean, 16 ediziok 50.000 artikulu baino gehiago dabez: ingelesa, alemanera, frantsesa, japoniera, poloniera, italiera, suediera, nederlandera, portugalera, gaztelera, txinera, errusiera, finlandiera, norvegiera, esperantoa eta katalana. Euskeraz idatzitako lehenengo artikulua 2001eko abenduan eskegi eben. Horrek Literatura eben izena, eta pixkanaka-pixkanaka beste batzuk gaineratuz joan dira; Afrika eta Nafarroako erregeen zerrenda, euren artean. Gaur egun 16.000 sarreratik gora dagoz euskeraz.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).