Antzina erramu adarrak jartzen ziren bidegurutzeetan, mostoaren hartzidura zein baserritan eginda zuten adierazteko eta lagun-koadrilak bertan elkartzera gonbidatzeko. Giro onean, kantuka, apustuan batzuetan, dastatzen zuten txakolina, bakailao eta sardinekin-eta lagunduta. Uzta berria zuten hizpide: honen edota bestearen txakolinaren berezitasunak…
Txakolinaren lehenengo aipamenak XIII. eta XIV. mendeetan batu ziren Portugaleteko Ordenantzetan. Itsasontziei debekatu zieten kanpoko ardoa lurreratzea, ez bazuten hartzen kantitate berdinean bertako txakolina. “ChacolÆhasierako izendapena 1622an agertu zen lehengo aldiz Errege-artxiboetan; “Txakoli†izendapena 1893koa da.
XIX. mendearen erdialdean Oidium izurritearen ondorioz txakolina baserriko kontsumorako murriztu zen. Suspertzea motela izan da 1994an Bizkaiko Txakolinaren Batzorde Erregulatzailea sortu arte. Gaur egun panorama zabala da eta teknologia puntako Edandegi modernoak ditugu, eta txikiak ere bai, gero eta ekipamendu eta prestakuntza hobeak dituztenak eta kalitate handiko ardoak egiten dituztenak.
Edozelan ere, gozatzen jarraitu behar dugu gaztea den eta lora, belarra edo fruta-usaina duen ardo honetaz, zeinak bere amaierako zaporea dela-eta, beste kopa bat eskatzen baitigu, tartean apustua egonda ala ez.