Bully eta Charly, kamiseta-diseinugileak: Eguzkia sutan jarri duten gazteak

Aikor aldizkaria 2007ko mar. 21a, 12:57
Testua eta argazkia: Oihana Astobieta eta Alaitz Zabala
Carlos, “Charly” lagunentzat eta Berrizkoa. Bully, “Bully” denontzat eta sondikatarra. Orain dela urtebetea kamisetak diseinatzen hasi ziren “Eguzkia sutan” lelopean, denbora librea betetzeko. Nondik sortu zen ideia? Bioi gustatzen zitzaigun kamiseten kontua, eta azkenean animatu egin ginen. Eta zelan eraman zenuten aurrera? Batzartu ginen egindako mila irudi eta esaldi aurrean genituela, eta hortik irten zen “Eguzkia sutan” esaldia. Eta nondik dator izen hori? Zergatik eguzkia? Eguzkia “la ostia” da. Inoiz amaituko ez dena. Bizitzaren iturria. Eta beti gori-gori dagoenez “sutan” ipintzea pentsatu genuen. Merkatua zabala da? Euskal Herrian kamiseta asko egiten dira, ezta? Hemen mundu guztiak egiten ditu kamisetak! Lar! Eskari itzela dago. Eskaria kontutan hartzen duzue? Bai. Argi eta garbi emakumezkoak dira eroslerik ohikoenak. Kamiseta mota ezberdinak dituzue? Kamiseta mahuka laburrarekin hasi ginen eta orain denetarik daukagu. S-tik XXL-rakoak eta 6 urte artekoak, kolore eta modelo ezberdinetan. Eta etorkizunera begira? Buf! Hori oso zaila da! Orain arte ezagunek erosi izan digute gehien bat, baina web-orria amaitu ondoren, mailing bat egingo dugu eta honela espero dugu jakitea benetan gustukoa den gure produktua ala konpromisoz erosi diguten. Hala balitz, abentura ederra izan da eta kito! Zelan saltzen duzue produktua? Batez ere ahoz aho esanda. Denda pare batean ipintzea ere pentsatu dugu. Telebistan ere atera da eta Sondikako “Hegalariak” futbol sala taldekoek ere gure logoa dute kamisetetan. Zein da zuen helburua? Egunen baten Txorierrin Kukuxumusu bat edukiko dogu? Hobea! Baina momentuz hori ametsa da guretzat. Errealista izan behar da. Azaldu zuen web-orria. Helbidea www.eguzkiasutan.com da. Hiru arlo ditu: Kamisetak, munduan zehar eta kontaktua. Momentuz euskaraz dago eta denborarekin hizkuntza gehiagotan ere ipiniko dugu. Interesatuta dagoena zelan jar daiteke zuekin harremanetan? Web orrira idatz dezatela. Kritikatzeko ere bai, e!

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).