Hitz berezi hori sarritan entzun dugu eta garai batetik hona telebistetan kazetarien ahotan dago egunero. Orain dela urte asko hitz horren bitartez jende aberatsa ezagutzen genuen, jantzi garestiak janzten zituztenak, eta, gainera, estiloarekin. Baina hitz egiterakoan ere zerbait ezberdina nabaritzen zitzaien. Are gehiago, haren munduan sartzea ezinezkoa zen, mundu itxi bat zen-eta: enpresariak, aktoreak, politikariak, intelektualak,… Luxuaren eskutik ezagutu dugu glamourra betidanik.
Bizi garen mundu honetan hitz hori hutsaldu egin da gauza askogatik: gaur, biztanleen arteko gizarte diferentziak murriztu baitira, eskertzekoa dena; industria desagertzen joan baita eta berarekin batera industrialak, enpresariak eta hainbat familia dirudun; gizarteak edozein biztanleri aukera asko eman baitio lanbide anitzetan; “demokrazia†heldutakoan partidu politikoak botere ekonomikoa menperatzen hasi baitziren eta haren konfiantzazko lanpostuak sortzen, mesedeak ordaintzen, … eta beste mundu itxi bat lantzen.
Gaur egun gizarte-maila erdiko edozein pertsona kontsumismoan sartuta ikus dezakegu, nazioarteko jantzi marka garestienetariko batzuk janzten eta haren posibilitateen gainetik dagoen bizitzaren erritmo batekin; baina orain dela urte batzuk mota ezberdin bat dago: aberats eta dirudun bihurtu direnak: kotxe garestiekin, egundoko etxeak (edo etxe batzuk) erosten, kontuak milioika euroz beteta,… Hauetako askok politikaren bidez lortu dute, eta soldata batekin, gainera!
Hemen guztiek (edo gehienek) lanpostu bat lortzeko oposaketak egin behar dituzte, titulu bat eskuratu behar dute, haren ikasketak gaurkotu behar izan dituzte,… eta zorte onarekin lan egiten hasten dira.
Baina gaur egun “demokrazia†honetan denak ez gara berdinak. Demokraziak bere klase berezi propioa sortu du, lan egiteko oposaketarik egin behar ez duena. Haien artean lanpostuak banatzen dira, batetik bestera, oposaketarik gabe. Bere soldatek ez daukate konbeniorik, itunik, ezta beren karguak betetzeko tituluak ere… legez kanpo daude. Hauteskundeetan beren programak gero eta hutsagoak dira baina inoiz ez da gauza bat agertzen: soldata (alkateak, diputatuak, zinegotziak, buru sailak,…)
Gizarteko klase berri hau “sarao†gehienetan agertzen dira prentsan agertzeko, inportanteak eta handiak sentitzeko, … baina ibiltzerakoan, ahoa zabaltzen duten bakoitzean, jaterakoan, eskuak mugitzerakoan, begiratzerakoan… glamourrik ez; gaztelaniaz esaten den bezala “aunque la mona se vista de seda, mona se quedaâ€.