Txorierriko Gazte Koordinadorea: “Gazteoi altern

Aikor aldizkaria 2008ko urt. 22a, 08:52
Erregeen Egunean gazte batzuek Derioko kale nagusia okupatu eta bertan “euren etxea” eraiki egin zuten. Ekimen horrekin kale gorrian bizi izatea baino beste erremediorik ez dutela adierazi zuten. Gazte horiek Txorierriko Gazte Koordinadoraren (TGK) kideak ziren. TGK sortu berria da eta Txorierriko herri guztietako gaztek osatzen duzue. Zergatik batu? Lehenengo eta behin, eskualdeak gazteriaren diagnostikoa behar zuela ikusi genuen. Eta bertoko gazteen arazoak eta beharrizanak aztertu behar zirela. Eskubide asko urratuta ditugula atera genuen ondorio diagnostiko horretatik; eta gune bat behar zela, egoera horri aurre egiteko. Beste alde batetik, Gazte Asanblada Zamudion (IGA) eta Larrabetzun (Hori Bai) baino ez dago, eta Koordinadora horien bien bozeramailea izan litekeela pentsatu genuen. Gainera, Gazte Asanbladarik ez dagoen herrietako gazteria apur bat zirikatzeko tresna ere izan liteke. Zeintzuk dira urratuta dituzuen eskubide horiek? Euskal Herriko gainontzeko tokietan gertatzen den bezala, gazteoi etxebizitza izateko eskubidea ukatzen zaigu, eta hori urraketarik nabarmena da. Baina beste batzuk ere badude: lana, Txorierrin ia dena pribatizatuta egotea, aisialdia betetzeko ia alternatibarik ez izatea, garraio eredu egokia ez edukitzea… Gai asko jarri genituen mahai gainean, izan ere, gazteoi alternatibarik eskaintzen ez digun eskualdea garatzen dabiltza. Txorierrin bizi, lan eta aisialdi duina betetzeko ez dugu inolako bermerik. Ez dugu erabakiak hartzeko inolako ahalmenik, eta guretzako gauzak egiten ari dira, baina gu barik. Eskubide urraketa horien artean, etxebizitzarena aldarrikatuko dugu bereziki. Gero eta etxebizitza gehiago eraikitzen ari da; hala ere, gazte gehienek horietako bat eskuratu ezinik jarraitzen duzue… Txorierrin egiten dabiltzan etxebizitzak ez dira gazteontzat. Ehun milioitik gorako txaletak dira, edo luxuzko etxebizitzak… Eta gazteoi eskaintzen diguten alternatiba bakarra babes ofizialeko etxebizitzak dira. Baina, hala ere, gazte gehienok ezin dugu horietako bat eskuratu, ez ditugulako betetzen eskatzen zaizkigun baldintzak. Instituzioen aldetik inplikazio falta dagoela uste dugu. Gazteok behin-behinekotasunean egiten dugu lan, edo ikasten gabiltza, eta ezin diogu aurre egin gaur egungo etxebizitzaren ereduak dakarren gastuari. Gai honen inguruan iritzi asko egongo dira; gure ustez, oso arazo kezkagarria da. Zein da zuenetariko baten perfila? Koordinadoraren barruan hainbat errealitate daude: lan egiten dutenak, ikasten dabiltzanak, gurasoekin bizi direnak, gurasoen etxetik kanpo bizi direnak… Txorierriko industrian lan egiteko aukerak egon, badaude, baina behin-behineko kontratuekin… Eta asko atera behar dira kanpora, lan egitera zein bizi izatera. Alokairu sozialak, adibidez, ez dira bultzatzen. Eusko Jaurlaritza 210 euroko dirulaguntza hasi da ematen pisua alokatzeko, baina alokairua ezin da 700 euro baino garestiagoa izan. Alokairu gutxi daude diru horren truke. Hori zer da, partxe bat? Ezta hori ere. Euren aurpegia garbitzeko egin dute. Horrelako arazo bat konpontzeko, egin behar den lehenengo gauza espekulazioa albo batera uztea da, eta gazteoi benetako alternatiba bat proposatu. Etxebizitza duina izateko eskubidea guztiok dugu eta ezin dute horrekin espekulatu. Beste eskualde batzuetan bezala, Txorierrin altxatzen diren etxebizitzetatik asko, hutsik gelditzen dira, eta beste asko bigarren etxebizitzatzat erabiltzen dira. Beste alde batetik, pisuekin batera txaletak ere eraikitzen dituzte. Horiek zer dira, gazteontzako txaletak? Babes ofizialeko txaletak? Nortzuek erosiko dituzte? Txorierri oso era erakargarri batean saltzen dabiltza: lasaia dela, berdez inguraturik… Eta azkenean, lo-hiri bihurtuko da. Eta masifikatu ere egingo da, eta Bilbo Handiko luzapena izango da. Nortasuna galduko du, ziur. Derion antzeztu zenuten parodiaren bidez, duzuen alternatiba bakarra argi azaldu zenuten… Bai, edo okupatzea, eta hori delitua da eta zigor ekonomiko handiak ekartzen ditu; edo kale gorrian bizi izatea. Zeintzuk dira zuen asmoak epe laburrean? Gure kezka guztiak besteei jakinaraztea eta horien aurrean alternatibak proposatzea, lan egitea, aurrera jarraitzea… Era berean, zabaltze lanari garrantzi handia emango diogu, gure helburua ahalik eta gazte gehienek koordinadoran parte har dezatela da; erabakiak askok har ditzagula, ez gutxi batzuek. Kontzientziatze lana ere egingo dugu, gazte guztiek jakin dezaten etxebizitzaren eskubidea guztiona dela, eta ez soilik batzuena. Posta elektronikoko helbidea dugu: txorierrikogaztekoordinadora@gmail.com. Nahi duenak bere iritzia eta proposamenak bota ditzake bertara. Gainera, sare bat osatu nahi dugu, gure bilera eta ekitaldien berri emateko Txorierriko gazte guztiei.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).