“Euskal Herria Pirinioetan abesten eta dantzatzen duen herri bat daâ€, esan zuen Voltairek. Bere garaian izango zen, onartu behar baitugu euskaldunok aspaldian ez dugula ez abestu, ez dantzarik egiten. Indarrak a priori galduta dugun borroka batean ihes egiten digu. Borroka horrek gure gaztediaren zati bat eramaten digu, familiak lur jota uzten ditu, eta auzokoak aurrez aurre ipintzen ditu; anai-arreben arteko liskarretan eta garraztu egiten gaituzten inbidietan. Arrazoia baliteke gure klima hezea izatea, gero eta urriagoa den zirimiria, bailarak ezkutatzen dituzten lainoak. Baina, egia esan, gure poesia tristea da; gure abestiak, goibelak; eta gure narratiba, bihotza ukabil batean sartzen diguten zoritxar eta aienen laburpena. Danimarka, gurea baino apur bat handiagoa den herria, eredutzat izan beharko genuke. Danimarkarrek argi dute euren biziraupena euren esfortzuan baino ez dagoela: elkarren alde egiten dute, elkarri laguntzen diote eta ez dira haize-erroten aurka saiatzen. Herri bezala aurrera egiteko modurik izatekotan, hori lanean, kulturan eta “gurea†denaren defentsan oinarrituta baino ez da posible izango; beti ere, besteena errespetatuz, baztertze eta deskalifikazio barik. Lar gutxi gara lehia alferretan denbora galtzeko.