Barack Obamaren kanpainaren zalapartak aho zabalik nauka. “Yes we can†horregaz hautsak harrotu be! You Tuben sartu eta hara non Hollywoodeko izar ospetsuenak be kantari. Mitinak espektakulu. Rap, country-a edo dana-dalako musika. Doly Parton edo ‘The Boss’-aren doinuek bozgorailuetatik burrunba egiten. Banderatxoak, oihuak eta, ohi dan moduan, algarea nagusi ekitaldi guztietan, yupi!
Ez dot nik hemen “Yankee go home†esamolde errazarena aldarrikatuko. Izan be, bakotxak bere izaerea eta izatekoa dauka eta amerikarrena holakoxea da. Herrialde boteretsuenak dauen indar mediatikoaz baliatuta, esalditxoa kontinente guztietara hedatu da eta gure artean be bere eragina izan dau. Beituzue, ni ere amerikarren buztarripean. Halabeharrez. Kontua da esaldi talisman bihurtu dala. Esakunearen esanahiak baino gehiago Obama pertsonajeak berak aitortzen deutsan indar eta ahalmenak dauka hemen garrantzia. Masak mogitzen ditu. Harek esan eta ingurukook “amenâ€, gospel ikuskizuna bailitzan.
Gure Herriak be horrelakorik beharko leukela pasatu jat azkenaldion burutik. Lokartzetik esnatzeko. Gizarte anestesiatu honi astindua emoteko. Traba guztien aurrean, txikiak handiena oztopatzeko gaitasunik be badauelako. Txikienak handiena neutralizatzeko gaitasuna be badauelako. Masak mogitzeko indar hori inportatu beharko geunke. Geure egin. Haize-bortitz eta berritzaile horretaz kutsatu beharko ginateke. “Yes we canâ€. Guk be ahal dogulako.