Lehengo baten, Haritzaren Azalera Zehatza Kukubiltxoren antzezlan barriaren estreinaldi egunean, hainbat lagun bildu ginan Zornotzako Aretoan. Han ikusi genduanak era guztietako eritxiak sortu zituala uste dot. Hari bateri jarraituz, bizitzako egoera desbardinak erakutsi jakuzan, eta gugan sentimendu ugari sortarazo be. Nik irakasleoi egiten jakun aitamena nabarmendu gurako neuke.
Irakasleok ikasleen portaeratan ikusten doguna da etxetik dakarrena. XXI. mende honetan bizimodu klaseagaitik edo dana abiadura handian egin behar dalako, edo bestelako motibo batzugaitik, kexaz ibiltzen gara umeak alferrik galduta dagozalako, mizke dagozalako. Baina, heziketa honetan guk geuk be badaukagu zer esana.
40 urte atzerago irakasteko moduak oso “autoritarioak†ziran, egurraren podazuz ikasten eben orduko umeek. Gaur egun material pedagogiko-didaktikoetan eta irakasteko moduetan aurrerapen handia dago eta, zorionez, lehenagoko egurrik emoterik ez dago. Baina, badagoz “autoritarioak†izanda hobeto irakasten dabela pentsatzen daben irakasleak, aginteak emoten dauan harrokeria puntuagaz irakasten dabenak, ikaslea pertsona oso legez kontuan hartu barik.
Danak daukanez bere neurria, ez da ez “egurraren†pedagogia edota gaur egungo irakasle autoritarioaren pedagogia, ezta “kolegak†izatearen pedagogia ere. Ikasleari lagundu egin behar deutsegu jakintzak barruratzen, alkarrenganako errespetuan eta jendartean sarri ahaztu egiten diran aspektuak lantzen, esaterako solidarioa izaten eta ez horrenbeste konpetitiboa izaten.
Zorionak, Kukubiltxo, eta suerte on.