Testua eta argazkia: Sabin Arana / Argazki-oina: Uribaso etxea Marutegirantzako bidean dago, Uritik Zornotzarantz doan errege-bidearen ondoan. Etxea Uriaren basoa izandako lurretan altxatu zan.
Uria sortu zaneko agirian –Juan Infanteak emondako agirian, hain zuzen be- domekan azokea egiteko eskubidea egoala agertzen da. Halandaze be, Uriaren garapena nahiko motela izan zan, eta ez ei eben sarritan ospatu. Baina horrek ez dau esan gura inoz egin ez zanik.
Francisco Perearen hilketa zala-eta, badakigu azokea noizbehinka egiten zala. Erreferentziak hilketaren barri emon zan dokumentuan irakurri daikeguz. “1854. urteko otsailaren 13an, Meabedar Antonio alkatea zala, zerraldoa aurkitu eben Marutegigana inguruan. Eta alkateak ikerketa-tramiteak hasi zituanâ€. Bide batez, nahiko diligentzia gaurkotuak izan zirala esango dogu: autopsia egin eutsien eta txostena oso zehatza izan zan benetan. Eusebio Aranguren zirujauak be oso behar zehatza egin eban. Beste alde batetik, lekukoek esandakoaren arabera, bezperan ganadu-azokea egin zala jakin izan dogu. Justo Gazteluk hau deklaratu eban:
“Otsailaren 12an, domekaz, herriko tabernara joan zan arrastiko lauretan, eta han Zornotzako Francisco Perea eta Francisco Etxano-Jauregigaz egin eban topo. Zerbait hartu eben eskotean eta honela, ordubete emon eben gitxi gorabehera. Ez zuen emoten Perea edanda egoanik, eta ez eban esan ezer eukanik inoren aurkaâ€.
Justok ganadu-azokea aitatu eban deklarazinoan, eta beste lekuko batek be bai, Jose Madariagak azokaren ganeko aipamena egin eban. Martin Uriguenek be aitatu eban feria: Herriko plazan ospatu zan, “ohi dan legezâ€. Beraz, hori ez zan azokea egiten zan lehenengo aldia. Fermina Etxano-Jauregi Zabaladar Juanen emazteak esan ebanez, Pereak ardau-laurdena eta ogi zati bat eskatu zituan. (Lehen ohikoa zan ogiagaz eta ardauagaz bazkaria egitea etxetik kanpo). Oihalezko jaka eta prakak, baserritarren txanoa eta abarkak zituan jantzita.
Agirian be agertzen danez, Martin Uriguen eta Antonia Basaraz Uribasoko etxean bizi ziren; bata etxearen alde batean bizi zan; eta bestea, beste aldean.