Sondika, Loiu, Derio eta Zamudio 1966an anexionatu ziren Bilbora, eta hori “dekretuz†egin zuten. Hiriburuak 26 urte lehenago berenganatu zuen Erandio. Baina herri-sentimendua ez zen inoiz desagertu, eta udal autonomia berreskuratzeko eskatzen zuten ahotsak laster entzun ziren. Carlos Garaikoetxea lehendakariak desanexio-dekretua sinatu zuen 1980ko abenduan, eta hori indarrean sartu zen 1983ko urtarrilaren 1ean. Desanexio-prozesuan lagun askok hartu zuten parte; auzo-elkarteetan, udal gestoreetan, lehenengo korporazioetan... Protagonista horietako batzuen testigantza orrialde hauetara ekarri dugu; beste guztien lana eta esfortzua ahaztu barik.
Zamudio
“Agindu zuten guztietatik autobusa baino ez zen ekarriâ€, gogoratu dute Joseba Petralanda eta Manuel Gallartzagoitia desanexio-batzordekideek. Franco hil ostean mugimendu handia sortu zen Erandion desanexio-inguruan, eta horrek eragina izan zuen Bilbora anexionatuta zeuden Txorierriko beste herrietan.
Urarena Zamudion zuten arazorik larrienetarikoa zen, ez baitzegoen ur nahikorik herri osoa hornitzeko. Gainera, ura Derioko zati bat ere hornitzeko erabiltzen zen, eta gero eta enpresa gehiago hasi ziren herrian ezartzen. “Seguru ginen herri bezala Bilboko auzo bezala baino hobeto biziko ginela. Eta horrela erakutsi duguâ€.
Ideia hori argi zutela herri-komisioa sortu zen, eta bertan ideologia ezberdinetako 30 bat lagunek hartu zuten parte. Herriko jaiak antolatzen hasi ziren mugimendua finantzatzeko, eta ikerketa sozioekonomikoa ere egin zuten, zamudioztarrak eurak bakarrik aurrera nola atera ahalko ziren aztertzeko. Mugimendua koordinazioan izan zen Txorierriko beste herrietakoarekin, Erandiokoarekin eta Iurretakoarekin.
Lehenengo udal hauteskunde demokratikoak 1979. urtean egin ziren, eta Txorierrik Bilbo bezala eman zuen botoa. Jose Luis Padura Zamudio eta Derioko delegatu izendatu zuen Bilboko Udalak. Herri bien eta hiriburuaren arteko harremana bere bitartez bideratzen zen. “Ezker abertzaleak ez zuen parte hartu aholku-batzordeanâ€.
Bilboko Udalak 1980ko martxoan eman zion hasiera desanexio-espedienteari, eta 1982ko urtarrilean burutuko zuten. Desanexio-gestoreak apirilean sortu, eta Batzar Nagusiek abenduan onartu zuten Foru Aldundiaren desanexio-proposamena. Garaikoetxea lehendakariak hori berretsi zuen handik egun gutxira. “Zamudioko komisioa 11 pertsonak osatu genuen. Baina hilabete gutxi eman genuen bertan, udal hauteskundeak maiatzean izan baitziren. Padura irten zen alkateâ€. Herria martxan jarri behar zen, eta gestorak presupuestoak egin behar izan zituen, funtzionario berriak kontratu... “Parkea ere egin genuen, bertoko umeek ez zutelako non jolastuâ€.
Derio
Atzera begiratu, eta Derio asko aldatu dela dio Juanjo Ibarluzeak. Orain dela 25 urte herriko kaleak ez zeuden asfaltatuta, eta txitean-pitean egiten zituzten manifestazioak urarekin zuten arazoa salatzeko. Hiriburua txiki gelditu zen, eta Udalak leku apropostzat jo zuen Txorierri, hedapen-prozesua berton gauzatzeko. Baina txorierritarrak ahaztu zituen. “Eta guk ere ez genuen inongo loturarik Bilborekiko. Derioztarrak ginen, ez bilbotarrak. Eta argi genuen zerbait egin nahi izanez gero, hori gure kabuz egin beharko genuela; are gehiago, zenbat eta autonomia handiagoa eduki, gero eta gauza gehiago egiteko gauza izango ginelaâ€.
Jose MarÃa Makua ahaldun nagusia ezinbesteko konplize izan zuten derioztarrek udal autonomia berreskuratzeko orduan. Makua askotan etorri ohi zen herrira bazkaltzera, eta konpromiso handia hartu zuen desanexio prozesuan.
Desanexio-batzordeak zazpi hilabete eman zituen lanean Udala eratu aurretik. Hilabete gutxi, baina zorabiagarriak. “Udalaren oinarriak jarri behar izan genituen. Administrariak eta langileak kontratatu... Eta 66. urteko dokumentuak berreskuratu eta aztertu, batez ere. Gure lurrak zeintzuk ziren ez genekielako. Derioko lurralde-mugak zehazten ibili behar izan ginenâ€. Demokraziaren Derioko lehenengo alkatea Jon Ortega izan zen.
Juanjok ilusioa eta konpromisoa botatzen ditu faltan garai hartatik. Ideia politikoak alde batera utzi, eta derioztarrak, txorierritarrak, elkarlanean aritu ziren desanexioa lortu nahian; herri-batzordeetan lehenago, eta desanexio-gestoreetan geroago.
Derioko jaietako pregoia irakurri du aurten desanexio-gestora osatu zuten beste 11 kideekin. “Hamahiru lagun izan ginen. Jon Beaskoetxea gure artean ez dagoen bakarra da. Kopa ederra hartu zuten berak eta beste kide batek Bilboko kafetegi dotore batean, desanexioa lortu genuela jakin izan zuteneanâ€.
Loiu
Herrian 2.535 biztanle zeuden anexioa baino lehen; 1.805, desanexioaren ostean. “Ez zegoen etxebizitzak eraikitzerik, eta etxe nahikorik ere ez zegoen. Gazte askok alde egin behar izan genuen Loiutik. Eskola itxi behar izan zen, ume falta zela-etaâ€, aipatu du Vicente Arteagoitia alkateak eta desanexioaren osteko lehenengo udalbatzako zinegotziak. Izan ere, egon, ez zegoen ezer herrian: ez urik, ez biderik, ez argirik... Auzoko elkartea eratu zen hauteskundeen aurretik, eta borroka handia egin behar zuten elkartekideek edozein proiektu aurrera ateratzeko. “Auzo-bideak, adibidez. Batzuetan eurek asfaltatzen zituzten; eta beste askotan, guk egin behar genituenâ€.
Arrate Ugarte Loiuko zinegotzia da, eta garai hartan aholku-batzordeko kidea eta lehenengo udalbatzako zinegotzia izan zen. “Herria hasi zen mobilizatzen, manifestazioak egin genituen, errepideak moztuko genituelako mehatxua bota genuen... Trabak izan genituen Bilbori ez zitzaiolako interesatzen desanexioa. Noski, Txorierritik dirutza jasotzen zuen; berton inbertitzen zuena baino askoz diru gehiagoâ€. Desanexiorako bide horretan Txorierriko herriek elkarrekin lan egin zutela gogoratu du Arratek, eta Foru Aldunditik ere laguntza handia jaso zutela. “Jon Castañaresek Bilboko alkatetza hartu zuenean, errazten joan ziren gauzak pixkanaka-pixkanakaâ€.
Gauza gutxi lortu zuen 1979ko hauteskundeen ostean osatutako aholku-batzordeak Bilbotik: frontoia, probalekua, argiren bat... Desanexioaren berri ilusioz hartu zuten loizutarrek; jai handirik ez zuten egin, baina guztiek Bilboko parte izatearen zama kendu zuten gainetik. Desanexio-gestorak hankaz gora zegoen herri batekin egin zuen topo, eta lehenik eta behin Bilbon zeuden herriko dokumentu guztiak eskatu behar izan zituen. Handik hilabete gutxira udalbatzak hartu zuen lekukoa, Marcos Goikoetxea alkatea zela: arau subsidiarioak idatzi, Loiuko lurrak eta han zeuden enklabeak ordenatu, argiak jarri... “Ez genuen inongo eskarmenturik. Eskerrak guztiok borondate ona eta lan egiteko gogoa izan genuelaâ€.
Sondika
“Desanexioa herriaren garaipena izan zen; sondikoztar eta txorierritar guztionaâ€, dio Juantxu Llona Sondikako gestorako kideak. Duela 25 urteko Sondika gabezi guztiak zituen herria zela gogoratzen du: eskola, ura, garraioa, kirol instalazioak, jubilatuentzako zerbitzuak, etxebizitzak...
Sondikoztarrek zergak ordaintzen zizkioten Bilbori, baina ez zuten ezer jasotzen horren truke. Herritarrek ez zuten inongo harremanik hiriburuko agintariekin, “alderdi mailan izango ziren, beharbada; hala ere, gu ez geunden jakitunâ€.
Auzo-elkarteek bidea zabaldu zuten elkarrizketa eta desanexiorako. “Zinegotzia nintzen Bilbon, eta Sondika eta Loiuko delegatu izendatu ninduten 1979nâ€, aipatu du Jose Aurrekoetxea demokraziaren Sondikako lehenengo alkateak. Aholku batzordeekin bildu, eta herrietako premia, kezka eta errebindikazioen berri ematen zizkion hiriburuari. “Garai hartan promesa asko egin ziren, baina, egia esan, ez zegoen betetzeko modurik. Herritarrak askotan etortzen zitzaizkidan kexaka; lapikoak-eta bata bestearen kontra joz... urik ez zutelako. Normala zenâ€.
Autonomia berreskuratzeko lehenengo pausu politikoak ematea ere bazen auzo-alkateen eginkizuna, eta 1981ean Udalak desanexio-prozesua onartzea lortu zuten. “Alderdi asko genituen kontra eta kostatu zenâ€.
Gestorak lan itzela zuen aurretik. “Denetarik behar genuen, eta denetarik egin behar zen herrian. Joseba Orozko izen zen gestoraren presidentea, eta, nire ustez, ederto egin zuen. Proposamen guztiak aztertzen ziren, alde batetik edo bestetik etorrita ere. Hori udal hauteskundeekin amaitu zen; politika egiten hasi zen orduanâ€, esan du Llonak.
Lehenengo udalbatzak gestorak martxan jarritako proiektuen lekukoa hartu, eta Sondika zerbitzuz eta azpiegituraz hornituz joan zen pixkanaka-pixkanaka: eskola, plaza, udaletxea, ur saneamendua... Lorpen horien guztien artean, Bilboko zabaltze-plana – lehentasuna aireportuari ematen ziona - geldiarazi zutela aipatzekoa da. Behar horretan Loiu, Sondika eta Erandio ibili ziren elkarlanean, eta bidea libre izan zuten euren arau subsidiarioak idazteko.
1965. urtea; Bilboko lursaila %80an handitu zen Txorierriri esker (Testua: Amagoia Guezuraga)
Urte horretan jarri ziren martxan Loiu, Sondika, Derio eta Zamudioko anexio-aurreproiektua. Javier Ybarra y Bergé alkatearekin alkate eta alkate orde hauek batzartu ziren: Loiutik, Ezequiel Pesquero Santiago eta Julian Altanaga [sic] Gotilla; Sondikatik, José Millán de Diego eta Manuel Menchaca Egusquiza; Deriotik, José Ortega Herrero eta Antonio Madariaga Egusquizaga; eta Zamudiotik, Raimundo Inchaurza Ereño eta Juan Aurrecoechea Gori [sic].
Anexioa borondatez egin behar zen, eta herriek onura hauek jasoko zituzten horren truke: ur eta argi zerbitzu egokia, eskola berriak, telefonogunea, kanposantua Artebakarra inguruan, azoka, etxebizitzak, Guardia Zibilaren kuartela, Artxandako tunela, autobusen linea berriak... Hori bai, tekniko arloan ezustekorik ezean. Eta egon, egon ziren.
Bilbok Loiu, Sondika, Derio eta Zamudiok emandako 10.065 biztanle irabaziko zituen; baina onura handiagoa izango zen txorierritarontzat, Diario de la tarde Hierro egunkarian 1966ko ekainean argitaratu zuten moduan, Asuako bailarak 300.000 biztanle izango baitzuen 2000. urtean.
1966. urteko ekainaren 19an, eguerdiko ordu bata eta hamar minutuan, Bilboko udaletxean batzartu ziren herrietako ordezkariak, eta anexioa “borondatez†onartu zuten. Manuel Quintanilla Rubio Erandio eta Asua bailarako zinegotzi-delegatu berezia izango zen handik aurrera, eta “herri†bakoitzean auzo-alkateak egongo ziren. Hauek zeuden 1975. urtean: Juan Egusquizaga Bilbao, Loiun; Juan Larrasquitu Torre, Derion; José Millán de Diego, Sondikan; eta Rafael Barrena Torre, Zamudion. Beste alde batetik, Jose Luis Padura Bilboko udaleko delegatua izan zen Zamudio eta Deriorako 1979. urtetik 1983. urtera bitartean; eta Jose Aurrekoetxea, Loiu eta Sondikarako.
Desanexio-mozioa 1980. urteko martxoaren 13an aurkeztu zen Bilboko udalean. Bizkaiko Foru Aldundiak oniritzia eman ostean, desanexio-gestorak osatu ziren. Loiuk 1.802 biztanle zituen garai hartan, eta bederatzi pertsona zegokion komisioan; Sondikari 11 lagun, 3.900 biztanlerekin; Deriori 13 pertsona, 5.139 pertsonarekin; eta Zamudiori 11 lagun, 3.461 biztanle zuela.
Baina anexioarena ez zen 1965. urtean sortutako kontu berria, ezta 1945. urtean onartutako Bilboko Ordenazio Plan Orokorraren ondorioz sortuko zen “Bilbo Handia†proiektua; ez. Urte batzuk lehenago, 1939. urtean hain zuzen ere, José MarÃa Oriol Urquijo Bilboko alkateak gutun bat agindu zion Zamudioko alkate-presidenteari. Gutun horretan Erandio, Sondika, Loiu, Derio eta Zamudio Bilbora anexionatzea ezinbestekotzat jotzen zuen, hiriburuak hainbat egitasmo aurrera atera ahal izateko.
Gai nagusia