BTEK, bizi teknologia

Aikor aldizkaria 2008ko ira. 23a, 15:06
Testua: Xabier Díaz, BTEk-eko zuzendaria
Teknologiaz inguratuta bizi gara. Izan be, gizakiaren ezaugarrienetariko bat hauxe da: tresnak sortu, erabili eta ingurunea bere gura eta beharretara egokitzea (Wikipediaren definizinoa). Eta urteetan erabilera horretan iraultza ezbardinak egon badira be, orain jasaten gabilzana azkar gertatzen ari da benetan, ia gureganatzeko astirik emon barik. Irratitik interneten bidezko telebistara pasatu gara oso urte gitxitan; 1943. urteko 30 tonako ENIAC ordenagailutik askoz be azkarragoak diran gaur egungo mikroordenagailuetara; herrietara heldu ziran lehenengo telefonoetatik argazkiak, bideoak, musika eta jokoak dabezan gaur egungo sakelako telefonoetara. BTEK DBHko ikasleei bereziki zuzenduta egongo dan zentroa da eta 2009-2010 ikasturtean zabalduko ditu ateak Zamudioko Parke Teknologikoan. Punta-puntako teknologien erakusketa ikusi barik, teknologia bizitzeko aukerea izango dabe bisitariek bertan. Hori bost aretotan zehar egingo dabe: ‘Berrikuntza Kioskoa’, ‘Sarea eta Mundu Digitala’, ‘Planetaren Zaintza Etxetik Hasita’, ‘Ziztu Bizian! Badira Beste Munduak Gure Inguruan, eta ‘L@btek’. Leloa baino gehiago ‘BTEK bizi teknologia’ lelo bat baino gehiago da. Teknologia benetan bizi behar dala sinesten dogulako. Teknologiak erosoago egiten deusku bizitza, baina arriskuak be baditu. Eta teknologia erabili ez eze ezagutu eta haren ganeko hausnarketa egitea be ezinbestekoa da, arrisku horreei aurre egiteko. Proiektu honetan jatorri eta ibilbide ezbardinetako jenteak hartzen dau parte: bigarren hezkuntza zein unibertsitateko teknologia irakasleek, zientzialariek, teknikariek, diseinatzaileek, multimedia, joko eta IKT-n adituek... Guztien ahaleginari esker murgilduko dira ikasleak teknologiaren munduan, hori dalako teknologiak ulertzeko eta zintzo erabilteko erarik egokiena. Baina ‘murgildu’ berbeak ez dau esan gura teknologia geuk emongo deutsegunik; baliabideak eskuratu, topatu, manipulatu, tripak atera eta sartu, eztabaidatu... eurek egin beharko dabez. Behartu beharrean, hausnarketea sortuz.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).