Bizkaiko hainbat azokatan nagusitu dira Txorierriko txakolingile batzuk / Testua eta argazkiak: Gaizka Eguskiza
Ezaguna ez eze kalitate handikoa be bada Txorierriko txakolina. Ez da harritzekoa, beraz, sariak sarritan lortzea. Besteak beste, Gernika eta Zamudioko azoketan saria jaso dabe aurten Larrabetzuko Sasikoetxe zein Lezamako Erdikoetxe eta Agirre Llona txakolinek. Zorionak eurei!
Ia 180 sari dabez danon artean. Maximiano Agirre, Agirre Llona txakolinaren ekoizlea, da gehien eskuratu dauena; 170 alegia. Txakolin baltzen mailan Zamudion lortu dau azkena, baina Gernika, Muskiz eta Bermeoko azoketan be nagusitu da aurten.Orain dala hiru urte hiru sariak irabazi ebazan Gernikan. Garaikurrak jasotzeko “ohitura†dauenez, ez deutse garrantzi gehiegi emoten sariei. “Guztiak ixteko be lekurik ez daukatâ€, esan deusku. “Zahar†eta nekakatuta dabil eta Gernikako Itsasmendi upeltegikoak kudeatzen hasi dira Maximianoren mahatsak. “Gogor lan egin eta dirutza itzela sartu behar da benetako txakolin ona ateratzekoâ€.
AgustÃn Olazabalaga Sasikoetxe txakolinaren ekoizleak, ostera, sari gitxiago jaso dauz, bost hain zuzen be. Aurten bere txakolin gorria nagusitu da Zamudio, Muskiz eta Gernikako azoketan. Pozik agertu da AgustÃn, baina ez salmentak igongo diralako, jenteari bere produktua gustatzen jakolako baino. Etorkizunari begira, baikor dabil Sasikoetxe txakolinaren arduraduna. “Gaur egun etorkizun handia dau txakolinak. Krisia ez da oraindino heldu txakolin mundura. Izan be, gero eta salmenta handiago dogu, eta gero eta arinago amaitzen jakuâ€, adierazi dau. Lehengo egoeragaz alderatuta, urrezko aro bat bizi dau txakolinak, Agustinen esanetan. “Orain dala 20 urte oso taberna gitxik eskaintzen eben txakolina, eta gaur egun, ostera, gehienetan aukerea dago edateko. Horrek esan gura dau Bizkaian behintzat ondo saltzen dala. Hurrengo urteetan kanpora begiratu behar izango dogu, ziurrenikâ€.
Andoni Ojanguren Erdikoetxe txakolinaren kudeatzaileak hiruzpalau garaikur irabazi dauz. Aurten Gernikan saritu dabe bere ardo zuria. “Txakolina egitea gustatzen jaku, eta horregaitik azoketan parte hartzea be gustatzen jakuâ€, aitatu dau. Bere ustez, arrakasta handia lortu dau txakolinak gaur egun. “Ez dakit urte bi barru zer gertatuko dan: Bizkaian gero eta ekoizle gehiago dagoz, eta gerta daiteke eskaera nahikorik ez egoteaâ€. Andonik uste dau Txorierriko ardaua kalitate haundikoa dala. “Albariño edo edozein Rivera de Duero markako ardoakaz alderatu ahal da problema barikâ€. Baita Bakio eta Getarikoakaz be. “Txakolina Bakiokoa izan behar zala esaten dau abestiak, baina gaur egun Bizkaiko edozein herritan be ardo onak ekoizten dira, Bakio edo Getarikoakaz konparatzeko moduak, duda barikâ€.