Arkaitz Ducy, abeslaria: “Ezin naz musika barik bizi”

Aikor aldizkaria 2008ko abe. 18a, 08:59
Erdi mailako elektrizitate zikloa ikasten badabil be, benetako grina dau musikarako. Txistua, soinua, gitarra eta jembea joten ditu eta gaur egun Habemus Ratas taldearen abeslaria da. Sondikarrak 18 urte beteko ditu hil honetan eta argi dauka musika biderik onena dala lagunakaz ondo pasateko. Musika munduan sartu izanaren errua txistuak ei dau... Instrumentu hori joten hasi eta segiduan etorri ziran besteak. Ezin naz musika barik bizi; momentu guztietan egon behar naz musika entzuten, niretzat dana da-ta. Ondo pasateko erea da eta gustura nago. Habemus Ratas talde hasibarria da; halanda be, kontzertu bi emon dozuez jadanik. Zelan esperientzia? Lehenengoa Sondikako gaztetxean emon genduan eta, egia esan, ez zan oso ondo atara, soinu-ekipamendua ez zalako egokia. Baina ordaindu euskuen. Bigarrena Txorierriko Gazte Egunean izan zan, Derion. Polito atara jakun, soinu-ekipamendua ona zalako. Zer deritxozu Gazte Eguna ekimenari? Ondo dago, Txorierriko taldeak ezaguterazoteko modu bat dalako. Eta guk be disfrutatu egiten dogu gure musikea lagunei erakusten. Espero daigun etorkizunean barriro egitea. Zelango estiloa jorratzen dozue? Punka eta ska. Guk sortutako abestirik ez dogu oraindino eta bertsioak egiten doguz: Barrikadarenak, Piperrak taldearenak... Txistuak eta soinuak skagaz zerikusi gitxi daukala emoten dau lehen begiratuan... Beno, soinua be joten dabe ska estiloan... Dana dala, danetariko musikea gustetan jat, ijitoen kantak eta guzti. Eta perkusioa, batez be. Jembea erosi neban ikastaro bat egin ostean, eta batzuetan parrandan be eroaten dot. Dibertigarria da. Zein instrumentu nahiago dozu? Soinua, oraindino zer ikasi badodalako. Besteak kontrolpean dodaz. Soinua, txistua eta solfeoaren laugarren maila atera dot; prestakuntzea Pentagrama Sondikako akademian jaso dot eta azterketa ofizialak Loroño Bilboko akademian egin dodaz. Beste alde batetik, Gorantzaileak dantza taldean be banago eta futbolean aritzen naz. Zelan daroazu taldearen “frontman” izatea? Gelditu ezinik nabil eszenatoki ganean. Espektakulua eskaintzen dot eta publikoa animatzea gustaten jat. Ganera, kontzertuetara lagunak etorri dira eta hareek be animatzen nabe ni. Nire saltsan nabil. Noraino ailegatu gura? Ez dot musikatik bizi gura. Lanpostu egonkorra gurago dot izan, musika munduan gaur goian eta bihar behean egon zaitekezalako. Musikea hobitzat dut. Bizitzea merezi dauen esperientzia dala uste dot, baina ez lehentasunezkoa. Behar besteko laguntzarik jasoten dozue musika talde gazteek? Guk Larrabarri Derioko baserrian egiten doguz entseguak eta eskertzekoa da. Osterantzean, lokal bat alokatu beharko geunke, eta hori intsonorizatu. Dirutzea izango zan guretzat. Halanda be, taldeei aukera gehiago emon beharko leuskiguez Txorierriko jaietan joteko, oso gitxitan gonbidatzen gaitue-ta.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).