AnHitz euskaraz berba egiten dauen lehenengo zientzia-aditu birtuala da. Proiektua enpresa honeek garatu dabe alkarlanean: Vicomteh-IK4 eta Tecnalia-Infotech zentro teknologikoak, Elhuyar Fundazioa keta Euskal Herriko Unibertsitateko Ixa eta Aholab taldeak. Eusko Jaurlaritzako Industria eta Kultura sailen laguntzea izan dabe. Proiektuaren helburua da pertsona eta gailuen arteko komunikazinorako behar diran hizkuntz teknologiak ikertzea eta garatzea dau.
AnHitz zientzia-aditu birtual interaktiboa da, eta euskalduna. Erabiltzaileak zientziaren eta teknologiaren arloetan egiten dizkion galderak erantzuten ditu euskaraz, eta berba bakar edo anitzeko kontsultak be egin ahal jakoz. Horrezaz ganera, kontsultakaz zerikusia daben gaztelaniazko eta ingelesezko dokumentuak bilatu eta euskaratu egiten ditu.
Proiektuari esker, zazpi baliabide, hamahiru tresna eta zazpi aplikazino garatu eta hobetu dira euskara arloan. Beste alde batetik, euskarazko zenbait erreminta bildu dira lehenengoz aplikazino bakar baten: Cross Lingual Information Retrieval (informazio-bilaketa eleaniztuna), Machine Translation (itzulpen automatikoa), Speech Synthesis(ahotsaren sintesia), Automatic Speech Recognition (ahotsaren ezagutza automatikoa) eta Visual Interface (ikus-interfazeak).