Athletic zainetan daroagu bizkaitarrok. Futbol taldea baino gehiago da. Horregaitik, lagunarte gehien dituan taldeetako bat da Estatuan. Txorierrin be badagoz, eta beste bat sortu dabe Larrabetzun: Iraizoz lagunartea. Horrek Politena tabernan dau egoitza, eta han Igor del Valle presidenteagaz egon gara berbetan.
Martiaren 5ean. Bizkaia osoa aje zuri-gorriagaz izartu da. Jai eguna da gaur Athletic barruan daroagun guztiontzat. JoaquÃn Caparrosen mutilek 3-0 irabazi deutsie Sevillari, eta lehenengo aldiz azken 24 urteotan Errege Kopako finalerako txartela lortu dabe. Bartzelonaren kontra egingo dogu bertan, baina hori beste kontu bat izango da. Ospakizunetan ibili gara gabean, eta goizean nora, eta Athleticen lagunarte berri batera joan da Aikor! aldizkaria, garaipena gozatzera. Larrabetzun egin dabe –Politena tabernan–, eta Gorka Iraizoz Athleticen atezainaren izena daroa.
Baina, zergaitik Gorka? “Tabernan Athleticen inguruan eztabaidatzen gabilz beti, eta Iraizoz batzuetan etorri izaten da tabernara bazkaltzera, Xabi DÃez Athleticen Fundazioaren prestatzaile fisikoagaz. Hori ikusita, lagunartea sortzea pentsatu genduanâ€, dino Igor del Valle presidenteak. “Alkartea aitzakiatzat hartuta, Iraizoz herrira urtean bitan etorriko dalakoan gagoz. Bazkaria antolatuko dogu eta beragaz berba egiteko aukerea izango doguâ€. Gorkak primeran hartu dau. “Oso jatorra da. Batzuetan uste dogu futbolariak estralurtarrak dirala, baina hori gezurra da, Gorkaren kasuan, batez beâ€. Pertsonalki ez eze, profesionalki be estimatzen dabe jokalari nafarra lagunartekoek. “Atezain ona da, eta atetik kanpo ere primeran moldatzen da. Athleticek orain arte ez dau horrelakorik eduki. Eta lotsatia danez, agintzeko gaitasunik ez dauela emoten dau, baina ez da egia. Hori oso ona da taldearentzatâ€.
Sevillaren kontrako azkeneko partida espero baino lasaiagoa izan arren, urduritasuna nagusi izan zan Politena tabernan. “Nik 4-2 aurreikusi neban partida jokatu baino lehen, baina hasiera baten oso urduri ibili ginan hemendik. 3-0 markagailuan ikusi arte ez ginan lasaitu. Baina Athleticegaz ez dakizu inoiz zer gertatuko dan, ezin zara fidatu, eta ni oso urduri egon nintzan, tabernako leku batetik bestera. San Mamesen zoramena egon zan partidan zehar, baina hemen be erotu egin ginan: denok dantzan, abestuten….â€
16 lagun
Bi urte pasa dira, lagunartearen kontuagaz hasi ziranetik, eta hasikeran herriak ez eban konfiantza handirik eurengan. “Asanblea egin genduan, eta 16 lagun baino ez ziran etorriâ€. Apurka-apurka aurrera joan dira, baina ibilbidea korapilatsua izan da. “Lagunarte ofiziala gara, baina horrek beharra eskatzen dau, izapide asko egin behar diralakoâ€. Behar horretan oso lagungarria izan da kide pare baten ahalegina. “Administrazino aldetik, Igonek (bokala) eta Idoiak (idazkaria) hartu dabe ardura: telefonoz deitu, izapideak bete, estatutuak eta asanbleatan esaten dana euskarara itzuli…â€.
Lagunartea Larrabetzuko frontoian aurkeztu da martxoan, Josu Loroño kazetari eta Joseba Etxebarria aktorearen eskutik. Hainbat lagun hurbildu ziran, –250, hain zuzen be–, baita zenbait komunikabide be: “Marca, Mundo Deportivo eta Deia egunkariak, Bizkaia eta Euskadi Irratia, Gernikako Onda Vasca... Patxi Alonsok aipamena eta guzti egin ebanâ€, esan dau Igorrek. “Berrogeita hamar bazkide gara eta danetarik dogu: gazteak, helduak, neskak, mutilak, langileak, enpresariak…. Gehienak Larrabetzukoak dira, baina bardin deusku kanpotarrak diranâ€. Bazkideek 70 euro ordaintzen dabe; eta gaztetxoek, 20.
Larrabetzuarrak
Lagunartea prest agertu da Larrabetzun herritarren parte hartzea bultzatzeko gauzak egiteko. Hori dala eta, urtero “Iraizoz Politena†trofeoa emongo deutsie Uritarrak taldeko atezain onenari. Era horretan, “motibazinoa piztu gura dogu gazteengan. Hori bat dator Athleticen filosofiagaz, harrobia zaintzen dogulako eta kirola bultzatzen dogulakoâ€, adierazi dau Igorrek.
Ganera, herriko alkartekaz harremanetan ibili gura dabe, denon artean Larrabetzu dinamizatzeko asmoz. Izan be, herria girotzea dabe helburu nagusia. “Futbolak pasinoak pizten dauz, baina hemen ez dago politikarik, ez ezer. Jaia denona daâ€. Dirua lortzea, ostera, ez da hain garrantzitsua lagunartekoentzat. “Batzuek uste dabe taberna bultzatzeko eta Udalari dirua eskatzeko osatu dogula alkartea, baina ez da egiaâ€, azaldu dau presidenteak. Kudeaketa erabat gardena gura dabe. Horregaitik, lagunartea inoiz bertan behera gelditzen bada eta dirua sobera badago, herriko alkarteren bati emongo jako. Horrezaz ganera, “ urte birik behin aldatu behar dogu presidentea; kontrakoa ez litzateke ona izango, ez alkartearentzat, ezta niretzat beâ€.
Dirua ez dabe lortu gura, baina “beharrezkoa†dala aitortu dau Igorrek. “Ekimenak ez dira doan egiten, eta gu apurka-apurka goaz: ez dogu lagunartearen ez polorik, ez pinik, baina laster egingo doguzâ€. Bestalde, finalari begira zerbait egin gura dabe, baina oraindino zehaztu barik dago. “Herriko frontoian pantaila erraldoia jartzea gustatuko litxakit partida ikusteko. Eta ikusleek afaltzeko menua prestatu gura dogu: Valentzian jokatzen dogunez, paella batzuk egin ahal doguz eta prezioa edozeinek ordaintzeko modukoa izango zanâ€. Polita izango zan, eta Athleticek irabazten badau, askoz politagoa, politena.