Eskolatik ere jo behar dugu berdintasunerantz

Aikor aldizkaria 2009ko mar. 24a, 10:19
Testua: Mireia Sanz, Drogamenpekotasunen Prebentziorako Txorierriko Mankomunitateko teknikaria
2008. urteko maiatzean “Nahiko” programa aurkeztu genuen Mankomunitateko ikastetxeetan. Eskola-programa hau Emakundek bultzatu du, eta emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa hezkuntza-komunitatetik lantzea du helburu. Programa, ikasturte bitan zehar (2008-2010) garatuko dena, Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleei dago zuzenduta eta Zamudio eta Lezamako herri ikastetxeetan emango da. Esperientzia pilotua da gure erkidegoan eta esku-hartze global bat dakar, zeina hurrengo ardatzetan egituratzen baita: irakasleen prestakuntza, ikasleen sentsibilizazioa eta familien sentsibilizazioa. Nire iritziz, hau bezalako esperientzia motak ezinbestekoak dira aniztasunari eta berdintasunari arreta-printzipioan oinarritzen den eskola-ereduan. Ikasleen pertsonalitatea osatzeko funtsezkoak diren bideetariko bat eskola da, ideiak eta portaerak helarazten dizkie-eta. Sinesmen-sistema eragile giltzarria da sexismoaren agerpenean, emakumeak diskriminatzen dituena eta indarkeriaren erabilera legitimatzen duena. Espero dugu hau bezalako programa itxaropentsuak lagungarri gertatuko direla giza eskubideetarako, emakumeen giza eskubideak espresuki kontuan hartuta.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).