Nekatuta zeudela topatu ditugu Itsaso Bilbao, Alazne Uribe, MarÃa RodrÃguez, Iker Oar, Jon Martinez eta Peru Berazategi; abioitik atera berriak. Nekatuta, baina ezin ahaztuzko bidaia egin dutenen distira begietan zutela, hunkituta eta hainbat bizipen kontatzeko irrikan. Txorierriko Institutuko beste ikasle batzuekin errefuxiatu sahararren kanpamentuetan izan dira Aste Santuan, eskola bat berritzeko proiektuan parte hartzen.
Zelan hegaldia?
Aireportuetan-eta ordu asko eman ditugu. Loiutik Oraneko aireportura joan gara, eta handik Tindufeko kanpamenduetara. Eta bueltan, berriro... Hala ere, momenturik gogorrena materiala autobusetara sartu behar izan genuenean izan zen.
Zergatik bat egin “Guztiak bat†proiektuarekin?
Hamalau urte betetzen direnean, bertako neska-mutilak atzerrira joan behar dira, ikasketak osatu nahi badituzte. “Said Sgyer†eskolara eraman dugun materialari esker, hezkuntza-eskaintza eta ikastetxeko azpiegiturak hobetu egin dira, ikasleek bertan ikasten jarraitu ahal izateko. Sahararrek garrantzi handia ematen diote hezkuntzari eta euren helburua hau da: ahalik eta gazte gehienek hezkuntza jasotzea. Horrela, oinarri sendoa izango dute euren eskubideak lortzeko. Gaztetxoak pozik doaz eskolara, eurentzat aberasgarria eta ona dena badakitelako. Baina asko dira eta ezinezkoa da guztiak kontrolatzea. Batzuk ez dira klasera joaten animaliak-eta zaindu behar dituztelako. Ume guztiak eskolara joatea lortzeko zer egin zitekeen galdetu ziguten...
Eskolaren berritze lanetan parte hartu duzue, zer egin da bertan?
Ikasgelak margotu ditugu eta laborategia eta informatika-gela atondu eta materialez hornitu dira, besteak beste. Eguzki-panelak ere jarri dira, energia lortu ahal izateko.
Merezi izan du?
Baldintza txarrak izan ditugu lan egiteko orduan: eraikina hareazkoa da, eta pintatzen ari ginela zuloak agertzen ziren hormetan, eta berriro pintatu behar. Eta haizea bazebilen, area begietara sartzen zen... Bero itzela zegoen... Baina haiek oso pozik zeuden, eta momentu guztietan ematen zizkiguten eskerrak, guri begira... Azken egunean jai bat eta guzti egin zuten gure omenez... Ondorioz, gu ere pozik egon behar. Merezi izan du, bai!
Zelan antolatu zineten bertan?
Lau laguneko taldeak osatu genituen eta talde bakoitzak ostatu hartu zuen etxe banatan. Etxeak hareaz daude eginda, eta egoera horretan nola bizi daitekeen pentsatzen da hasiera batean. Baina etxera sartu eta oso erosoak direla konturatzen zara, ohitura hartzen duzu eta eurak ere gustura sentiarazten zaituzte... Asko dira etxean: aitita-amama, aita-ama, osaba-izebak, seme-alabak... Bazkaltzeko orduan nahiko estu sartzen ginen “haimaâ€n... Baina oso garbiak dira; etxea oso garbi dute.
Zer moduz konpontzen zineten hizkuntzarekin?
Nagusiek ingelesez eta frantsesez egiten dute berba, eta ume gehienek badakite gaztelania udan Euskal Herrira eta Estatura etortzen direlako. Guk ere arabiera apur bat ikasi genuen.
Eta basamortuko gogortasunarekin?
Gogorra da hasieran, gure ohiturak eta bizi-baldintzak erabat ezberdinak direlako eurenekin alderatuta: beroa, haizea, lurrean egiten genuen lo, eskuz jaten genuen... Harea hanketatik kentzen ematen genuen egun osoa hasieran... Baina apurka-apurka moldatzen zara egoerara. Jateko orduan ere zalantzaren bat izan genuen, baina oso adeitsu direnez, platerera ateratzen zuten guztia jan behar. Tristatu eta kezkatu egiten ziren, osterantzean.
Turismo apur bat ere egin duzue...
Bai, dunak ikusi ditugu, parlamentua, merkatua, emakumeen eskola, museo militarra...
Zer da gehien gustatu zaizuena?
Bertako jendea ezagutzea, gehienbat. Eta horrezaz gainera, dunak eta museo militarra... AFAPREDESA Saharako preso eta desagertuen aldeko elkarteak hitzaldia eman ziguten euren egoerari buruz. Oso inportantzia handia ematen diote bertan gertatzen dena guk jakiteari.
Saharako presidentearekin egotekoak zineten...
Bai, baina azkenean ez zen posible izan. Parlamentuko presidente eta parlamentariekin, ostera, izan ginen. Hauek ere Sahara herriaren egoera jakinarazi ziguten, eta arazoa nola konpon daitekeen galdetu. Krisiari buruzko galderak ere egin zizkiguten.
Ospitalera egindako bisitaldiak hunkitu zintuzten bereziki...
Laguntza leku guztietan behar badute ere, ospitalean dagoen egoera benetan oso larria da: jendea pasilloetan dago eserita, seruma jarrita dutela; lurrean harea dago; euli asko... Mediku euskaldun birekin egoteko aukera izan genuen. Ebakuntza egin zioten lagun bati eta nahiko ondo atera zela esan ziguten. Egoera hain txarto dagoela kontuan hartuta, gauzak ondo atera ohi dira ia beti...
Euren egoera ezagutzen zenuten aurretik?
Zerbait genuen entzuna, baina bertara joan arte ez zara benetan ohartzen. Kontatzen dizutenak ez du zerikusirik errealitatearekin; bizi behar da. Alde handia dago gure eta euren munduaren artean, baina oso pozik bizi dira dutenarekin; ez dute irribarrea inoiz galtzen... Eta duten guztia ematen dizute... Are gehiago, etxe batean gailetak eta guzti atera zizkiguten, eta hori ez da etxean normalean duten artikulua, dirurik ez dutelako erosteko. Argi zegoen gugatik erosi zituztela; umeei emateko esan genien guk...
Zerk harritu zaituzte gehien?
Hain denbora gutxian gure artean sortutako harremana. Lau egun pasa ostean etxean bezala geunden. Harrituta utzi gintuen hain gauza gutxi dutela hain zoriontsuak izateak. Sahara bezalako herri bat ezagutu ostean gure bizi-maila eztabaidan jarri behar dela esaten da, baina gutariko batzuek hausnarketa hau egin dugu: “sahararrak gu bezala bizi izatea nahi duguâ€. Horretarako, ahal beste laguntza emateko prest gaude, baita bertara bueltatzeko ere.
Hezkuntza-proiektua
“Guztiak bat†Nuyum Sopelako Gobernuz Kanpoko Erakundeak martxan jarritako proiektua da, eta Tindufen dauden errefuxiatu sahararren kanpamentuetako eskola batean iaz burututako beste egitasmo bati eman dio jarraipena. Txorierriko Institutuak eta Laudioko ikastolak bat egin dute ekimenarekin.
“Guztiak bat†proiektuari esker “Said Sgyer†bigarren hezkuntzako eskolaren hezkuntza-eskaintza hobetu da. Besteak beste, berrikuntza hauek egin dira han: informatika gela eta natura-zientzien laborategia sortu, eguzki-plakak jarri, eskolako azpiegiturak konpondu eta margotu, eta hezkuntza-eskaintza handitu.
“Said Sgyer†eskola Daora herrian dago, El Aaiun probintzian; eta bertan 500 ume saharar inguruk ikasten dute. Hamalau urte betetzen dituztenean, neska-mutilak kanpora –Kuba, Argelia, Libia...- atera behar dira ikasketak jarraitzeko. Aurten bigarren hezkuntzako eskola hasi da ematen “Said Sgyer†ikastetxean, ikasleak atzerrira joan behar ez izateko.
Nuyum elkartea Txorierriko Institutuko ikasleekin jarri zen kontaktuan joan den urtean, proiektuaren zehetasunak eman eta bertako ikasleen egoera azaltzeko. Txorierriko gazteek ez zuten zalantzarik izan eta aho batez onartu zuten proiektuan parte hartzea. Aurreikusiaren arabera, egitasmoak 47.200 euro inguruko aurrekontua beharko zuen, eta ikasleak buru-belarri hasi ziren diru-laguntza lortzeko gutunak prestatzen, hara eta hona deika... Hainbat ate jo ondoren, erakundeak ere proiektuan inplikatu eta 9.460 euro batzea lortu zuten: Derioko Udalak 5.005 euro jarri du egitasmorako; 2.305 euro, Sondikako Udalak; 1.800 euro, Larrabetzuko Udalak; eta 350 euro, La Caixak. Batutako dirua material hau erosteko erabili da: ordenagailuak, eguzki-plakak eta horiek jartzeko euskarriak, kanioi bat, laborategiko materiala, eta brotxak eta pintatzeko materiala, beste batzuen artean.
Hala ere, hau gazteek aurrera eramandako iniziatiba bakarra ez dela izan aipatu beharra dago. Horrela, Agenda 21 egitasmoaren arduradunekin batera, testu-liburuak, ipuinak, nobelak, koadernoak, jolasak... bildu zituzten kanpamentuetara agintzeko, eta Gabonen ostean janari bilketa ere egin zuten. Era berean, hainbat ekimen prestatu dituzte bidaia ordaindu ahal izateko: kamisetak, otzarak zozketatu... Izan ere, hegazkin-txartelak 600 euro inguru balio izan du, eta horrezaz gainera, ikasle bakoitzak egunean bost euro ordaindu die ostatu hartu duen etxekoei.
Harri-koskorra, basamortuan
Batxilergoko lehenengo eta bigarren kurtsoetako 27 ikasle eta institutuko hiru irakasle Aste Santuko oporraldian abiatu dira basamortura, Argeliara. Hegalaldia Laudioko ikastolako ikasle-irakasleekin, Nuyum elkarteko ordezkariekin eta Euskal Herriko Gazteriaren Kontseiluko gazteekin egin dute. “Said Sgyer†ikastetxea berritzeko materiala hegazkinean eraman dute eta kanpamentuetaraino konboiez garraiatu dute.
Ikasleak lau lagunek osatutako taldeetan banatu dira eta talde bakoitza familia saharar baten etxean hartu du ostatu. Ikasleek poltsa bina eraman dute bidaiara: bata, euren gauzekin; eta bestea, etxean uzteko artikuluz beteta: janaria, higiene-produktuak, botikina, arropa...
Basamortuan astebete eman dute, eta oso parte-hartze aktiboa izan dute eskolaren berritze lanetan. Eskolako gelak pintatu egin dituzte eta informatika gela eta laborategia atontzen lagundu dute. Turismoa egiteko astia ere eduki dute eta hainbat leku esanguratsu bisitatu dute: Parlamentua, Olof Palme emakumeen eskola, Saharako gazteen egoitza, irrati-telebista, ezinduen eskola, Rabuniko ospitalea eta dunak, batzuk aipatzearren. Baina, batez ere, bertako jendea, horien ohiturak, kezkak eta itxaropenak, herri sahararraren historia... ezagutzeko aukera ahaztezina izan dute.
Solidaritatezko bidaia honek helburu bikoitza izan du: alde batetik, errefuxiatu sahararren hezkuntza-baldintzak hobetzeko ekarpena egin; eta bestetik, ikasleek beste errealitate bat ezagutu eta horren gainean hausnarketa egitea. Elkartasun-bidaia izan da, kulturarekiko errespetutik egin dutena, hegazkina hartu baino lehen adierazi ziguten legez, “egoera horretan 30 urte baino gehiagotan bizi diren pertsonengandik badugulako zer ikasiâ€. Txorierriko Institutuko gazteek harri-koskorra eraman dute basamortura; Argeliako basamortuan oso garrantzitsua izan den harri-koskorra, hain zuzen ere. Sahararrengandik ikasitakoa ere balio handikoa izan da eurentzat.
Gai nagusia