Kaixo aikor!lagunak! Aurrekoan egin genuen bezala, ardoari buruzko tema-hiztegia konpartitu eta handitzeko proposamena egingo dizuet oraingo honetan ere bai. Dagoeneko termino batzuk ikasi ditugu, zeinak orain ez baitira hain arraroak guretzat, ziur asko. Besteren bat ikasiko dugu; eta lasai, azterketarako ez dira-eta.
Irekia: horrela esaten zaio kolorea behar baino motelagoa duen ardo beltzari. Ardo beltzak kolore-erauzketa txikia izan badu, aroma eta tanino-erauzketa txikia ere izango du, seguruenik. Eza horrek ardoak akatsa duela adierazten du; hala ere, ardo opakuak dira penintsulako kontsumitzaile gehienek baztertzen dituztenak.
Mingotsa: ardo zakar eta garratza. Akats larria da, ardoa desatsegin bihurtzen duena.
Enberadoa: erabat heldu ez diren mahatsak erabilita egin den ardoa.
Frankoa: aldaketarik edo akatsik ez duen ardoa, usainik edo zapore arrarorik gabekoa, eta hura ekoizteko erabili den mahats motekin bat egiten duena.
Arina: ardo txikia, atsegina izan daitekeena, baina alkohol eta estraktu gutxikoa dena.
Urduria: pertsona amultsua, aktiboa eta primarioa denari urduria esaten zaio. Ardo urduria nahiko aho-iragotze azkarra duena da (freskoa, arina, apur bat garratza eta ez oso iraunkorra).
Laua: garraztasun-ezaren ondorioz, ahoan orekarik, kontrasterik, eta bizitasunik ez duen ardoa.
On egin!