Euskal Herrian gauza asko gertatzen dira tabernetan. Gezurra badirudi ere, Txirrin Txirrin Zamudioko txirrindularitza taldea ere taberna batean sortu zen. Batek apustua egin, eta beste batzuek onartu egin zuten. Horien artean Seve Tielve izan zen, gaur egungo taldearen presidentea. Hamabost urte pasa dira, baina oraindik pedalei ekiten jarraitzen dute.
Seve Tielve ezaguna da Zamudion. Izan ere, tailerra du herrian, eta askok inoiz kotxea bertara eraman dute, ziur asko. Automobilak gustatzen zaizkio Severi eta zaletasuna ogibide bihurtu zuen aspaldian. Baina beste zaletasun bat ere badu mekanikari horrek: bizikletaz ibiltzea. Eta horregatik Txirrin Txirrin txirrindularitza taldea eratzea erabaki zuen duela 15 urte. Taldearen sorreraren istoria aipatzeko modukoa da. “Behin tabernan geundela, batek erronka luzatu zigun: ezetz Zamudiotik Asturiasera bizikletaz joateko gauza izan. Zaletu batzuek onartu, entrenatu eta egin egin genuenâ€.
Gaur egun urtero-urtero joaten dira Asturiasera. Bizikletaz joan, eta etorri kotxez etortzen dira emazteekin. “Hasiera batean, Zamudio eta Posada de Llanesen arteko senidetzea egin zen eta Udalek hartu zuten parte. Gaur egun, ordea, taldeen arteko ekimena baino ez daâ€. Taldea igandero ateratzen da bizizkletaz ibili, ariketa fisikoa egin eta ondo pasatzeko helburuekin. Denboraldia otsailean hasi eta irailean amaitzen da. Normalean zortzi edo bederatzi ordu ematen dute bizikletaren gainean eta 100 kilometrotik gora egiten dituzte. Gainera, irteera berezi batzuk egiten dituzte. Uztailean, esate baterako, Frantziako Tourrera joaten dira. “Lasterketa ikusi eta gero, hango mendietatik ibili gara aurten. Datorren urtean ere joango garaâ€.
Guztira, 14-16 bazkide daude taldean eta hurrengo denboraldiari begira pare bat gehiago sartzea espero dute. Gehienak Zamudiokoak dira, baina Txorierriko gainontzeko herrietakoak ere badaude. “Derion beste elkarte bat dago eta topo egiten dugunean, elkarrekin ibiltzen gara; bestela, bakoitza bere kabuz doaâ€. Adinari dagokionez, denetarik dago, baina bazkideek batez beste 40-50 urte dituzte. “Nagusienak 68 urte ditu, eta gazteenak, 17â€. Taldeka joatea gustatzen zaie. “Erritmoak ezberdinak dira, baina bateren bat atzean gelditzen denean, itxaron egiten duguâ€.
Euskal Herri osoan gertatzen den moduan, Txorierrin zaletasun handia dago txirrindularitzarako. Hala ere, gure haraneko errepideak zikin daudenez, arazoak dituzte hemendik ibilitzeko, Severen ustez. “Kristalak, adarrak-eta daude bazterbideetan eta ondorioz, bizikleten gurpilak askotan zulatzen zaizkigu. Behin baino gehiagotan errepideak garbitzeko eskaerak egin ditugu, eta makinek Zamudion edo Lezaman batzuetan bideak garbitu arren, askotan ezin gara ibiliâ€. Dena dela, Sevek Txorierri baino nahiago ditu “leku menditsuak†bizikletaz ibiltzeko –Morga, Gernika...–, “zirkulazio gutxiago baitagoâ€. Bizkaiko Balkoia atsegin du taldearen presidenteak, batez ere. “Ibilbiderik lauena Elorriorakoa da, baina nik Bizkaiko Balkoia –Autzagane, Durango eta ingurukoa- nahiago dut. Menditsua, gogorra da, baina politena daâ€.
Harrobia
“Oso gazte gutxi ibiltzen da bizikletaz Zamudion. Eta egiten duenak ez du gurekin etorri nahi. Zaletasun nahikorik ez dutelako, seguraskiâ€. Seve Tielve Txirrin Txirrin taldearen presidentearen hitzak dira. Ez dute harrobia lantzen, baina kide “ospetsu†bat izan dute: 13 urte zituela, Jonathan González txirrindularia sartu zen taldean. “Gazte-gazte etorri zitzaigun eta ona zela ikusi geunenean, talde federatu batean aritzeko esan genionâ€. Jonathan profesional mailara ailegatu zen, baina 2005ean korrika egiteari utzi behar izan zion. Once-Eroski, Costa de AlmerÃa-Paternina, edo Illes Balears-Caisse d'Epargne taldeetan ibili zen. Bi garaipen lortu zituen.
Taldeak eta Elkarteak