Testua: Gaizka Eguskiza / Argazkiak: GE eta Foto Celso
Merkataritza bizitasuna dela dio iragarki batek, eta horixe bera pentsatzen dute Danerik paraje Derioko Zerbitzu eta Merkataritzako Elkarte Profesiona-laren ordezkariek. Iñaki Molano, Ane Aretxabaleta eta Susana del Pozo ba-tzarkideekin egon gara solasean, eta elkartearen berri eman digute.
Zelan eta noiz sortu zen elkartea?
Elkartea 2004an sortu genuen. Hasiera batean, egitasmoa Txorierri mailan bultzatu zuen Behargintzak, baina proiektuak porrot egin zuen. Guk lekukoa hartu eta Derion eratu genuen elkartea. Larrabetzukoek ere zerbait bultzatu nahi izan zuten, baina azkenean ezerezean gelditu zen. Lehen, bakoitza bere kabuz aritzen zen, baina pentsatu genuen, batera ibiliz gero, erraztasunak lor-tzeko aukera izango genuela, bai Udalari begira, bai bankuei begira, besteak beste.
Nortzuek osatzen duzue elkartea?
Guztira, 90 bat bazkide gara. Ia denda guztiak daude sartuta. Zerbitzuei da-gokienez, ordea, guztiak ez dira bazkideak. Denetariko merkatari eta zerbi-tzuak daude: abokatuak, aholkulariak, janari dendak, ile apaindegiak...
Zelako abantailak dakartza bazkide izateak?
Guztiok ezagutzen dugu elkar, eta horrek batasuna eman digu. Babesa eta la-guntza ematen dizkiogu elkarri.
Zergatik merezi du Derion erosteak?
Dena eskaintzen dugu Derion. Hurbil gaude eta hurbilak gara. Jokaera atse-gina dugu. Eta denetarik topatu ahal duzu herriko dendetan. Ez da beharrez-koa kanpora joatea. Eta gure dendek bizitasuna ematen diete herriari eta ha-ranari. Txorierriko motorra gara, nolabait esanda.
Beste herri batzuetan merkataritza-gune handiak dituzte lehiakide, baina hemendik gertu bat ere ez dago. Nondik datorkizue lehia?
Bilbotik, batez ere. Trenez 20 minutu ematen duzu Txorierritik hiriburura joa-teko; eta 5, kotxez joaten bazara.
Zelan bizi duzue krisialdia?
Tira! Nabaritzen dugu. Batzuk txarto ari dira pasatzen, baina momentuz eus-ten diogu. Oraindik denda bat ere ez da itxi krisia dela-eta.
Gabonetan gaude eta garai ona da merkatarientzat. Zer espero duzue zuek?
Iaz baino okerrago ibiltzea, baina azken hilabeteotan baino hobeto. Abenduan langile askok aparteko ordainsaria dute. Hori dela-eta, gehiago kontsumitzen da Gabonetan. eta hori onuragarria da beti guretzat.
Zeintzuk dira gabeziarik handienak?
Aparkatzeko arazoa. Hemengoak ez diren merkatari batzuek lekua ere alo-katu behar izan dute. Herrigunean asko gaude eta askotan Aldekonekoak edo txaletetan bizi direnak autoz etortzen dira alde zaharrera. Gainera, beste he-rrietako lagun batzuk ere automobilez hurbiltzen dira bertaraino, gero trena hartzeko. Ondorioz, ibilgailu pilo bat eta aparkatzeko leku gutxi egoten da herrian. Eta hori gure kontra doa. Izan ere, jendeak eroso erosi nahi du, eta autoz joatea gustatzen zaio. Eta hemen automobila uzteko lekurik ez badago, beste leku batera joango dira. Beste alde batetik, Udaltzaingoak zorrotz-zorrotz jokatzen du. Hainbat aldiz eskatu diogu Udalari irtenbideren bat to-patzeko. Esaterako, institutuaren alboan dagoen aparkalekua edo parke be-rriaren azpian leku gehiago eraikitzea proposatu diogu, baina alferrik!
Ekitaldiak, bor-bor
Eskaintza oparoa herritarren eskura jartzeaz gain, Derioko merkatariek eta zerbitzu-hornitzaileek herriko bizitasuna piztu nahi dute. Horretarako, hain-bat ekintza antolatzen dituzte urte osoan. Adibidez, azaroan gala bat egin zu-ten, eta aurten, lehenbiziko aldiz, moda desfilea antolatu dute kalean. “Urtero legez, derioztarrek hartu dute parte, eta horregatik arrakastatsua izan daâ€. Hil berean merkataritza txartela atera zuten bezeroen fideltasuna lortzeko. Horri esker, beherapenak eman eta gastatutako diruaren arabera opari-txekeak ere eskaintzen dituzte. Umeentzako Gabonetako jaia eta erakusleiho lehiaketa ere antolatzen dituzte elkartekoek.
Baina aurten beste ekintza bat izan da nabarmenena. “Derioztarrek ezagutzen gaituzte, eta gure eremua industrialdeetara zabaldu nahi izan dugu. Herria-ren inguruan hainbat enpresa daude eta bertan langile asko daude. Oso hurbil lan egiten duten arren, Derion zer dagoen ez dakite, ziur asko. Horregatik, geure jarduera gerturatu nahi diegu eta dendek, zerbitzuek eta tabernek zein jatetxeek osatutako gida plazaratu dugu. Bazkide bakoitzak bere eskaintzaren berri eman du (zerbitzuak, telefonoa, helbidea...) eta lantegietan eta bulegoe-tan banatuko ditugu. Horrela, eskura izango dute, Derion zerbait erosi nahi izanez geroâ€.