Ingelesa hizkuntza nagusia da ordenagailuetan eta teknologia berrietan, oro har. Baina internauta guztiok ez dugu ingelesez egiten, eta askotan gorriak ikusten ditugu sarearen edukierak ulertzeko. Arazo hori Opentrad kode irekiko itzul-tzaile automatikoari esker konpon daiteke. Eleka Ingeniaritza Linguistikoa eta Imaxin-Software enpresek garatu dute programa. Estatuko hizkuntza guztietarako diseinatu da, eta doan erabil daiteke. Gaur egun, 20 hizkuntza bikote baino ge-hiagoren arteko itzulpenak egin daitezke: ingelesa eta frantsesa, katalana, galegoa edo euskara. Opentrad-ek itzulpen aukerak ahalik eta gehien zabaltzea du helburu.
Programak erabiltzaileak nahi duen moduan konfiguratzeko aukera ematen du, norberaren beharretara egokituz: linguistikoki, erakunde bakoitzaren estilo-liburura egoki daiteke-eta; eta teknikoki, IP sareetan edo beste sistema batzuekin erabat integratu ahal baita. Gaur egun milaka lagunek erabiltzen dute Opentrad testuak, dokumentuak eta webguneak itzultzeko. Beste batzuek, aldiz, enpresa-webguneak, webgune pertsonalak, blogak eta abarrak ingelesera, frantsesera, katalanera edota galegora itzultzeko erabiltzen dute.
Programa oso erabilgarria da dokumentazioa hainbat hizkuntzatan azkar sortzeko, edo webgunea hizkuntza askotan denbora errealean izateko. Gainera, enpresak eta administrazioak nazioarteratzeko aukera ematen du Opentradek. Era berean, itzultzaile horrek software li-brearen filosofiari jarraitzen dio eta, ondorioz, zenbait abantaila ditu. Esate baterako, mundu mailako komunitate oso batek sistemarentzako hobekuntzak etengabe garatzen dihardu. Beste alde batetik, teknologian eginiko inbertsioa optimizatu ahal da, lizentziarik erostea beharrezkoa ez baita.
Informazioa: www.opentrad.com