Nature zientzia aldizkaria 1869tik argitaratzen da Londresen. Prestigio handiko aldizkaria da, eta publiko nagusia zientzialariak eta ikertzaileak ditu. Hala ere, gai sakonak landu arren, edonorentzat ulergarriak diren artikuluak ere idazten dituzte. Ikerketa eta aurkikuntza inportante asko aldizkari honetan agertzen dira lehenengo aldiz, eta edonorentzat ohore handia da bere artikulu bat bertan argitaratzea.
Urtearen lehenengo alean, ikerlariei eta politikoei galdetu diete 10 urte barru, bakoitzari dagokion arloan, zeintzuk izango diren jorratuko diren gai nagusiak. Emandako erantzun askok zerikusia izan dute osasunarekin, ikuspegi ezberdinetatik izan bada ere. Ez da harritzekoa, inkesten arabera, zientzia eta teknologiarekin lotutako gaietan ere osasuna delako gizartean interes gehien sortzen duena. Baina zer da osasun mailan adituek espero dutena? Hori atal bitan aztertuko dugu.
Zu zara nire bizilekua!
Gure gorputza izaki askoren bizilekua da. Azalean, ahoan, baginan eta hesteetan hainbat mikrobio bizi arren, ez dugu “fauna†hori oso ondo ezagutzen. Abian jarri dira zenbait proiektu “garen ekosistema hauek†aztertzeko, eta gure osasunean duten eragina ulertzeko: Zein da antibiotikoek duten eragina gurekin sinbiosian bizi diren bakterioetan? Zelan kontrolatzen du gorputzak komunitate hauen osaketa? Zein da espezie ezberdinen arteko elkarrizketa?
“Argibide Dokumentu Nagusiaâ€, medikuntza-ikerketa askoren ardatza
Azken urteotan asko handitu dira ADNa manipulatzeko abiadura eta ziurtasuna. Alde batetik, hobeto ezagutzen dugu ADNa; eta bestetik, gero eta errazagoa da edozein izakiren informazio genetikoa ezagutzea. Bide honek medikuntza pertsonalizatuaren aukera zabalduko du. Horrela, pertsona batek bizitzan zehar eduki zitzakeen gaixotasunak detektatu eta neurtu ondoren, horien aurrezaintza ahalbidetuko da. Eta gainera, sendabideen aurrean gorputzak zelan erantzungo duen ere aurreikusi ahal izango dugu, bakoitzarentzat egokienak direnak aukeratuz.
Beste alde batetik, adituek uste dute, ADNa manipulatzeko gaitasunari esker hauek garatzeko aukera egongo dela: ahoz hartzen diren txertoak, zelula ama programagarriak eta “bakterio robotakâ€; hau da, guk aldez aurretik programatutako lan batzuk egiteko gai direnak: tumore bat detektatu eta eraso, adibidez.
Azkenik, buruko gaixotasunetan ere jatorri genetikoak eragina duela gero eta garbiago dago. Arrisku-faktorea diren geneek (ADNaren informazio-unitateak) parte hartzen duten prozesuak ulertzen ditugunean, aurrerapauso handia emango dugu gaixotasun horien aurreikuspenean eta tratamenduan.