Zertzelada batzuk Sondikako erroten ganean

Aikor aldizkaria 2010ko urt. 25a, 15:46
Alberto Díez Sáizek Ibai-errotak, Asuako bailaran liburua idatzi dau (Eusko Ikaskuntza, 1997) eta bertan 36 errota batu ditu. Erroten kokalekua Sondikan, Erandion, Loiun, Derion, Zamudion eta Lezaman zehaztu dau. Díezen beharrean oinarrituta, errepasoa emon deutsegu Sondikako eraikuntzei; gainontzekoak, beste baterako. Egileak azaldu dauan legez, bost ur-errota egon dira Sondikan; Susunaga, Sangroniz, Urkiaga, Asua-Urazandi eta Axpulueta-erdikoa. Era berean, Artxandako haize-errotea be aitatu egiten dau liburuan. Zamudio leinukoek Butron etxekoak garaitu ebezan Altamirako batailan, 1275. urtean. Ondorioz, Fortún Sánchez de Zamudiok Susunaga Torretxea altzetako agindu eban eta, halan, Susunagako lehenengo Jaun bihurtu zan. Errotea be XIX. mendearen azken laurenean eregi zan, ziur asko; halanda be, eraikuntzaren ganean dagoan lehenengo dokumentu idatzia 1565. urtekoa da. Susunaga Torretxea Artxanda mendian egoan, San Roke ermitatik hur, eta handik Zamudioko bailara osoa ikusten zan. Hainbat dokumentu ikertu ostean, Torretxeak errota bi eta burdinola bi ebazala atera dau ondorio Díezek: errota bat eta burdinola bat, Susunagan egozan, eta besteak Urkiaga auzoan. Torretxea 1853. urtean erre zan, haren jaubea Vargaseko markesa zala. Urkiagako errotaren lehenengo datu idatziak be 1565. urteko dokumentu baten azaldu dira. Díezek etxe-errotaren ganeko deskribapena jaso dau liburuan. “Errota ondoan Urkiaga baserria dago eta han 20 kiloko “sotil” burdina-zati bat dabe, baita atxinako burdinolako gabi bat be [...]”. “Puñera”, pisuen ordez Sangronizeko Martin Ximenez Uribeko Merindadeko foru-alkatea izan zan 1235. urtean. Sangronizeko errotaren ganeko lehenengo datu idatziak XVI. mendekoak izan arren, errotea eta izen bereko torretxea harek eregi ebazala uste dau Díezek, “semea Sangroniz Torretxe eta Sangroniz eta Jauregiko erroten Jauna izan zalako”. José María Lopategi eta Rufina Gerrikaetxebarria senar-emazteak errotan aritu ziran 1945. urtetik 1971. urtera bitartean. Jardunean egon zan azken urteotan, errotak lau ehoharri ebazan. Horreetako bat, 1,40 metroko diametroa ebana, Jatamenditik ekarri eben eta Ignazio Beitia Larrauriko harginak landu eban. Harria Gatikako Victoriano Garmendiak konpondu eban, zeina hargina eta arotz-ebanista ona izateaz ganera, bibolin-jolea eta bertsozalea be bazan. Harria 4.000 pezeta ordainduta erosi zan 1950. urtean. Asuako Torretxea Asuako Juan Sánchezek agindu eban altzetako. Ha Alfonso XI eta Pedro I “Krudela”ren garaikidea izan zan eta horregaitik uste da torretxea eta Asua-Urazandiko errota-burdinola XIV. mendearen bigarren erdialdean eregi zirala. Liburuaren egileak kontsultatako dokumentuetan informazino zabala topau dau errotaren azpiegituren ganean. Axpulueta-erdikoa errotea beste izen batzukaz izan da ezaguna bere jardueran zehar: Asukoerrota, Elorrieta-bekoa, Tabakoerrota-bekoa eta Bekoerrota. Maria de Gorocica hango errotaria izan zan eta liburuaren egileak azaldu dauan bezala, harek “ez eban pisurik erabilten; “puñera” moduan ezaguna zan neurri-unidadea baino”. Erroteak 1970. urtearen inguruan gelditu eban bere jarduerea, Jose Mª Gastañaga eta Josefa Goiri hango errotariak zirala.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).