Euskaltel-Euskadi taldeak 17 urte daroaz onenen artean, eta hasiera-hasieratik txirrindulari euskaldunak baino ez dabilz bertan
Kolore askotako sugea esaten jako txirrindularien pelotoiari. Izan be, zerutik ikusita, tropela luzea da, eta txirrindularien maillotak hainbat koloretakoak dira. Horreen artean laranja dogu, geurea, Euskaltel-Euskadi taldearena. Athleticegaz gertatzen dan legez, Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak bertokoak edo berton eginikoak dira, eta hori harro egoteko modukoa da. David, Goliathen kontra; galiarrak, erromatarren kontra; Euskal Herria txikia izan arren, mundu mailako txirrindularirik onenen kontra lehiatzeko gauza gara; metaforak amaiezinak dira. Harrotasun laranja.
Taldea Miguel Madariagaren eskutik sortu zan 1994an. Hasiera batean ikurrinaren koloreak janzten ebezan txirrindulariek: gorria, berdea eta zuria. Aldaketa Euskaltel enpresagaz batera etorri zan. Laranja da bere kolorea, eta taldeak bereganatu eban, Euskaltel 1997an babesle nagusia egin zanean. Itzelezko aurrerapausua izan zan hori taldearentzat. Gero, garaipen nagusiak heldu dira. Madariagak bi aitatu dauz, batez be. “Tourrean lortu genduan lehenengoa oso berezia izan zan, Tourra lasterketarik garrantzitsuena dalako. Roberto Laisekak irabazi eban etapa, 2001ean. Baina nik lortu genduan lehenengoa be ekarri gura dot gogora: Agustin Sagastik 1994ko Euskadiko Itzuliaren 5. etapa lortu eban, eta hori oso inportantea izan zan taldearentzatâ€.
Baina garaipenak baino garrantzitsuagoa, Euskaltel enpresaren eskutik gertatu zan bilakaera izan zan. “Hirugarren mailako taldea izan ginan hasieran. Apurka-apurka hazi gara eta gaur egun UCI Pro Tour erakundearen barruan gagoz, hau da, munduko 18 talde onenetariko bat gara. Eta igaz 10. postuan amaitu genduan denporaldiaâ€. Roberto Laiseka, David Etxebarria, Iban Mayo edo Haimar Zubeldia txirrindulariek lagundu eben garaipenak lortzen, eta gaur egun Samuel Sánchez, Igor Antón edo Mikel Astarlozaren txanda da.
Talde bat baino gehiago
Txirrindularitza talde profesionala da Euskaltel-Euskadiko alderik ezagunena, baina ez da taldeak daukan alde bakarra. Izan be, atal batzuek osatuta dago. Euskadi Fundazinoak taldea sortu ez eze, atal guztiak kudeatu be egiten dau. Madariagaren esanetan, “gazteen heziketa da gure funtsaâ€, eta horren haritik egiten dau behar Fundazinoak. Horrek Euskal Herrian txirrindularitzako harrobia lantzea dau helburu, eta horretarako hainbat proiektu jarri dauz martxan. Esate baterako, talde gazte bi sortu dauz talde laranjaren azpian: Orbea, kontinental mailakoa, eta Naturgas-Energia, 23 urtetik beherakoa. Guztira, 33 txirrindularik osatzen dabez talde biak, eta guztiek laranjaz janzteko ametsa dabe.
Euskaldunon taldea da Euskaltel-Euskadi; baina Txorierrigaz lotura berezia dau: alde batetik, harreman onak dabezalako gure haraneko txirrindularitza taldeakaz; bestetik, Derioko Seminarioan dabelako egoitza. “Hasiera batean Bilbon genduzan bulegoak-eta, baina Txorierriko Mankomunidadeak eskaini euskun Derioko bulegoa, eta onartu egin genduan. Sartu ginanean, egoitzak ez eban baldintza onik, baina konpondu eta apaindu genduan, eta gaur egun poz-pozik gagoz Derion, leku guztietatik gertu dagoalako: Bilbo, autopista, aireportua...â€.
Bulego horretan gela pedagogikoa antolatzen hasi ziran 1998an. Bertan bizimodu osasuntsuaren eta ekologiaren aldeko apustua egiten dabe bizikletaren bidez. Halan, “gazteenei txirrindularitza sentidu zabalean, ez soilik lehia legez, ezagutarazo beharra†dabela adierazo dabe taldeko webgunean. Pedagogia gelan bizikleta erabilten zein horretaz gozaten ikasten dabe umeek, baita txirrindularitzaren oinarriak be. Aretoak 170 m2-ko azalera dau. Gela teorikoa eta teknikoa, aldagelak, dutxak, zerbitzuak eta bulegoak dagoz bertan. Tailerrak-eta antolatzen dabez udan eta udabarrian, batez be. “Guztira, 7 urtetik 12 urtera bitarteko 3.500 neska-mutil pasau dira gela pedagogikotik. Oso emaitza onak lortu doguz, eta oso pozik gagozâ€, esan dau Madariagak.
Horregaz batera, Txorierri-Naturgas BTT Eskola be jarri eben martxan 2006an. Eskolak gelaren lekukoa hartzen dau, eta bizikletaren mundua zehatzago ezagutzeko aukera emoten deutse gazteei. “Guztiontzat da onuragarria: gurasoak nasai dagoz neska-mutilak gure ardurapean ibilten diralako bizikletaz; eta guk haurtzarotik pizten dogulako txirrindularitzarako zaletasuna. Guztira, 40 umek hartzen dabe parte antolatzen doguzan txango edo berbaldietanâ€. Ganera, txirrindularitza susteteko asmoari jarraituz, Bizikleta Jaia egiten dabe urtero-urtero. Ume bakotxari oparitxu bana emoten jako. Igaz, 2.000 lagun bildu ziran jaian.
Dirua behar da
Euskaltel-Euskadi proiektuak indar handia dauka kalean, eta jentea oso pozik dago horregaz. Eta hori oso nabarmena da Tourreko hainbat etapatan, Pirinioetan egiten diranetan, batez be. Zaletu euskaldunek laranjaz pintaten dabez Frantziako errepideak, eta helmuga gehienetan ikurrinak dagoz nonahi. Hori dala-eta, behin baino gehiagotan lasterketa nagusiaren antolatzaileek zorionak emon deutseez bai Euskaltel-Euskadi taldekoei, bai zaletu euskaldunoi.
Halanda be, ekonomikoki sustatu behar da proiektua. “Jenteak uste dau taldea guztiona dala, baina inork ez dau babesik emoten, eta dirua behar daâ€. Aurton amaituko dira taldeak sinatutako babesak, eta horreek barriro lortuko dabezan ez dakie oraindino. “Egoera ez da ona, krisiak gogor jo daualako. Eta ganera, Txirrindularitzaren Nazinoarteko Batasunak, UCIk, udarako eskatu deusku dokumentazinoaâ€. Dana dala, erakunde publikoen diru-laguntzeei eustea espero dabe Fundazinoan. “Gehien emoten deuskuna Bizkaiko Foru Aldundia da; gero, Gipuzkoakoa, Eusko Jaurlaritza eta Arabakoa. Eusko Jaurlaritza barria da eta ez dogu jakin laguntzak emoten jarraituko dauan ala ez, baina aurkezpenean Patxi López lehendakaria azaldu zan. Ustekabez harrapau ginduzan, baina atxikimendua adierazo eban eta gu itxaropentsu gagozâ€.
Garaipenak
–Frantziako Tourra: 3 etapa
2001, Roberto Laiseka
2003, Iban Mayo
2009, Mikel Astarloza
–Gazte mailako Frantziako Tourra:
2000, Iker Flores (sailkapen nagusia)
–Espainiako Itzulia: 8 etapa
1999, Roberto Laiseka
2005, Roberto Laiseka
2005, Samuel Sánchez
2006, Samuel Sánchez
2006, Igor Antón
2007, Samuel Sánchez (3 etapa)
–Euskal Bizikleta:
2000, Haimar Zubeldia (sailkapen nagusia)
–Euskal Herriko Itzulera:
2003, Iban Mayo (sailkapen nagusia)
–Dauphiné Liberé:
2004, Iban Mayo (sailkapen nagusia)
2005, Iñigo Landaluze (sailkapen nagusia)
–Olinpiadak:
2008, Samuel Sánchez (urrezko domina)
2010eko Taldea
–Managerra: Igor Glez. de Galdeano.
–Euskadi Fundazinoko presidentea: Miguel Madariaga.
–Zuzendariak: Gorka Gerrikagoitia eta Ãlvaro Glez. de Galdeano.
–Txirrindulariak: Samuel Sánchez, Igor Antón, Javier Aramendia, Jorge Azanza, Sergio de Lis, Koldo Fernández de Larrea, Aitor Galdós, Aitor Hernández, Iñaki Isasi, Egoi MartÃnez, Mikel Nieve, Juanjo Oroz, Alan Pérez, Rubén Pérez, Amets Txurruka, Pablo Urtasun, Iván Velasco, Gorka Verdugo.
–Fitxaketak: Romain Sicard, Jonathan Castroviejo, Miguel Minguez, Daniel Sesma, Beñat Intxausti eta Gorka Izagirre.
Miguel Madariaga Euskadi Fundazinoko presidentea:
“Harrobiaren filosofiari eutsi gura deutsaguâ€
Taldeko sustatzaile nagusia da Miguel Madariaga. Managerra izan da beti, baina aurton Fundazinoko presidente izendatu dabe. Bere lanpostutik ekonomia zein gizarte mailako jarduerak kudeatzen dauz. Kirol arloa Igor González de Galdeanoren ardurapean itxi dau, baina esparru horretan aholkulari izaten jarraitzen dau Miguelek.
Zelan hasi dozue denporaldia?
Ondo. Australian eta Mallorcan ibili gara eta pozik gagoz.
Zein izango da aurtengo egutegia? Eta helburuak?
Geure helburuak betikoak dira. Talde moduan ibili behar dogu, eta etxeko lasterketetan ondo ibili gura dogu. Egutegiari jagokonez, UCI Pro Tourrean gagoz sartuta, eta ondorioz, horren egutegiari jarraituko deutsagu. Besteak beste, Euskadiko Itzulian, San Sebastián-San Sebastián klasikan, Tourrean eta Espainiako Itzulian hartuko dogu parte. Azken bolada honetan Girora ez gara joan, emaitza onik lortu ez dogulako. Ganera, gure filosofia kontuan hartuta, ezin gara hiru itzuli handietara joan.
Igor Antón eta Samuel Sánchez dira korrikalari nagusiak. Horreetaz aparte, beste txirrindulariren bat aitatuko zeunke?
Igor eta Samuel garrantzitsuak dira eskarmentu handia dabelako. Egoi MartÃnez be aitatu gura dot, txirrindulari peto-petoa dalako. Ganera, aurton etorri jakuz gazteen artean etorkizun handiko bi dagoz: Iparraldeko Romain Sicard eta Beñat Intxausti bizkaitarra. Gazteak eta nagusiak doguz plantillan eta, horreek biak buztartuz, ahalik eta emaitzarik onenak lortzen saiatuko gara.
Azken urteotan konfiantza handia euki dozue Antónengan.
Behingoz egingo dau denporaldi polita Galdakaokoak?
Halan izan beharko litzateke. Igor Espainiako Itzulian erori zan igaz, eta horren ondorioz, lau ebakuntza egin eutsiezan. Edozein kirolarirentzat zama ikaragarria da hori, eta txirrindulariarentzat, askoz handiagoa. Beraz, Igor ezin izan zan igaz behar bezala ibili. Espero dogu aurton bere maila erakustea.
Gatxa da txirrindulari euskaldunakaz baino ez aritzea?
Ez, ez da gatxa. Txirrindulari euskaldunakaz ganera, gazte-gazterik kanpotik ekarri eta berton eginikoakaz be egiten dogu behar. Guk harrobia lantzen dogu eta filosofia honeri eutsi gura deutsagu.
Dopinak kalte handia egin deutso kirolari, ezta?
Garrantzi lar emon jako dopinari. Gaur egungo txirrindularitzaren oinarria txarto dago, baina drogak ez dauka ardurarik horretan; gizartea aldatu egin da gaur egun, eta gazte gehienek ez daukie mentalidaderik txirrindulari profesional bihurtzeko. Dopinaren haritik esan behar dot mesederik ez deuskula egiten, argi dago, baina dopina beste kiroletan be egon badago. Eta zergaitik ez dauka txirrindularitzan beste oihartzun? Txirrindulariek jazarpena pairatzen dabelako. Esate baterako, neguko Joko Olinpiarrak izan dira orain dala gitxi, eta lehendabiziko aldiz egin dira antidopin kontrolak. Hasi eta berehala, 50 eskiatzailek positiboa emon dabe bertan. Txirrindulariek egiten dabezan beste kontrol gainontzeko kirolariek egingo balitue, hainbat eta hainbat positibo aterako litzatekez. Ziur nago.
Mikel Astarlozak positiboa emon eban igaz ustez EPO hartzeagaitik. Zelan doa auzia?
Oraindik ez dabe erabagirik hartu, eta geu momentuz zain gagoz. Gure ustez, Mikelen aldeko erabagia hartuko dabe; guk babesa emon deutsagu txirrindulariari.
Gai nagusia