Kateatik Otatzara da Txorierri

Aikor aldizkaria 2010ko ots. 22a, 15:20

Testua: Juan Luis Goikoetxea / irudia: Aritz Albaizar (*) Ahozko moduan esaten dana, letra baltzez doa

Egun on Txori! Halan ekarri Luki. Zelan gara? Poz-pozik neskato! Zelan, ba, mutil? Energia eta adorea dakardaz gaur. Cola-cao armozau dok ala? Ezta! Andreak emon jaustana mosua. Txorierri bera be beste begi batzukaz ikusten jonat. Handia dok, ba, Luki! Beitu, Txori, KATEAko kateari tira egin eta Larrabetzuko Otatza baserriko akarra lotu ezkero, ipini dona Txorierriren hasierea eta amaierea. Ia, Luki, Katean hasten dala dinok? Baie, KATEA Erandío dok-eta! Egia biribila Txori! Ba, Katea amaitzen dan puntutik hasirik da Txorierri, orduan. Argitu egik, behingoz, Luki Txorierri non hasten dan! Hara! Hartu egin autoa Txori Erandioko Landan; atoan Asua topauko dona bide hegaleko kartelean; Erandio gero; Asua ostean; Sondika hurrengo kartelean, jakina, Loiu ezkerrean lagata; Loiuko kartela Larrondon; segiduan Derio, eskuinean Zamudio dala, eta holan. Ondo Luki, baina, esate baterako, zein baserritan hasten dok Zamudio Sondikatik Lezamarantz etorririk? Zamudio hasten dona Ugeldune –Ugaldeguren hortik hartua dok- Dítxine eta Bástine baserrietan, eta amaitu Luberta – Lubarrieta-, Olotze eta Olaminagan Halan dino Gabriel Zaldunak. Gero, Lezama. Kurtzeko ermitan hasi eta Bidegane baserriraino, Fernando Bolukok dinoanez. Eta azkenik, Luki, Larrabetzu! Bai Txori! Sasiene baserria daukagu eskuinean, hor hasten da herria, ibili aurrera eta uria –ze, Txori, Larrabetzu herria zuringoa dona eta uria gorringoa-, ba, uri hori abadearen etxean hasten dona, edo Errebale 22an. Halan dino bizar eta guzti ederto baten Juan Albertok. Deskantzeik Luki, ondo kostau jak Otatzako akarra KATEAko kateagaz kateatutea! Bihar argiago ibilteko, andreari mosu bat ez dala nahiko eta bi eskatuko deutsadaz Txori.