─ Hartuko dogu kafe bat Txori?
─ Kafe bat gitxitxu biontzat Luki. Ez?
─ Zeuk arrazoia Txori! Hartuko dogu kafe bana?
─ Ederto! Goazen!
─ Badakizu zer gai dakartsudan gaur Txori?
─ Etxakiat ba!
─ Hara! Madrileko prentsak-eta dinoe gu txokokoak garala, ez unibertsalak.
─ Serio hator gaur Luki!
─ Eske, telebistako tertulianoakaz sutan paretan nona!
─ Heure errua, mutil, holako txarri zatarrak entzun egiteagaitik.
─ Bai! Baleiteke! Kontua da, dinoela, mendiarte honetan, geure zilbotari hazka bizi garala, eta Euskal Herria triperuen erreinu bihurtu dogula; baina gu, Txori, globalak be bagara gero!
─ Bai Luki, elaiak Afrikara joaten jakuz neguan, baserrietara etorteko udabarrian. Gure txoriak be internazioanalak dira.
─ Eta, Txori, Zamudion munduko hegazkinetarako azelinak nahiz haizebideak egiten dira.
─ Eta, Luki, Indiatik datorren eguzkia egunero pasetan da Larrabetzutik eta Australiako iretargia Sondikatik.
─ Gainera, Txori, Basque Country osoan bere ospetsuak gara, mundialak! Athleticek Lezaman ikasi dau futbolean eta Euskaltelek Derion.
─ Zertan, bizikletan Luki?
─ Bueno, Txori, egia esan, bizikleteari, auzoko Lorentzak Hankarteko txirriki-txarrakia esaten deutso, euskara garbian holan dala-eta.
─ Pitike-pitike konturatuz noa, Luki, kafe orduan, gure alkarrizketak dirala, bizitzaren modukoak, baina parte aspergarria kenduta, Alfred Hitchcock-ek esaten eban moduan.
─ Badakizu zer gertatzen dan, Txori, guk alperriko berba gitxi egiten dogula, ez gara horreen tertulianoen modukoak. Badakizu zer idatzi eban Lichtenberg-ek?
─ Zer Luki?
─ Ba, edozein pertsonak nahiko dituala 5 minutu eguneko albiste barriak kontatzeko, gainerako kontu guztiak arterik esanak dirala.
─ Ene! Oraintxe igaro dira bost minutu kafea hartzen sartu garanetik hona, Luki.
─ Goazen, orduan, kafetegitik, ostantzean, betiko zozokeriak errepikatzen hasiko gara geu bere.