t: Alberto Mtz. de la Cuadra
Aberri Eguna ospatu den hil honetan, AIKOR! aldizkariak beste ospakizun bat gogoratu nahi izan du, orain ia ehun urte egina: Zamudioko Euskal Jaiak eta orduko istilu larriak. Ondorioak oso gogorrak izan ziren eta istiluoi buruzko albisteek egunkarietako lehen orriak bete zituzten astebetez Euskal Herrian eta Espainian.
1913ko abuztuaren 17an, “bizkaitarrek†Euskal Jaiak ospatu zituzten Zamudion. Bilkura Lekunbarriko zelaietan egin zen, eta jendetza handia batu ei zen. Egun osoko egitaraua prestatu zen: meza, ezpata-dantzak, Galdakaoko bandaren kontzertua, bazkaria, mitina, Enbeita eta Eustakioren bertso saioa eta, azkenik, erromeria. Arrastiko zazpietan, bildutakoak etxera bidea hartzen hasi zirenean, “Circulo Conservadorâ€-aren aurretik igaro ziren (Esperantza etxeko 1. solairuan zegoen) eta borroka piztu zen orduan. Istiluetan, etxeari harrika egin eta su eman zioten, bandera espainola erre zuten, zaurituak izan ziren...
Han gertatutakoari buruz badira bertsio bat baino gehiago, elkarren artean oso desberdinak. Beraz, zaila da jakiten egiaz zer gertatu zen. Egunkari batzuek kazetariak bidali zituzten Zamudiora, istiluen berri bertatik bertara emateko: El Liberal, Euzkadi, El Noticiero BilbaÃno... Haien bertsioak ez datoz bat puntu askotan. Kontserbadoreen arabera, bizkaitarrak izan ziren tiroka jardun zutenak, eta etxea erretzen saiatu ziren. Abertzaleek hori guztia ukatu, eta esan zuten taberna barruan zeudenek egin zutela etxeko sua, galtzu eta ote adarrei su emanda, ke artean ihes egiteko.
Istiluen eraginez, hainbat lagun zauritu ziren (haietako batzuk, tiroz). Esate baterako, Ricardo Arostegieta eta Felipe Artetxe zamudioztarrak, Bruno Barbaria Olabeagakoa, Luis Etxenagusia edo Ildefonso Urizar. Beste zauritu bat Zamudioko apaiza izan zen, Marcelino Apraiz. Hainbat lekukoren arabera, apaiza izan zen etxetik tiro egin zutenetariko bat. Hark ukatu egin zuen hori El Liberal egunkarian, baina apaiza tiroka ikusi zuten zenbait herritarrek, eta hala plazaratu zuten egunkariek. Apraizen bertsioari indarra emateko, kontserbadoreek esan zuten apaizaren etxean ez zela armarik erabili. Apaizaren izekoak, ordea, apaizak ehiza eskopeta bat bazuela berretsi zuen.
Bertsio ofizial bi
Bertsio ofizialak bi dira, baina ez dira batere argiak. Izan ere, ez Jose Antonio Mendiguren alkate abertzalea ez Guardia Zibila ez ziren izan istiluak gertatu ziren tokian. Alkatearen arabera, gazteak Circulo Conservador-en aurretik igaro zirenean, tiroak irten ziren Circuloko etxetik, eta lauzpabost lagun zauritu ziren. Alkateak aitortu zuen, hala ere, hori guztia jazo zenean, bera Lekunbarrin zegoela.
Beste alde batetik, Guardia Zibilaren buruaren arabera, abertzaleak harrika hasi ziren Circulo Conservador-en kontra, handik pasatu zirenean. Gainera, abertzaleek bandera espainola erre zuten, Circulon sartzen saiatu ziren, beheko denda asaltatu eta bertako jeneroak apurtu zuten. Hiru lagun —kontserbadoreak— zaurituta gertatu ziren. Baina zalantzagarria da bertsio hori ere. Izan ere, Zamudion ez zen Guardia Zibilen posturik, eta agenteak nahiko berandu (24:00etan) heldu ziren Bilbotik. Zamudion izan zirenerako, amaituta zegoen dena.
Banderaren desagrabioa
Handik gutxira, lehen atxiloketak egin ziren. Mauricio Llodio bilbotarra eta Martin Aurrekoetxea begoñarra atxilotu zituzten, eta Larrinagako presondegian sartu. Abertzale ezagunak ziren biak. Beste alde batetik, abuztuaren 31n, kontserbadoreek ekitaldi bat antolatu zuten Zamudion, bandera espainolari desagrabioa egiteko. Probintziako zirkuluetako kideak bildu ziren hara. Zamudioko Circulo Conservador zegoen etxera joan, eta bandera eskegi zuten hango balkoitik. Bergék, Madriletik propio etorrita, mitina eman zuen. ABC egunkari madrildarrak ekitaldi horri buruzko informazio zabala eman zuen, argazkiez hornitua.
Istiluok zalaparta itzela atera zuten prentsan, hainbesteraino non Fernando MarÃa Ibarra Bizkaiko alderdi kontserbadorearen buruak bilera egin behar izan baitzuen Alfontso XIII.a erregearekin, istiluon berri emateko. Baina denbora ez da alferrik igarotzen, eta gaur egun, mendeurrena betetzeko gutxi falta dela, ahaztu samar daude orduan gertatuak.
Txorierri ezagutu