Oliba-olioa I

Aikor aldizkaria 2010ko mai. 24a, 15:27
Bakoren bazterra: Iñaki Suarez, sumillerra
Olibondoa Nahiko denbora daramagu, aikorlagunak, mahatsondoaren esentziak partekatzen:. Eta uste dut momentua dela bera bezain mitikoa den zuhaitz bati omenaldia egiteko: olibondoa. Horren fruituak, olibak, plazer susmagaitzetaraino eramaten gaitu; zuzenean edo olibaren zuku oleikoaren bidez –hau da, oliba-olioaren bidez- gozatu ahal dugun plazeretaraino. Olibondoa hosto iraunkorreko zuhaitza da, eta bere jatorria denboraren nebulosan galtzen den zuhaitz-espeziea, oleaceen familiakoa. Mundu osoan zehar 2.000 barietate inguru daude, zuhaitz mota hau Mediterraneo Arroko herrietan arruntagoa bada ere. Landare hau, mutazio baten ondorioz, K.a. 3.000 urtean agertu omen zen. Antzina grekoek ere erabiltzen omen zuten, oliba-olioa ekoizteko. Orokorrean ez da oso zuhaitz handia, ale batzuk 15 metro baino altuagoak izan badaitezke ere. Enbor okertsua du, begitsua eta bihurritua, denborak aurrera egin ahala zatitzen dena eta huts egon daitekeena. Hostoei dagokienez, zuhaitz berdea da, hosto iraunkorrekoa; eta loreak hermafroditak dira, txikiak, berdera jotzen duen zuri kolorekoak. Lore guztiak ez dira fruitu bihurtzen, aurretiaz erortzen direlako. Barietateen arabera, zuhaitza apirilaren amaiera eta ekainaren erdialdearen bitartean loratzen da. Esan dugun bezala, zuhaitz honen fruitua oliba da. Olibak drupa obalatuak dira, berde kolorekoak edo beltz-more kolorekoak. Drupa hezurrari atxikitzen zaio, molturazioaren ondorioz, gizakion osasunerako ezaugarri handiak dituen landare-oliorik onena sortuz. Azala berdea da hasieran, eta pixkanaka-pixkanaka marroira eta beltzera jotzen du, zimurtuz doan aldi berean. Ebanistek asko baloratzen dute bere egurra. Fruta-arbola da, beraz, lehorreko lurretan zein ureztatuetan landatzen dena eta 2.500 urte bizi ahal duena. Laburbilduz, etxeko erabilerako landarerik zaharrenetariko bat da, gizakiarengandik beti hurbil egon dena eta bere onurarako erabili izan duena. Datozen hileetan apur bat gehiago jakingo dugu olibondoari buruz, bere inguruko kondaira, mito eta erabileren bidez. Eta, nola ez, bere zukuaren bidez, dastatzeko erakargarri egiten zaiguna. On egin.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).