Oihane Ibarretxe, Lady Latotzia: “Abestu egin gu

Aikor aldizkaria 2010ko urr. 25a, 13:58
Txorierrin musika munduan dabilzan gazteek Lady Latotzia esaten deutsie. Izen artistiko horren atzean Oihane Ibarretxe sondikoztarra dago. Hogeta bat urteko neskeak argi ditu ideak, eta ames bat be badau: musika munduan leku bat izatea. Egia esateko, talentu faltarik ez dauka. Musikea ez da hobby hutsa zuretzat. Etorkizunean musikatik bizitzea gustauko litxakit. Jente gehienak zaletasunagaitik egiten dau, baina, barru-barruan, guztiok dogu itxaropena, itxaropen hori txiki-txikia izan arren. Gauzea da zeure bidea egin behar dozula, behar gogorra egin eta saiatua izan. Zein da musikeagaz dozun hartu-emona? Txikitan gogoratzen dot amak irratia biztuta izaten ebala beti. Baltzen musikea gustaten jat: soula, R&Ba, hip hopa, rapa... Hamalau urte nituala, Cadena perpetua lagun batzuen taldean hasi nintzan koroak egiten. Ondoren, jente gehiago ezagutu eta kolaborazioak egin dodaz talde batzukaz; Ikatz Lezamako taldeagaz, adibidez. Orain dala hiru urte Infussion taldea osatu genduan eta horren izenak adierazoten dauen moduan, hainbat musika mueta buztartzen genduan geure abestietan. Zoritxarrez, taldea desegin egin zan abuztuan. Eta zer dozu orain esku artean? Lagun bategaz nabil beharrean, eta ahaleginduko naz datorren urterako maketa bat ateraten. Nik lantzen dodan musikea hip hop-soul estilokoa da, hori gustaten jatalako eta nire ahotserako oso aproposa dala uste dodalako. Halanda be, ez dot aterik ixten eta inork konbidauko banindu beste musika mueta bateko proiekturen baten parte hartzera, onartu egingo neuke zalantza barik. Aukerak aprobetxau egin behar diralako. Inportanteena hastea, behar egitea eta jarraitzea da. Niri gehien interesaten jatana abestea da, eta bardin deust zein proiektu dan. Nik abestu egin gura dot! Maketa horretarako badozuz abesti batzuk, zeren ingurukoak dira? Amodiozkoak dira, munduaren ganekoak, kezkatzen nauenari buruzkoak... Sentimentuak dodaz hizpide abestietan. Hitzak asmetea ez da erreza. Batzuei berez urteten deutsee, baina nik ez dot erraztasun hori. Eskerrak laguna ondoan dodala, hitzakaz eta doinuakaz laguntzen nauena, beharrean jarraitzera animaten nauena... Beharra lortu, eta zein izango da hurrengo pausua? Ibili eta ibili, ea suerterik dogun eta kontzerturik ateraten dan. Eta gauza barriak egiten saiatu be bai. Lehen esan dodan moduan, zabalik nago edozein proposamenetara. Uste dodalako inportantea dala ez lotzea besoak buztarturik; ilusinoa eta gogoa euki behar dira. Zelan imajinaten dozu etorkizuna? Badakit gatxa izango dana mundu honetan lekua topetea. Baina gaur egun lehen ez egozan aukerak doguz: internet, tuenti eta halako bideak. Zeure musikea grabau, internetera igon eta publiko zabal bategana ailegau zeintekez. Beste alde batetik, maketearen kopiak egin eta herrietan doan banatu zeinkez. Bidea pitika-pitika egin behar da, konstantziaz eta behar gogorra eginez. Zelako abeslaria zara? Ona. Uste dot ahots ona dodala eta zelan erabili dakidala. Neure kontura ikasi dot dakidan guztia, entseatzen eta entseatzen. Nondik dator zure izen artistikoa? Nahiko sur handia daukat. Baina ni poz-pozik nago neure buruagaz, eta bereizgarri hori erabiltea erabagi dot. Horregaitik hartu dot Lady Latotzia izen artistikotzat. Izugarri gustetan jat! Hartu-emonik badozu Txorierriko beste taldeakaz. Zelan ikusten dozu hemengo musika egoerea? Talde asko dagoz eta batzuk onak dira. Baina ez dabe aukera nahikorik euren musikea jenteari ezagutzera emoteko. Ezer lortu gura badozu, mobidu egin behar dozu; argi dago. Halanda be, uste dot instituzinoek laguntasun handiagoa emon beharko leuskiguela. Gaur egun, badogu lokal bat entseguak egiteko, baina ez da nahikoa. Udalek inplikazino handiagoa euki beharko leukie gugaz, eta aukerak emon. Kontzertu eta jaialdi gehiago antolatu, adibidez. Aholkuren bat amore ez emoteko? Taldeak mobidu egin behar dau eta bere bidea egin. Bidetik eretxi askoko jenteagaz egingo dau tope: zure musikea gustaten jaken lagunakaz; gustaten ez jakenakaz; zu izorratzearren, talenturik ez dozula esango deutsuenakaz... Baina ezinbestekoa da ideak argi eukitea eta jentearen esanak zugan eraginik izaten ez ixtea. Datorrenari egin behar jako aurre.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).