Bada, gero! Igual berrogei urte hemen bizitzen eta batzuek ez dute sekulan esan ez “Egun onâ€, ez “Eskerrik askoâ€, ez euskarazko berbarik! â€Agurâ€, gehienez! Arduratzekoa. Batzuek ez dute euskararik egundo ikasiko (adina, giroa, motibazio falta, zailtasuna…), eta normaltzat hartzen da. Baina aldea badago: hizkuntza ikasi ez, baina berba edo esaldi labur batzuk sikiera. Jende tristea!
Ostera, beste aldera joanda, “berezko†euskaldunen artean ere bada zer esanik. Ia ahaleginik egin behar izan barik, berez antzean etorri zaie euskara: familia, eskola, txikitatik... Eta horiek berba egin bai, baina igual berrogei urtean ez dute sekula erosi euskarazko aldizkari bat edo egunkari bat. Zertako! Debalde badator, bueno. Baina, erosi, euskara kontsumitu? Askok, gainera, euskarari esker daukate lanbidea eta soldata. Tristea.
Baina bada hirugarren multzo bat, txalogarria. Igual euskara kostata ikasi eta, gainera, euskararen kontsumitzaile direnak: euskal prentsa erosi –ez betiko periodikua–, irakurri, oparitu... Pertsona kontsekuenteak eta konprometituak, nortasunekoak: euskaldun labeldunak!