Mahastizainak

Aikor aldizkaria 2010ko abe. 17a, 10:54

Bakoren bazterra: sumillerra

Ohar zaitezte, aikorlagunok, mahastia hain dela magikoa, ezen haren fruitua gehien kontsumitzen den sasoian, Gabonetako egun hauetan, hibernatzen be-zala egoten baita landarea, egonarritsu, gure dastatze ona ospatuz eta, aldi be-rean, indarrak bilduz bere ziklo begetatiboari amaiera emateko. Hala azaltzen dit Alberto Valdeloyok, adiskidea baita, beste ezer baino le-hen, eta, gainera, baserritarra, mahastizaina, mahastiaren gizona, Errioxa eta, zehazkiago, San Vicente de la Sonsierra zainetan daramana, bere mahastiei bu-ruz hitz egitean hunkitzen eta hunkitzen dena. Gure azkeneko elkartzean, ber-tatik bertara azaltzen dit nolakoa den inausteko artea: eder ipini behar da lan-darea, ondo bideratu, gal ez dadin bidean, interesik txikiena duten erpuruak ebaki (ulertu egin behar da mahastia, halakoak zeintzuk diren ezagutzeko) eta bost besterik ez utzi landare bakoitzean, kalitatearen eta etekinaren arteko erla-ziorik onena bilatzeko. Harrizko eraikin bat ikusten dut urrunean, eraikuntza zahar baten antza duena distantzia horretan, eta, hartaz galdetzean, mahastizainak direla eran-tzuten zait; hau da, lehenagoko eraikuntza batzuk, XIX. mendearen bigarren erdian eta XX. mendearen lehenengoan izan baitzuten arrakastarik handiena; izan ere, orduan ez zituzten orain ditugun garraio bide modernoak, eta lur lan-duetatik etxeetarainoko distantziek eragozten zuten etxera itzultzea bazkal-tzeko. Aterpetzat erabiltzen ziren halako eraikuntzak, eguraldi txarra egiten zuenean, bai eta mahastizainen elkargunetzat ere, haietan jesartzen baitziren suaren inguruan jateko, hitz egiteko eta atseden hartzeko. Iluntzean, gizon bat geratzen zen normalean, mahastizaina, mahastiak lapurren edo piztien erasoe-tatik zaintzen zituena. Eraikuntza horiek Errioxako kultura-ondaretzat hartzen dira gaur egun, eta berreskuratzen ari dira apurka-apurka. Beharbada ez dugu jakingo, baina guz-tiok topa egiten egongo garen bitartean, aikorlagunak, urteari agur esateko eta berriari harrera egiteko, asmo onez beterik, baliteke mahastiak zaintzen egotea norbait, ziurtatuta egon dadin ardo ona izango dugula gozatzeko. Mahastizaina izango da pertsonaia magiko hori. Urteberri on! On egin!