Udondo Derioko dardo taldea: “Praktikatzea eta n

Aikor aldizkaria 2011ko urt. 25a, 11:01
Zazpi adiskideek osatzen dute Udondo, eta taldea sortzea ustekabeko zerbait izan zen. Oso tiratzaile finak dira eta, aitortzen dutenez, gero eta handiagoa dute dardoetarako zaletasuna. Germán Gómezek eta Aitor Ferreirok azaldu digute zergatik. Erabaki bat baino gehiago sorpresa bat izan zen taldea sortzea. Taberna batean batzeko ohitura dugu eta, tragoren bat edaten dugun bitartean, dardoetan aritzen gara. Behin batean, tabernariak Ligan sartu gintuela esan zi-gun, inprimaki bat erakutsiz. Guk inprimakia sinatu baino ez genuen egin be-har; eta, oso sinetsirik egon ez arren, sinatu egin genuen. Zalantzak izan geni-tuen, ez delako berdina herriko tabernan jokatzea edo tabernarik taberna ibil-tzea Bizkai osotik. Eta zelakoak izan ziren Ligan eginiko lehenengo pausoak? Taldea orain urte eta erdi eratu genuen eta dagoeneko hiru ligatan hartu dugu parte: negukoan, 2009an; eta udakoan eta negukoan, iaz. Lehenengo urtean, zortzigarren mailan hasi ginen, baina, gure batez bestekoak direla-eta, lauga-rren mailara igo gintuzten. Bigarren lotu ginen. Iaz laugarrenak izan ginen udako ligan; eta bigarrenak, negukoan. Tiratzaile onak izateak Euskadi eta Espainiako Txapelketetara eraman zaituzte. Arazorik pultsuarekin? Hamargarren postuan lotu ginen Euskadiko Txapelketan. Lehenengo aldia zen halako lehiaketa batean hartzen genuela parte, baina ez genuen batere txarto egin. Hala ere, geure buruarekin apur bat haserre itzuli gara Espainiako Txa-pelketatik. Aukera gutxi izango genuela pentsatuz joan ginen hara, eta ondo pasatzea zen gure helburu nagusia. Baina lortutako emaitzak nahiko onak izan dira —hamaikagarren gelditu ginen taldekako txapelketan; bosgarren, binaka-koan, eta hirugarren, banakakoan— eta uste dugu, apur bat gehiago prestatu baginen, emaitza askoz hobeagoak lortuko genituela. Zelako itxura du hasi berri den udako ligak? Batez bestekoak kontuan hartuta, hirugarren mailara igoko garela uste dugu. Beraz, gogorrago ekin beharko diogu, dena aldatu delako: arauak, parte-hartzaileen maila... Baina laugarren mailan jarraitzen badugu, gogor arituko gara, Espainiako Txapelketa irabazteko. Geure iritziz, Europako Txapelketara joateko aukera ere izango dugu. Gehiago entrenatuko zarete behintzat, ezta? Bai, hori da gure helburua. Orain arte ez dugu entrenamendu ofizialik egin; tabernan lotu gara eta, aukerarik izan denean, partidaren bat jokatu dugu. Baina serioago hartuko dugu hemendik aurrera. Noiz jokatzen dira partida ofizialak? Ostegunetan. Dardoen inguruan dagoen giroak erabat erakarri gaitu. Oso giro ona eta atsegina da. Gainera, hori dela-eta aitzakia ona izaten dugu, ostegune-tan lagunekin biltzeko. Badago sekreturik? Ez, praktikatzea eta nahi izatea da gakoa. Mekanika hutsa da: dardoa beti ber-din jarrita zaudela botatzen baduzu, akatsak zuzentzea eta gero eta punteria hobea izatea lortuko duzu. Zelako maila dago tiratzaileon artean? Altua. Espainiako Txapelketara 100 lagun joan ginen Bizkaitik, baina han 3.000 parte-hartzaile inguru batu ginen: Madrilekoak, Bartzelonakoak, Asturias-koak... Eta, noski, maila handia da. Gu Amater C kategorian ibili ginen eta tal-dekako txapelduna Durangoko talde bat izan zen. Banakako txapelketan lehe-nengo hirugarren postuak eskuratu zituztenak ere euskaldunak ziren. Are ge-hiago, irabazlea 11 urteko mutiko bat izan zen, Gipuzkoakoa. Hain maila altua zuen, ezen haurren kategoriatik C kategoriara igo eta hura ere irabazi egin bai-tzuen. Harrigarria! Zaletasunari eusteko, beharrezkoa da diru-iturriren bat izatea. Babesleen proposamenik jaso duzue? Gutxienez lau lagunek osatu behar dute taldea, eta, txapelketara joaten zare-nean, lau lagunentzako bidaia, ostatua eta mantenua ordaintzen dizkizute. Es-painiako Txapelketari dagokionez, geure poltsikotik ordaindu behar izan dugu beste kideen zatia. Eta nahiz eta lau lagunentzako mantenu osoa ordainduta eduki dugun, partidak goizeko 11etan hasi dira eta gaueko 9etan amaitu. Beraz, ez gara hotelera joan ez bazkaltzeko ez afaltzeko. Gainera, partida bat jokatu dugun bakoitzean, makinan dirua sartu beharra izan dugu. Txapelketetan ere ordaintzen delako jokatzeagatik. Beste alde batetik, dardoak erosi egin behar dira, lumak, puntak... Bai, ondo legoke babesleak izatea.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).