Arkasatsa

Aikor aldizkaria 2011ko mar. 23a, 15:40

Testua: Jabier Lekerika, irakaslea

Gizakiak eta landareak elkarrekin bizi izan gara beti, eta arkasatsa aukeratu dut bion arteko antzekotasunak aztertzeko. Arkasatsa gutxien pentsatzen den tokian egoten da: basoetan, bide ertzetan, zuhaitz baten azpian normalean... Eta gora eta gora egiten du, zuhaitzaren adarrez baliatuz. Ez esan goranahiren bat ezagutzen ez duzuenik, trikimailuak erabiliz goi-kargua lortu duen kokoloren bat. Arkasatsaren hostoek bihotz-itxura dute, minik ematen ez dutela dirudite, baina ezin gara fidatu bere enbortxoak dituen arantza txikiez: zauriak egiteko modukoak dira. Lagun asko izan dezakegu, baina benetako laguntza behar denean, gehienak desagertu edo gure aurka egiten dute arerio bihurtuta. Baina bizitzan ezin zaio denari ikuspuntu okerretik begiratu, denok baitugu zerbait ona. Landare honen sustraiak, adibidez, sendabelar moduan erabiltzen dira gaitz batzuk osatzeko. Zelan alderatu gizakiokin? Besteen txarra azaltzeko ohitura dugu, euren sustrai ezkutuetan zerbait ona izango dutela pentsatu barik. Zergatik ez saiatu gure lagunengan eta lankideengan zerbait ona topatzen? Saia zaitezte, baietz aurkitu!

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).