Jose Felix Guerrero, futbolari ohia eta enpresaria

Aikor aldizkaria 2011ko eka. 20a, 15:26
t/a: Gaizka Eguskiza
Julen Guerreroren anaia izateagatik da ezaguna, baina nortasun propioa badu José Félixek. Bera ere futbolaria izan zen, eta gaur egun enpresari ekintzailea da. Lanpe-tuta dabil José Félix, eta telefonoa eskuan duela erantzun digu argi eta zintzo. Gue-rrerotarrak Lezaman bizi dira, eta “bere herrian” futbolaz egin dugu berba. Eman diezaiogun begirada bat zure kirol-ibilbideari. Lehenengo geralekua, Eibar. Bai, bederatzi urte nituela sartu nintzen Athleticen. Bilbao Athleticen jokatu nuen, eta hurrengo denboraldian Eibar taldera joan nintzen utzita. Hor familia txikia to-patu nuen, eta urte ona izan zen, Periko Alonso entrenatzailearen eskutik. Bosgarren postuan amaitu genuen, igoeratik gertu-gertu. Abenduan, ni fitxatzen saiatu ziren Lehen Mailako talde batzuk. Azkenean, Eibarren jarraitzea erabaki genuen Athleti-cek eta biok. Halaber, hurrengo urtean Athleticeko lehen taldearekin denboraldi-aurrea egingo nuela adostu genuen. Baina ez zen hala gertatu... Ez, aurkezpen ofizialaren aurreko egunean esan ziguten nik ez nuela parte hartuko. Nire ustez, denboraldi-aurrea egiteko eskubidea irabazi nuen, eta eskatzen nuen gauza bakarra horixe izan zen, denboraldi-aurrea egitea, eta entrenatzea. Baina ezetz esan zidaten, eta alde egitea erabaki nuen. Zer gertatu zen? Gauza asko hartu behar dira kontuan, Athleticen zein egoera bizi nuen aztertzeko. Beheko maila guztietan Espainiako selekzioarekin jokatu dut, baina nire taldean, us-tez harrobia zaintzen duena, ez zidaten lehenengo taldean jokatzeko aukerarik eman. Hori arraroa da. Geroago jakin dut batzordekide batzuek eta Luis Fernández entre-natzaileak ez zutela nahi anaia bik Athleticen jokatzea. Eta neuri egokitu zitzaidan. Baina argi daukat: Julenen anaia izan ez banintz, Athleticen jokatuko nukeen. Zuk alde egin zenuenean, Julenek zure egoera salatu zuen, eta horrek kaltea ekarri omen zion berari... Ez dut uste. Garai hartan, Julen ikurra zen Athleticen, ibilbide paregabea egin zuen. Nire ibilbidea, ordea, oso txikia da berearekin alderatuta. Etsipen handia izan zen Athleticen jokatu ez izana? Bai, bizitzan izan dudan etsipen handiena izan da Athleticen jokatu ez izana. San Mamesen behin baino gehiagotan jokatu dut beste talde batzuekin, baina ez Athleti-cen kamiseta soinean neramala. Oso Athleticzalea naiz, eta seme-alabei talde zurigo-rrian jokatu nuela esan nahiko niekeen. Nolako harremana duzu Julenekin? Haren gerizpean egon zarela uste duzu? Harremana oso ona da. Argi dago bera oso jokalari handia izan zela, eta bere mailara ailegatzea ia ezinezkoa izan zela. Gure arteko konparaketak beti egongo dira, baina ni bere anaia naiz eta harro nago. Athletic utzi, eta Santanderreko Racing taldera joan zinen.... Bai, Athleticetik irten nintzenean, hainbat eskaintza jaso nituen. Azkenean, Santan-derrera joan nintzen etxetik gertu zegoelako, eta nigan interes handia adierazi zute-lako. Haiei esker, Lehen Mailan estreinako aldiz jokatzeko aukera izan nuen. Debuta Bartzelonan egin nuen, Camp Nou zelaian, eta Luis Enrique defendatu behar izan nuen (kar, kar). Oso urte ona izan zen. Denboraldi berean, 21 urtez azpiko Europako Txapelketa irabazi nuen Espainiako selekzioarekin, eta partida guztiak jokatu nituen, baita finala ere. Eta gero, Errealera. Bai. Ni fitxatzeko gogoa adierazi zuten beti, baita Racingek fitxatu ninduenean ere. Hala ere, hasiera batean ez nuen onartu zarata handiegia sortu nahi ez nuelako. Es-kaintza oso ona izan zen, eta gaur egun hura onartuko nukeen. Urtebete geroago, ordea, Donostiara joan nintzen, 400 milioiren truke. Garai hartan, Errealak ordaindu zuen fitxaketarik garestiena. Athletici 200 milioiren truke eskaini nion neure burua, baina ezetz esan zuten. Orduan ulertu nuen zail-zaila izango zela Athleticen joka-tzea. Donostiara joan nintzenean, aurrerapausoa izan zen: Erreala hirugarren pos-tuan gelditu zen Ligan, eta UEFAko Kopa jokatu ahal izan nuen. Lehenengo urtea Donostian ona izan zen, baina hurrengo bietan oso triste amaitu nuen. Hirugarre-nean, taldetik alderatu ninduten, eta orduan konturatu nintzen ia ezinezkoa zela bizkaitar batek Errealean arrakasta izatea. Athleticen berdin jokatzen dugu jokalari guztiekin; euskaldunak diren bitartean, ez zaigu inporta nondik datozen; Errealean, ordea, gipuzkoarren aldeko jarrera dute beti. Eta gero Eibarrera berriro, Bigarren Mailara. Bai. Taldekide batek bere koinata aurkeztu zidan eta neska hura nire emaztea da gaur egun. Horregatik, beste arrazoi batzuen artean, beti izango dut gogoan Eibar. Berriro ondo ibili nintzen: bederatzi gol sartu nituen (lau, partida bakar batean), hainbat postutan jokatu nuen, baita erdiko aurrelari ere... Oso lagun onak egin ni-tuen eta igoeratik gertu gelditu ginen. Blas Ziarreta izan zen entrenatzailea. Azken geralekua, Burgos. Bai. Errealeko kontratua desegin genuen, eta nik Lehen Mailara itzultzea nuen hel-buru. Burgosera joan nintzen Carlos Terrazas entrenatzailearekin batera. Taldea Bi-garren B Mailatik igo berria zen, eta jokalari onak fitxatu zituen Lehen Mailara igo-tzeko. Hala ere, dirurik gabe gelditu zen eta, zoritxarrez, kluba desagertu egin zen. Gaztea zinela, 26 urte zenituela, futbola uztea erabaki zenuen. Erabaki xele-brea eta ulergaitza, ezta? Bai, goiz utzi nuen futbola, garai hartan oso aholku txarrak onartu nituelako. Gai-nera, eskaintzak jaso arren (Celta, Levante...), diru gutxi ematen zidaten. Gaur egun, eskarmentu handiagoa daukat, eta ziurrenik iraganean egin nuena ez nuke orain errepikatuko. Gaur egun dakidana kontuan hartuta, futbolari hobea ere izango nin-tzateke. Jokalaria zarenean, burbuilaren barruan bizi zara: gaztea, dirua, arrakasta... Bizitza “erraza” duzu. Futbola utzi eta gero ikasi dut zer den bizitza. Kirol mailan, zein izan da zure momenturik onena? Eta txarrena? Txarrena, batzuetan sentitu dudan bakartasuna. Une onei dagokienez, Eibarren eman nuen lehenengo denboraldia aipatu behar dut, izugarri ikasi nuelako. Oso gaz-tea nintzen eta eskarmentu handiko jokalariekin (Garmendia edo Artetxe) ibili nin-tzen. Periko Alonso entrenatzaileak ere ondo tratatu ninduen. Europako gazte txa-pelketa ere gogoan dut. Zer egin zenuen futbola utzi ondoren? Hasiera batean, ez nekien zer egin, eta garai eroa izan zen. Geroago, kirol zuzendari ibili nintzen Amorebieta taldean. Ziurrenik, ez nengoen prest lan hura egiteko, es-karmentu txikia nuelako, baina behar txukuna egin nuen beheko mailetan. Beste alde batetik, komunikabide batzuetan esatari hasi nintzen lanean. Athleticeko hauteskundeei jarraituko diezu, ezta? Zelan ikusten dituzu? Ez dakit zer gertatuko den. Gustatuko litzaidake futbolari bizkaitarra berreskuratzea. Kanpotik etorritako hainbat eta hainbat jokalari daude klubeko gazte mailetan, eta, nire ustez, hori ez da normala. Athleticek jokalari onak fitxatu behar ditu, baina he-mengoak baino hobeak ez direnean, ez dago fitxatzerik. Nik uste dut futbol bizkaita-rra bultzatu behar dela. Eta hori da kezkatzen nauen gauza bakarra. Zer deritzozu taldearen denboraldiari? Eta Caparrós entrenatzaileari? Aurten emaitza paregabea lortu du taldeak: jokoaren inguruan eztabaida egon dai-teke, ados, baina, emaitzari dagokionez, ez dago zalantzarik: oso ona izan da. Ca-parrósek harrobia landu du, eta itxaropena ekarri die jokalari gazteei: orain 14-15 ur-teko mutilek badakite lehenengo taldera ailegatzeko aukera dutela. Lehen, 16 jokalari igotzen ziren urtero gazte taldetik Baskoniara, eta hortik Bilbao Athleticera, baina gero bat ere ez, lehen taldera. Futbolean egingo duzu lan etorkizunean? Entrenatzeko agiria badut, eta futbola izugarri gustatzen zait, baina ez dakit. Umee-kin lan egitea gustatzen zait. Etxebarrin kirol-eskola kudeatu dut eta pozik ibili naiz. Athleticen aurreko hauteskundeetan eskaintzak jaso nituen Lezamako eskolan sar-tzeko, baina gaur egun nahiko lanpetuta nabil lanarekin eta familiarekin, eta gaur-gaurkoz nahikoa da. Izan ere, bi enpresa sortu ditut: batean, garbitze- eta mantentze-lanak egiten ditugu, besteak beste, Gran Casino Bilbaon eta Megapark merkataritza-gunean. Bizkaian dauden kontratu pribatu handienak dira biak. Enpresan ikasi dut zer den egunerokotasuna: lana bilatzea, nominak ordaintzea, ardura, ordutegiak.... Beste enpresan, kirol ekitaldiak antolatzen ditugu, baina hura zaletasuntzat hartzen dut. Biak enpresa egonkorrak dira eta apurka-apurka ari dira hazten, etengabe. “Bizi-kalitate itzela dago Txorierrin” Guerrerotarrak portugaletetar peto-petoak dira, baina duela 15 urte Lezamara etorri ziren bizitzera. Futbolaria izateari utzi zionean, José Félix ere etorri zen Txorierrira. “Hemen, Txorierrin, bizi-kalitate itzela dago zentzu guztietan: etxeak, eskolak... Emaztea Barakaldokoa da eta, ezkondu ginenean, txiki gelditu zitzaigun Lezama. Etxea aldatzeko zorian ere egon ginen. Hala ere, seme-alabak etorri zitzaizkigun eta gaur egun ez genuke Lezama inondik inora aldatuko. Kanpoan bizi diren lagunak animatzen ditut hona etortzera”, dio José Félixek. “Orain erabat inplikatuta sentitzen gara Txorierrin: etxea eta lana ditugu berton. Nire ustez, oso erakargarria da. Esan bezala, familia pozik bizi da eta, gainera, edozein zerbitzu duzu eskura, etxetik gertu. Bilbo ondo-ondoan gaude, komunikabideak onak dira....”.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).