Urte gitxi dira gure herrian auzolana berez-berez, ohitura moduan, egiten zala. Pentsatzen hasi ezkero, ez hainbeste. Amamak eta aititak sarri kontau izan deuskue baserrian gauza asko egiten zala era horretara. Esate baterako, txarria hil edo garia ebagi. Hartaragino-eta, txiki denporan umeak eurak be lapikoa jagoten be ipinten zituen.
Orain gauza jakinak baino ez ditugu egiten auzolanean. Izatez, sano polita litzateke auzolana egiteari jarraitzea, baina errealidadeak dinosku batzutan ondoan nor bizi dan be ez dakigula. Nafarroan ostera, zuhurrago dabilz. Adibiderako, xelebrea Lesakan aurrera eroan dabena. Auzolanean garbitu ditue Onin errekea eta Erdiko Errotako Kanala. Hamaiketakoa be eskaini deutsie udalak.
Dakigunez, urriaren hamabia ez zan jai eguna izan Herriko Etxean. Udal bulegoak ohiko ordutegietan egon ziran zabalik. Gainera, udalak egindako deiari erantzunez, honenbeste herritar auzolanean jarduteko alkartu ziran.
Bestalde, urriaren hamabiko Pilarika egunean ez eze, abenduaren seiko Konstituzino egunean be antzeko zer edo zer egitea da Herriko Etxearen asmoa, euskaldunoi inposatutako jai egunak direla-eta.
Gure arbasoek legez gaurko euskaldunok be badakigu, politikan nahiz sokatiran auzolana beharko dugula.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).