Luzaro hemendik agertu barik. Idazteko gogoa, aldiz, ez dut sekula galdu. Egia esan, ez dut sikiera denbora faltarik izan, ezta ideia faltarik ere. Baizik eta orde-nagailu aurrean jartzen nintzen bakoitzean, nolabaiteko ezkortasun/baikortasun baten erdian topatzen nuela neure burua. Milaka artikulu idatz nezakeen, ara-zoak beste, baina artikulu guztiak artikulu bera ziren, leku berdinera iristen ziren.
Hezkuntza da helmuga hori, zen eta beti izango da. Bera delako gure esku da-goen eraikuntza masiboko arma nagusia. Mila motibo izan ditzakegu ezkor azaltzeko, baina beti edukiko dugu bat baikorrak izateko.
Hala ere, eskolak eraldaketa behar du. Hamar urteko umea mahaian eseri eta ekosistema batek nola funtzionatzen duen azaltzen diogu. Leihotik begira topa-tzen badugu, benetako ekosistema dagoen tokira alegia, kontzentrazio-arazoa du; eta geldirik ez badago, hiperaktiboa da. Munduko ezagutza guztiak klik bakar batean ditugun garai honetan, milaka datu buruz ikasten jarraitzen dugu. Baina ekonomiak, legeak eta politikak nola funtzionatzen duten aztertu gabe bukatzen dugu derrigorrezko hezkuntza.
Aldaketa sakonen garaia da, eta horiek gizarteak berak behar duen paradigma-aldaketekin batera etorri behar dira, beharbada. Alde batetik, bizipenetan oina-rritutako hezkuntza hausnartzaile baten beharra dugu, pentsamendu autono-moa eta kritikoa ahalbidetzen duen hezkuntza-eredua. Ezagutza guztion artean eraikitzen dugula onartzen badugu, hots ikuspegi ofiziala, irakaslearen betebe-harra da ikasleen hausnarketa ahalbidetzen duten materialak eta jarduerak prestatzea. Baina ez dugu ikuspegi ofizialean sinesten. Errealitatearen eta eza-gutzaren arteko aldeak sortzen du motibazio eza ikasleengan. Ezagutza zatika-tua eta itxia da liburuetan; matematikak, natura, literatura..., ordea, bizirik eta elkarri eragiten diotela topatzen ditugu egunerokotasunean. Soilik errealitatea-ren bizipenak eta honek dakarren hausnarketak buelta diezazkioke esanahia eta zentzua hezkuntzari. Baita motibazioa ikasleei ere.
Bestalde, nork bere buruarekin eta ingurukoekin duen harremana lantzeko ga-raia da. Izaten eta elkarbizitzen ikastea delako hezkuntzak dituen helburu na-gusietariko bat, nahiz eta lehiatzeko eta edukitzeko hezten gaituzten. Erronka honetan ere esperimentazio eta pentsamenduaren bidetik jarraitzea komeni da. Ez dagoelako bizitzen ez duguna barneratzerik.
Trabak eta zailtasunak asko direla badakit. Lehenik eta behin, ordutegiak leku utzi beharko dio pentsamenduari, hura jarraitasunez eta zehaztasunez lantzeko. Baina norabide berri baten beharra aldarrikatu nahiko nuke. Agiri ofizial polit horien teoria geletara eramateko garaia da.