Patricia eta Adrianaren baso sorgindua

Aikor aldizkaria 2011ko abe. 15a, 14:49
t: Gaizka Eguskiza / a: Jon Goikouria Larrabeiti
Gabonetan, jaiotza jartzeko ohitura dago Euskal Herriko etxe askotan. Bilbon, esate baterako, izugarrizko erakusketa antolatzen dute abenduan. Txorierritarrok ez dugu hiriburura joan beharrik, Lezamako etxe batean dagoelako ikusgai jaiotza erraldoi bat. Eta urte osoan, gai-nera. Ana eta Fernando bilbotarrak dira, baina hiriburutik irtetea erabaki zuten 1994an. Azkenean, Lezaman erosi zuten etxea, Garaioltza auzoan. Urte batzuk geroago, 2000. urtean, euren lehe-nengo alaba jaio zen, Patricia, eta ondoren, bestea, Adriana. Umeak jaio zirenean, aitonak, Txema Barrónek, zerbait berezia egin nahi izan zien eta horrela sortu zen euren “baso sorgin-dua”. Baso horren altxor nagusietako bat urte osoan dagoen jaiotza da. Txemak lagundu zion semeari etxea bilatzen. “Etxea erosi zutenean, inguruko lurretako zati batek ez zuen ezertarako balio, zaborrez eta sasiz beteta zegoelako. Denboraren poderioz, gunea garbitu eta hesia jarri genuen. Dena apaindu genuenean, jaiotza jartzea bururatu zi-tzaidan. Niri jaiotzak gustatu zaizkit beti. Gaztetan lehiaketa bat irabazi nuen neure auzoan, Uribarrin. Jaiotza bainugelan jarri nuelako eman zidaten saria, bitxia iruditu zitzaien. Etxea txikia zen, eta ez zegoen beste lekurik!”, esan digu Txemak. Txemaren asmo bakarra bilobei “ondarea” uztea da. “Nagusiak direnean, gustatuko litzai-dake neskek hau esatea: “Hori aitonak egina da”. Gainera, ohitura hori belaunaldiz belau-naldi zabaldu nahi du Txemak. “Seme-alabak edo bilobak dituzunean, zaindu egin behar di-tuzu. Behin semeak esan zidan nire bilobengatik egin dudana berak ere egingo duela bere bilobengatik. Hori oso pozgarria da niretzat, eta horregatik merezi du egin dudan lanak”. Jaiotza aire librean dago. Hori dela-eta, lan handia eskatzen du hura mantentzeak. “Zuhai-tzez inguratuta dago, batez ere haritzak eta eukaliptoak, eta, euren hostoak jausten direnean, garbitu egin behar da. Bideak ere zaindu behar dira, bestela zaila da hortik igarotzea”. Ara-zoak arazo, natura gordinean egoteak xarma berezi bat ematen dio jaiotzari, Txemaren esane-tan. “Inguruan goroldioa eta landa naturalak sortzen dira; horregatik izango ez balitz, jaiotza arrunta izango litzateke”. Txemak berak egin du jaiotza, baina batzuetan lagunek, auzokideek eta senideek lagundu eta zerbait ekarri diote: harriren bat, irudiren bat... “Fernando senarra harrizalea da, eta kanpoan gaudela, harriak ekartzen ditu (Italia, Malaga...). Haietako batzuk jaiotzan jarri dituzte”, dio Anak, Txemaren errainak. Herri txiki bat izango balitz bezala, jaiotza hazi egin da denboraren poderioz, eta urtero-urtero ditu osagai berriak: artzainak, animaliak, erregeak.... Txemak egindako erreka naturalak ere zeharkatzen du jaiotza. Musika eta argia “Garai batean, argia eta musika jarri nituen, baina kendu behar izan nituen. Izan ere, han he-zetasun handia izaten denez, kableak-eta beti apurtzen dira. Penagarria da, jaiotza askoz poli-tagoa izango litzateke argiekin....”. Apainketa guztiek lan handia eskatzen diote Txemari. Egunero hartzen du trena Matikoko geltokian goizeko 8etan. Handik Lezamara abiatzen da eta lanari ekiten dio semearen etxean. Hasiera batean, asteburuetan joaten zen, baina orain egunero-egunero joaten da. Txemak badu denbora librea. Jubilatua da, eta 82 urte ditu. Lehen, plastikozko produktuak saltzen zituen. Oso ekintzailea da, nahiz eta orain geldirik egon belauneko ebakuntza egin diotelako. “Ni hirikumea naiz, eta, semeak Lezamako etxea erosi arte, ez dut inoiz baserriko lanik egin. Apurka-apurka, ekinaren ekinez, ikasi egin dut eta baserritar edo albaitari aritu naiz. Ezin naiz geldirik egon, beste jubilatuek egiten duten moduan. Lezamako lorategia zain-tzea izugarri gustatzen zait, eta bizitzeko grina ematen dit”. Umeek ere alaitzen dute Txemaren bihotza. Batzuetan, Lezamako eskolako haurrek bere jaio-tza bisitatzen zuten, baina azken bolada honetan ez dira joan. “Primeran pasatzen genuen: bilobek harrotasunez erakusten zieten jaiotza ikaskideei, eta haiek, poz-pozik. Gainera, gozo-kiak ematen genizkien”. Inguruko mendietatik ibiltzen diren mendizaleak ere hurbildu dira inoiz jaiotza ikustera. “Goiko tabernatik datorren bidetik ikusi egiten da”, aipatu du Anak. Baso sorgindua Jaiotza ez da neska Barróntarren baso sorgindua osatzen duen gauza bakarra. Bazter guztie-tan magia ukitu batzuk ipini ditu Txemak: zenbait figura (Olentzero, Edurne zuri, Panda har-tzak, Begoñako Ama Birjina), edo heskaiz egindako animaliak edo itsasontziak, esate bate-rako. Gainera, ur naturalez hornitutako putzu txiki bat ere apaindu zuen, bilobek bertan arrantzan egiteko. Gabonak amets egiteko garaia da, baina Adrianak eta Patriciak urte osoan egiteko aukera dute, aitonaren lanari esker.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).