Agurtzane Pérez l fresatzailea:“Bulegoan lan eg

Aikor aldizkaria 2012ko urt. 26a, 11:41
argazkia: Itsasne Zubiri
Agurtzanek 24 urte baino ez dituen arren, oso lan-ibilbide ederra du. Gazte sondikoztarrak ile-apainketa ikasi zuen, baina baldintzak ez ziren batere onak, eta makina-erreminta ikastea erabaki zuen. Bitartean, taberna batean ere ibili zen zerbitzari. Gaur egun langabezian dago, eta laster lana topatzen ez badu, ikasteari berriro ekingo diola jakinarazi digu. Fresatzailea izan baino lehen ile-apainketa ikasi zenuen. Zer dela-eta? Oso ikasle txarra izan nintzen, eta garai hartan ile-apainketa zen gustatzen zitzaidan bakarra. Bilbon ikasi nuen eta izugarri gustatu zitzaidan. Baina praktikak egin nituenean, txarto tratatu ninduten eta “lan zikina” egin behar izan nuen. Pentsatu nuen ez nuela hori egin nahi, baina praktikak bukatu bezain laster lana agertu zitzaidan. Ez nintzen ile-apaintzaile lanetan ibili, ile-tratamenduak egiten baizik. Urtebete pasa eta gero lana uztea erabaki nuen, oso gogorra baitzen: soldata txikia eta ordu asko, astelehenetik larunbatera, 9:00etatik 20:00etara arte. Ile-apaintzaile moduan esperientzia politik ez, ala? Tira, akademiakoekin lehiaketa irabazi genuen: 60 lehiakideren artean laguna eta biok aukeratu gintuzten eta Madrilera joan ginen. Bertan modelo baten ilea apaindu behar izan genuen, bere janzkeraren arabera. Ile bildua egin genion hainbat lagunen aurrean. Polita izan zen. Hainbat ile-apaindegi, baina lan gutxi? Zergatik utzi zenuen ogibidea? Hainbat ile-apaindegi daude, eta lana egon badago, baina nik ez dut oso soldata txikiaren truke lan egin nahi. Egin ahal duzun gauza bakarra ile-apaindegia zure kabuz sortzea da, baina hori zaila da, Txorierrin ile-apaindegi asko eta asko baitaude. Ile-apainketa utzi, eta zer eta makina-erreminta ikasi. Zergatik hain aldaketa handia? Zergatik fresatzailea? Ez nuen argi zer egin nahi nuen. Betidanik gustatu zait eskuekin lan egitea eta amak esan zidan makina-erremintak lan egiteko aukera ederra ematen zuela. Eta honi ekin nion. Ikasle txarra izan nintzenez, ikasgai batzuk gainditu behar izan nituen. Bi urte eman nituen ikasten, eta bitartean taberna batean ere ibili nintzen zerbitzari. Gero, titulua atera eta praktikak egin nituen. Praktikak duela hilabete bi bukatu nituen. Zelan praktikak? Oso pozik, baina makina baten aurrean ibili beharrean, bulegora bidali ninduten enpresakoek, eta nik tailerra nahiago dut. Egia esan, ez dakit bizitza osoa emango dudan lanbide honetan, baina uste dut gustatu egingo zaidala. Fresetan-eta gizonezkoak ibili dira beti. Beste emakume fresatzaileren bat ezagutzen duzu? Ez, ez dut ezagutzen, baina egon egongo dira, eta gizonezkoak baino hobeak izango dira (kar, kar). Zer esan dizute lankideek? Matxismorik nabaritu duzu? Hasiera batean ikaskideak, mutilak, harritu egiten ziren, eta bertan zer egiten nuen galdetzen zioten euren buruari. Baina gogor egin nuen lan eta klaseko onenetarikoa izan nintzen. Ez, oro har, ikaskideek ez didate matxismorik erakutsi, ezta lankideek ere. Orain langabezian zaude. Lana azkar topatzea espero duzu? Fresatzailea izateko eskaintzarik jasotzen ez baduzu, beste heziketa mota bat egitea pentsatu duzu? Lana laster topatzea espero dut. Eta lortzen ez badut, ikasten jarraitzeko asmoa dut, agian mekanizazio bidezko produkzioko goi mailako heziketa zikloa. Beste helburuetako bat ingelesa ikastea da. Zein nahiago duzu: fresa edo ilea? Itzuliko zinateke ile-apaindegira? Biak gustatzen zaizkit. Ilea zaletasuntzat jotzen dut, eta batzuetan esperimentuak egiten ditut senideekin. Lan egiteko, fresa nahiago dut, baldintzak hobeak direlako. Baina beste erremediorik ez balego, bai, ile-apaindegira itzuliko nintzateke.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).