Anek, Ainhoak eta Rakelek Txorierri osoan hedatuta dauden Berbalagun taldeetako bat osatzen dute. Lehenengoa irakaslea da, eta beste biek etxean egiten dute lan. “Baina batez ere amak garaâ€. Eta hori da hain zuzen lotzen dituzten ezaugarrietariko bat. Amak izatea, eta euskaraz egin nahi izatea.
Goizeko 9ak dira eta, bariku guztietan bezala, hiru emakumeek Derioko eskolako atean egin dute topo. Ane euskaldun zaharra da, eta Rakel euskaltegian dabil ikasten. Euren Berbalagun taldea elkartzen iaz hasi bazen ere, hau ez da egitasmoarekin duten lehenengo harremana, orain dela urte batzuk ere beste talde batean parte hartu baitzuten. Ainhoak, ordea, euskaltegira joateri utzi dio. “Eta hizkuntzarekin harremana galdu nahi ez nuenez, modurik egokiena eta eraginkorrena hauxe zela pentsatu nuenâ€. Anek esan digun bezala, bera gernikarra da eta Derion 15 urte daramatza. “Herri euskaldun batetik nator eta faltan sumatzen nuen familiatik kanpo ere euskaraz aritzea. Berbalagun egitasmoari esker bete dut hutsune hori. Gainera, askok proiektuan parte hartzen dudala dakitenetik egiten dute nirekin euskaraz, haiek berbalagunak ez badira ereâ€. Bestetik, Rakelek hizkuntza praktikatu beharra zuen. “Nire ingurua erdalduna da eta, normalean, ez dut euskaraz hitz egiteko aukerarikâ€.
Kafe bana hartzeko biltzen dira, paseatzeko... eta Inauterietarako mozorroak ere prestatu dituzte, euskaraz aritzen ziren bitartean. “Seme-alaba txikiak edo gaztetxoak ditugu eta, ondorioz, gai asko ditugu komunean. Baina egunerokotasunari lotuta dagoen edozein gai dugu hizpide: futbola, postre hau edo bestea zelan prestatu...â€. Berritsuak direla aitortu dute, eta elkarrekin oso gustura daudela. Hain gustura, ezen gehienetan ordubeteko geldialdia ordu biko geldialdi bihurtzen baita. Era berean, elkar ikusten duten bakoitzean, ez dute euskaraz aritzeko aukera galtzen. “Herrian, eskolan, dendan, tabernan, etxerako bidean...â€.
Hizketaldi atsegina
Berbalagun egitasmoan aritzea oso baliagarria dela esan digute. “Ainhoa, esate baterako, erraztasun handiagoa du hitz egiteko orduan, eta esaldiak ez ditu hainbeste pentsatu beharâ€, azaldu digu Anek. “Eta nik lotsa kendu dutâ€, gaineratu du Rakelek, “lehen lotsa handia ematen zidalako euskaltegitik kanpo euskaraz aritzeak, baina gaur egun, ezâ€. Erraztasuna lortu ez ezik euskara maila hobetu ere egin dute. Hala ere, gramatikari garrantzi handiegirik ematen ez diotela aitortu digute, eta esandakoa oso astakeria handia ez bada, ez diotela elkarri zuzentzen. “Helburu nagusitzat hitz egitea dugulako, eta ahaleginak horretara zuzentzen dituguâ€. Anek bizkaieraz aritzea ere aberasgarria dela azaldu digute, eta euskalki honetako hitz batzuk ikasi dituztela.
Seme-alaba txikiak dituztenez, ezin dute Berbalagun egitasmoaren haritik antolatzen diren ekimen askotan parte hartu, eta hori da duten pena bakarra. “Oso inportantea da guretzat elkarrekin egon eta euskaraz aritzea. Aukera gutxi ditugu herrian euskaraz egiteko... Beno, aukerak badaude, beharbada. Baina gehienetan erdaraz egiten dugu, lotsagatik, baregarri gelditzeko beldurragatik... edo euskalduna nor den ez dakigulako. Pixkanaka-pixkanaka segurtasuna irabazten goaz, eta herrian euskaraz non egin daiteken ezagutzen, eta norekinâ€.
Barikuetan goiz-goiz bildu eta euskarazko hizketaldi atsegina izatea hiru emakumeen egunerokotasunaren parte bihurtu da. “Eta atsedena ere bada, deskonektatzeko aukera ematen digulakoâ€. Goizeko solasaldiak luze jotzeko asmoa dutela ziurtatu digute.
Taldeak eta Elkarteak