Aurten ederto ibili dira Txorierriko futbol talde bi: Iraultza taldea, Zamudiokoa, Lehenengo Mailara igon da; eta Loiu A taldea, Ohorezko Mailara. Gainera, Loiuko gazte taldeak be igoera lortu dau eta datorren urtean Lehentasunezko Mailan jokatuko dau. Zorionak guztioi!
Karlos Hormaetxek bizitza osoa daroa Iraultza taldean: hasikeran, jokalari; gaur egun, presidente. Aurten, Lehenengo Mailara igon da taldea, baina, horretarako, kanporaketea irabazi behar izan eutsan Basurtu B taldeari. “Etxean bardindu eta kanpoan irabazi egin genduan. Eurak sendo ibili ziran defentsan; aurrean, aldiz, golak sartzea kostau jaken. Partida orekatuak izan ziran, eta itzulerakoan, gola sartu bezain pronto, eurek zabaldu egin ziran eta aukera gehiago izan genduzanâ€.
Karlos oso pozik dabil, zelan ez. Bere ustez, entrenatzailea izan da igoeraren gakoetako bat. “José Ãngel Delgado goi mailako teknikaria da, Estadu mailako txartela dauka. Igaz, otsailean, hartu eban taldea, eta salbau egin ginduzan. Eta aurten, bere eskutik, igotzea lortu doguâ€. Tamalez, José Ãngelek ez dau datorren urtean Iraultzaren aulkian jarraituko, Iraultzak baino maila handiagoa dauan talde bat entrenau gura daualako. “Tira, normala daâ€, dino Karlosek etsipenez.
Halanda be, hurrengo denporaldian mailari eustea espero dau presidenteak. “Jokalariak antzekoak izango dira, baina futbolari barriren bat topau beharko dogu, beste kategoria bat dalako eta futbolariak beharko doguzalako. Horren haritik, Zamudio B taldea desagertu egingo da eta guretzat gauza ona da, handik jokalari batzuk etorri ahal izango diralakoâ€. Ligan Uritarrak Larrabetzuko taldearen kontra arituko dira, baina zamudioztarrek ez dabe arazorik eukiko, oso “harreman ona“ daukielako Txorierriko talde guztiakaz. “Alkarri laguntzen deutsagu eta gure artean ez dago lehiakortasun berezirik. Lehiakortasuna Lehengo Mailan Athletic eta Errealaren artean baino ez dagoâ€.
Igoerak poztasuna ekarri dau, baita kezka ekonomikoa be, datorren denporaldia garestiagoa izango dalako. Iraultza taldea umila da, eta Karlosek jakin badaki garai txarrak dirala. “Diru aldetik justu-justu gabiltza eta, esate baterako, jokalariek eurek ordaindu behar dabez bidaiak. Hainbat urte emon dogu beharrean ogerleko bat be ikusi barik. Orain dala sei urte Udala hasi zan diru-laguntza emoten. Guretzat beti da gitxi, baina asko be bada, aldi berean. Ea aurten zerbait gehiago lortu ahal dodanâ€.
Loiu be, gora
Loiu taldeak be badauka zer ospatu, Ohorezko Mailarako igoera lortu daualako. José Urrutikoetxea “Urti†da presidentea, eta haren esanetan “hainbat gauza†hartu behar dira kontuan igoeraren nondik norakoak azaltzeko: “Suerte apur bat, giro polita jokalarien artean, zauri garrantzitsurik ez, jokalari batzuek maila handia erakutsi dabe... Guztion jarduerea eta jokaerea eredugarriak izan diraâ€. Borja Gómez Mardones entrenatzaileak beste ikuspuntu bat adierazo dau. “Igaz seigarren postuan bukatu genduan eta azken momentura arte ibili ginan igotzeko zorian. Aurten blokea mantendu, eta beste jokalari on batzuk ekarri doguz, talde polita osatzekoâ€.
Loiuztarrek 70 gol sartu dabez aurten, eta ligan gol gehien sartu dituan taldea izan dira. “Oso fin ibili gara aurkarien atearen aurrean. Ez dogu gol asko eta asko sartu dituan jokalaririk euki; golak sartzeko ardurea guztien artean banandu da. Javi Monedero kapitainak, esate baterako, 16 gol sartu ditu, penaltirik jaurti barik. Oso eskuzabala da eta taldearen alde egiten dau beti behar. Horrelakoa da guk dogun jokalari motaâ€, dino Borjak.
Datorren urtean gogor jarraituko dabe beharrean. Ziurrenik, talde erdia barria izango da, baina entrenatzailea baikor agertu da. “Oso gustura egiten dogu behar taldean, oso giro ona dago, eta printzipioz mailari eustea dogu helburu, baina ikusiko dogu zer gertatzen dan. Kategoria gatxa da, jokalari onak dagoz bertan, eta gatxa izango da jokalari onak ekartea. Halanda be, konfiantza handia daukat bai dagozan jokalariengan, bai etorriko diranenganâ€.
Era berean, presidentea pozik ibiliko da mailari eusten badeutsie. “Ondo aritzen bagara eta goiko postuetan bagabiltza, ederto; bestela, behekoen kontra gogor egingo dogu behar, mailari eusteko. Loiu talde historikoa da, 1928an sortu zalako, baina oso bazkide gitxi doguz eta baliabide ekonomikoak be urriak dira. Udalak eta Olarra enpresak laguntzen deuskue, baina beste inork ez. Eta gaur egun laguntza handiagoa edo beste leku batzuetatik lortzea oso gatxa da. Beraz, gogo handiz eta musu-truk jarraituko dogu beharrean, kluba aurrera eroatekoâ€.
Denporaldia biribila izan da loiuztarrentzat. Izan be, gazte taldea be Lehentasunezko Mailara igon da. “Urtea zoragarria izan da, gehiagorik ezin da eskatuâ€, esan deusku “Urtikâ€. “Nire ustez, datorren urtean gazteak talde nagusia baino hobeto ibiliko dira, jokalari gehienek jarraituko dabelakoâ€. Borja be poz-pozik dabil gazteakaz. “Denporaldia apur bat luze egin jake: hasikeran indartsu ibili ziran, baina azkenean emaitza txarrak etorri dira. Zorionez, ez jake igoera iges egin. Jokalari batzuk ibili dira talde nagusiagaz entrenetan, eta datorren urtean batzuek jarraituko dabe gugaz jarduten. Eta denporaldiaren eta beharrizanen arabera, jokatzeko aukerea be eukiko dabe, noskiâ€.
Taldeak eta Elkarteak