Arrekikili Larrabetzuko euskera alkarteak gogoz ekin deutso berriro beharrari. Partaide barriak sartu dira alkartean, eta, ezer baino lehenago, herritarren eretxia jaso dabe, herrian euskerearen ezagutzea eta erabilerea aztertzeko. “Larrabetzuko euskerearen ibaian izan zaitez ur, lagun†lelotzat eban solasaldia egin dabe orain dala gitxi, eta han zein aurretik antolatutako tailerretan batu diran kezkak, iradokizunak eta eretxiak erabiliko ditue, alkarteak hemendik aurrera jarraituko deutsen ildo nagusiak ezarteko.
Euskera alkartea orain dala 12 urte sortu zan, Kontseiluak martxan jarritako “Bai Euskarari†kanpainearen haritik. Arrekikilik bizkarka eroatea esan gura dau eta Larrabetzun bakarrik –edo oso leku gitxitan– erabilten dan berbea da. Alkartea sortu zanean lehiaketea zabaldu zan hari izena ipinteko, eta Arrekikili aukeratu eben. Militantzia handiko urteak izan ziran hasierakoak, eta denporearen poderioz ezinbesteko bihurtuko ziran proiektuak eta egitasmoak hasi ziran asmaten: bertoko produktuen azokea, Literaturaz berbetan egitasmoa eta haren inguruan sortutako Literatura Eskolea eta Literaturia, berbalagun tal-deak eta euskera tailerrak, esate baterako. Ines Serrano eta Lurdes Etxezarreta alkarteko partaideek azaldu deuskuen moduan, alkarteak espezializaziora jo eban. Hau da, bere baitan lantaldeak osatu ziran eta bakotxak ardura zehatz bat hartu eban bere gain. “Larrabetzu herri txikia da eta gauza asko ohituraz, inert-ziaz... antolatzen dira. Baina gero konturatzen zara ez dagoala ekintza horreen guztien arteko aldez aurretiko koordinazinorik. Alkartea berrartzeko proposa-mena egin euskuen euskalgintzan gabilzan lagun batzuoi. Jente gaztea behar zala esan euskuen. Aikor! aldizkariaren jaia orain dala urte bi egin zan Larrabet-zun eta aukera hori aprobetxau genduan beharrean hasteko.
Alkartean zazpi lagun dabilz gaur egun, nahiz eta ekintza baterako edo besterako beti eukiten daben laguntasuna. Herrian euskerearen erabilerea bultzatzea dabe helburu, baina beharrari astiro eta arduraz helduko eutsiela adostu eben hasiera-hasieratik. Halan, hurbil egozan esperientziak ezagutu zituen euskalgintzako beste alkarte eta eragile batzuen eskutik. Larrabetzuko errealidadea izugarri aldatu da azken urteotan. Lagun asko –euskaldun barriak gehienak– herrira joan dira bizitzera, eta horrek eragina euki dau herritarren beharrizanetan eta ohituretan. “Herri euskalduntzat eta euskaltzaletzat dogu geure burua, eta bagara. Baina, egia esateko, euskerearen erabilerea bajatu da kalean, eta jakin gura genduan zein zan herritarrek horren inguruan eben eretxiaâ€. Errealidade barrian sakontzeko asmoz, tailerrak antolatu zituen azaroan. “Baikortasunera eroaten gaituen elementu asko doguz Larrabetzun; izan be, euskerearen ezagutzea polita da eta motibazinoa be dotorea da. Era berean, gauzak egiteko giza baliabideak badaukaguz, eta euskaldun zaharren kopurua oso altua da. Euskaldun barrien kopurua be polita da... Baina gaiari beste bultzada bat emon behar jakola uste genduan. Gainera, oso harreman hurbilak doguz herrian, eta horrek abantaila emoten deusku hausnarketea egiteko orduanâ€. Tailerretara herriko hainbat jente konbidadu eben, han ahalik eta herritar gehienek ordezkaritzea euki daien: gazteak, helduak, etorri barriak, gurasoak, euskaldun zaharrak... Parte-hartzaileek ibaiaren dinamikari jarraitu eutsien eta jaio ziranetik gaur egun arte euskereagaz euki daben esperientzia marraztu eben ibai baten. “Oso aberasgarria izan zan. Herrian betidanik bizi garanok edo berton urteak daroaguzanok bilakaerea nabaritu dogu, baina ez dogu jakin kanpotik etorri danak aldaketa hori zelan bizi izan dauan. Eta tailerrei esker ezagutu izan doguz euskaldun zaharren ikuspuntuaren eta euskaldun barrien ikuspuntuaren arteko ezberdintasunak, gurasoen eta gurasoak ez diranen arteko ezberdintasunak, herri euskaldun batetik etorri diranen eta herri erdeldun batetik etorri diranen artekoak...â€.
Egitasmoak oztopoak non egozan jakitea eban helburu, eta ura ibaitik arin pasetako zer egin eitekean aztertu. Ibaia itsaso zabalerantz bultzatzeko, alkarteak beste solasaldi bat antolatu eban eta, besteak beste, Txatxilipurdi Arrasateko alkartearen eta Egizu Getxoko alkartearen ordezkariek eta Larrabetzuko kultur zinegotziak hartu eben parte han, esperientziak eta kezkak alkartruketeko.
Ohiko tendentzia, hankaz gora
Bestalde, aitatu beharra dago Larrabetzuko Udalak Soziolinguistika Klusterrari kale neurketea egiteko enkargua emon eutsala. Ikerketa hatatik atera ziran ondorioak be baliagarriak izan dira alkartearentzat. “Oso datu interesgarriak emon dira ezagutzera. Adibidez, herrian euskerea gehien erabilten dabenak gazteak dira, eta hori ez da beste herri batzuetan gertatzenâ€. Adin-tartei erreparauz gero, enkuestek dinoe euskerea gehien erabilten dabenak umeak dirala, eta hareen atzean gazteak, helduak eta zaharrak dagozala. Larrabetzun izandako emaitzek hankaz gora ipini dabe tendentzia, esan dogun moduan, euskerea gehien erabilten dabenak gazteak diralako. Hareen atzean umeak da-goz; eta horreen atzean, adinekoak. Euskerea gitxien erabilten dabenak helduak dira. “Enkuestaren emaitzek konfirmau dabe guk bagenduan sentsazinoa: euskerearen erabilerea batez be 25 urtetik 45 urtera bitarteko lagunen artean bajatu egin dala. Baina guk herritarrengandik eurengandik entzun gura genduan. Eta tailerretan kezka hori azaldu zan, lagun-taldean ez zala euskeraz egiten, seme-alabakaz ez zala euskeraz egiten...â€.
Batutako informazino eta datu guztiakaz hausnarketa sakonagoa egiteko asmoa dauka alkarteak, eta datozan hilebeteotarako Arrekikilik jarraituko deutsen lerro nagusiak finkatu. “Gazteak ondo egiten dabilz eta bermatu behar da helduak diranean be euskeraz egiten jarraitu daiela. Baina euskerearen erabilerea batez be helduen artean bultzatu behar da. Gure indarraren zati handi bat bereziki adin-tarte horretara bideratuko doguâ€.
Kultur bilgunea sortu da Larrabetzun, eta bertan herriko alkarte guztiak dagoz ordeztuta, Arrekikili be bai. Taldeen arteko alkarrekintzea ezinbestekoa da herria bizirik egoteko eta egitasmoak aurrera eroateko. Gauzak komunean egiten diranean, emaitzak askoz hobeak dira. “Guk ez dogu zelatari ibili gura, baina bai eremu ezbardinetan murgiltzen dan euskaldun jentearengan ilusinoa sortu, euren eremuan euskerearen ezagutzea eta hurbilketea atsegina izateko. Hau da, euskerea eremu horreetan be ezarteko. Gure eginkizuna batez be kontzientzia sortzea izango da, eta gauzak zelan eroaten ari diran aztertuâ€.
Euskerearen ordenantzea
Arrekikilik parte-hartze bizia eukiko dau herriko bizitzan, euskerearen erabilerea ahalik eta eremu gehienetan bultzatuko dauala. Eskualdeko gainerako euskera alkarteakaz be arituko da eta parte hartuko dau Txorierri mailan euskerearen inguruan zabaltzen diran foroetan, halan egiteko konbidapena emoten bajake. Eustatek 2006. urtean argitaratu zituan azken aldiz euskereari lotutako udal datuak. Datu horreen arabera, Larrabetzuk 1.730 biztanle zituen urte horretan eta hareetako 1.226 euskaldunak ziran (% 73,5). Horrezaz gainera, 287 herritar ia euskaldunak ziran (% 17,2). Sei urte igaro dira datuok plazaratu ziranetik hona eta, lehen aitatu dogunez, denpora-tarte horretan nahiko aldatu da Larrabetzuko errealidadea. Halanda be, biztanleen kopurua kontuan hartzen badogu, Larrabetzuk jarraitzen dau euskaldun gehien dituan Txorierriko herria izaten.
Ondorioz, han daben egoera linguistikoak ez dau zerikusirik beste herri batzuetan dagoanagaz. Lurdesen eretxiz, Mankomunidadetik bultzatzen dan politika linguistikoa Larrabetzurako ez da egokia, eta ez dau bertan dagoan benetako errealidadea kontuan hartzen. “Joan dan urtean Euskerearen Eguna ospatu zan Larrabetzun eta ekitaldi sorta zabala antolatu zan. Baina guk ez dogu kultura arloko euskerazko eskaintzarik behar, ha sobran dogulako bermatuta. Guk beste mota bateko egitasmoak behar doguz. Adibide bat jartearren, Euskerearen legeak dino euskerearen ezagutzea % 70 baino handiagoa dan herrietan euskerearen ordenantzea egon behar dala, baina guk ez dogu halakorik, kontu hori Mankomunidadetik kudeatzen dalakoâ€.
Gai nagusia