Abenduaren 3an, arrazoi bi izan genituen aldarrikapen eta ospakizunetarako: batetik, Euskararen Eguna; eta bestetik, Ezintasuna duten Pertsonen Eguna. Euskaldun berria eta ezintasuna duten gaztetxo biren ama naizen heinean, as-kotan pentsatu dut euskaldun minusbaliatuek dituzten oztopoak oso gutxitan aipatu eta aitortzen direla. Gutxiengo biren esparru komunean bizi direla, ara-zook askoz ere modu nabariagoan sufritzen dituzte.
Haien ondoan gaudenok soilik konturatzen gara zelako apustu handia egin du-gun, euskara lehen hizkuntzatzat aukeratu dugunean. Gure herrietan, zorionez, inguru euskalduna dutelako eta beste guraso batzuek horrela aholkatu digute-lako. Hala ere, ez da erraza haientzako mediku, espezialista edo pedagogo eus-kalduna topatzea. Eta inkomunikazio hau ez zaio inori inporta, gurasoek itzul-tzaile lana egiten duten bitartean. Baina horrela, euskara erabiltzea eskubidea urratzeaz gain, autonomoak izateko aukerak ere gutxiagotzen dizkiegu. Inork ez du pentsatzen benetako urritasuna duena ez dela ezindua, baizik eta espe-zialista bera eta, oro har, inguru osoa.
Egun berezi bi horiek data berean ospatzeari oso egokia deritzot. Azken batean, euskaldunon eskubide linguistikoen urraketaren eta zapalkuntzaren ikurrik handiena gure ezindu euskaldunak direlako.