t: Gaizka Eguzkitza
Lana karrera bukatu eta berehala aurkitzea ez da ohikoa gaur egun, tamalez. Iker Sanz zamudioztarrak lortu egin du, baina ez dugu horregatik berarekin hitz egin. Iker ingeniaria da eta azken urteotan Formula Student egitasmoan hartu du parte. Gazte txorierritarrak 1 Formulako autoa diseinatu eta eraiki du bere ikaskideekin batera.
1 Formula modan dago. Asteburu guztietan inoiz baino ikusle gehiago batzen dira telebista aurrean, lasterketak nork irabaziko dituen jakiteko. Athletic eta politika betidanik izan ditugu hizpide tabernetan, eta azken bolada honetan, baita Ferrari eta McLaren ere. Iker Sanz zamudioztarra ingeniaria da eta uni-bertsitatean zegoela sortu zitzaion Formula Student programan parte har-tzeko aukera, eta ez zuen hura alferrik galdu.
Azken urte bi hauetan, Iker 1 Formulako ibilgailua garatzen ibili da. “Egitas-moan sartu nintzen, karrera-amaierako proiektua bertan egiteko, baina pro-gramak izugarri erakarri ninduen eta azkenean gelditu egin nintzenâ€, dio 24 urteko gazteak. “Formula Student proiektua polita da ikasleok auto osoa ga-ratzen dugulako: diseinua lantzen denetik autoa zirkuituan lehian sartzen den arte. Gainera, industria arloarekin jartzen zaitu harremanetanâ€.
Programak beste balio erantsi batzuk ere baditu, esate baterako, bidaiak. Iker Ingalaterran eta Katalunian ibilia da, proiektuari esker. “Silverstone eta Montmeló zirkuituak barrutik ezagutzeko aukera duzu; hau da, harmailak ez ezik boxak ere bai. Gainera, beste unibertsitate batzuetako lagunak ezagutzen dituzu, euren autoak ikusten dituzu... Izugarri ikasten duzu. Ez dira oporrak, denbora osoa lanean ematen duzulako, baina esperientzia bizitzea merezi duâ€.
Euskal Herriko Unibertsitateko ingeniariek taldeka egiten dute lan Formula Student egitasmoan. Gazte zamudioztarra txasisa kudeatzen duen taldeko kidea da. “Jesarlekua, kolpe-leungailua, firewalla... kudeatzen ditugu. Guz-tira, sei-zortzi lagun gabiltza eta beste sail batzuekin egiten dugu lan. Beharra bai tailerrean bai ordenagailuaren aurrean egiten dugu. Taldeen arteko ko-munikazioa oso arina da eta sarritan biltzen gara, lana guztion artean gainbe-giratzekoâ€.
Auto elektrikoa
Iker 2011n sartu zen Formula Student proiektuan. Urte horretan, gasolinazko ibilgailua dezente hobetu zuten eta auto elektriko bat garatzen ere hasi ziren. Auto horren aldeko apustua behin betikoa da. “2013tik aurrera elektrikoa baino ez dugu landuko. Gasolinazko ibilgailua hobetzeko, marjina teknolo-giko gutxi dugu; elektrikoari dagokionez, ordea, marjina oso handia da, tek-nologia berri-berria delako eta gorantz doan joera delakoâ€.
Ingeniari ez ezik gidari ere ibili da Iker Formula Student egitasmoan. “Gure lasterketetan ikasleak dira gidariak; gutako baten bat, alegia. Nik ibilgailu elektrikoa gidatzeko aukera izan nuen iaz, Silverstone zirkuituan. Interesga-rria izan zen, baina autoa ez zen oso azkarraâ€. Gidaritzatik ez da biziko, baina gustatuko litzaioke benetako 1 Formulan lan egitea, hori zail-zaila izan arren. “Estatuan zeuden master biak bertan behera utzi dituzte. Beraz, gaur egun ez dago arlo horretan ikasteko aukerarikâ€. Bitartean, Ikerrek 1 Formulean jolas-ten jarraituko du. Agian egunen batean jolasa lan bihurtuko da.
Formula Student
Formula Student Estatu Batuetan sortu zen eta Europara 1998an ekarri zuten. Bertan, munduko hainbat unibertsitatek hartzen dute parte urtero. Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa programan zebilen Estatuko talde bakarra izan zen, harik eta 2008an EHU lehian sartu zen arte. “Berez, ingeniaritza txapel-keta da, eta autoa fidagarria dela erakutsi behar duzu; hori neurtzeko, hainbat alderdi hartzen dira kontuan: diseinua, galgak, segurtasuna, errentagarrita-suna, kontsumoa, azelerazioa... Eta lasterketa egiten da, noski, proba nagusiaâ€, dio Ikerrek.
Gaztea eta ...