Gure idazkiaren esparrua gai honetan erreferentziatze¬ko lehenengo pauso moduan esan behar da idazkiak ai¬tatzen dauan garagarrilaren 22/2011 Legea, Hondakinen eta Lurzoru Kutsatuen ganeko Legea dala. Ez dau ezer esaten lur kutsatuen ganean. Datu hori garrantzitsua da, Lege horrek jada kutsatuta dagozan lurzoruen tratamen¬dua aztertzen daualako, eta ez kutsatuko diran lurren tra¬tamendua. Gure ikuspuntutik, hondakin nahiko itxi doguz jada gure Txorierri maitearen lurrean, behingoz ikasi dai¬gun eta egin behar EZ doguna gogoan ondo hartu daigun. Eta Txorierrik BEHAR EZ DAUANA, bere lurretan edozein motatako hondakin organotik abiatuta sortutako bio-hon¬dakinak sartzea da. Gure apustua, ondo aukeratutako etxeko hondakin organikoak erabiliz lortutako kalidade handiko konposta lortzea izango da beti.
Aitatutako legeak, beste alde batetik Bildukoei betetzea hainbeste gustetan jaken legeak bezala espainiarra dan lege horrek, 22. artikuluko A paragrafoan honako hau dino zehazki: «2020a baino lehen, berrerabilera eta birziklape¬nerako prestaketan erabili beharreko etxeko eta merkata¬ritzako hondakinen kopurua, paper, metal, beira, plastiko eta bio-hondakinen zatikietarako edo beste zatiki birzikla¬garri batzuetarako, danetara hartuta, gitxienez % 50 izan beharko da pisuari jagokonez».
Ez dauka ezelan be zerikusirik Bilduk interpretatzen daua¬nagaz. Berrerabili eta birziklatu beharreko % 50a, birzi¬klatu eta berrerabili ahal diran hondakinen ganekoa dala dino. Ez zaborraren poltsaren ganekoa. Hori Txorierriko Mankomunidadera eroanda, hau da, irakurrita eta aztertu¬ta, legea betetzen dogula ikusten dogu.
Datozen hilabeteotan Tratamentu Mekaniko Biologikoaren Instalazinoa inauguratu ostean, Bizkaiak 2013an –Le¬geak ezartzen dauana baino 7 urte lehenago– berrerabili eta birziklatu ahal diran materialen % 50 baino gehiago berrerabilera eta birziklapenerako erabiltzearen helburu hori lortuko dau. Eta «0 isurketa gordina» be lortuko dau, hau da, etxeko lehen mailako hondakin bat be zabor¬tegi batera heldu ez daitela.
Bide batez, hondakin gitxiago sortzeko programen bitartez zabor poltsaren pisua % 10 murriztu beharko dala be dino. Hor behar handia daukagu danon artean egiteko, baita erronka bat be.
EAJ/PNVk apustua egin dau sentsibilizazinoaren alde, herritarrak birziklapenaren garrantziaz konbentzitzearen alde, eta ez inposaketearen alde. Politika horren emoitzea da gaur egun bizilagunen % 85ek dagozan edukiontzietan birziklatzen dabela eta % 80 guztiz pozik dagozala birzi¬klapenerako edukiontziak egoteagaz, adibidez edukiontzi horiagaz. Beharra dago oraindino egiteko, baina argi daukagu hori dala bidea.
Zenbakiak, portzentajeak ezartzea oso estetikoa da, bai¬na kudeatzea, askoz errealitate korapilatsuagoa da.
BHHKPI 2005-2016 da geure Legea. Hori da geure Foru Araua, geure autogobernua. Eta Ezker Batua bazter itxi¬ta, abstenidu zanez, Bizkaiko Parlamentuko gainontzeko ordezkariek –gaur egun Bildu koalizioan dagoan EAk be bai– ontzat emon eben. Berton dago barriro zehaztuta zer dan konpostajea Bizkaian eta Bizkaiarentzat.
Txorierrik, gaur egungo sistemagaz, planteatu dauan az¬terlanagaz eta guztion ekarpenakaz, hondakinaren ara¬zoa hobetu ahal badau, hobetu egingo dau eta EAJ/PNVk hori bultzatuko dau.
Ez gara sartuko BILDUk interes politiko eta ekonomikoen gainean egiten dauan probokazinoan. Baina galdetu ahal dogu: zer da Garbitania? Nor aritzen da bilketa-sistema sinple batzuen aurka dagozan pertsonak mehatxatzen?