Arbolantxa Zamudioko Pelota Alkartea orain urte batzuk sortu bazan be, 2010. urtean barriztu zan guztiz haren zuzendaritza-batzordea, taldeari beste nora-bide bat emoteko. Koldo Zabala Zamudioko Pelota Alkarteko presidenteordea da gaur egun, eta zuzendaritza-batzordearen asmoen, filosofiaren eta han da-bilzan umeen ilusinoen barri emon deusku.
Koldoren esanetan, pelota alkarte baten funtzionamentua gauza barria zan ba-tzarkide guztientzat, eta lehenengo urtea hainbat kontu ikasten emon behar izan zituen: administrazino-gaiei zein kirolari berari lotutakoak. “Ondoren, buru-belarri sartu ginan egitasmoan. Guk administrazino arloko gauzak kudea-tzen doguz eta enpresa batek kirol arloaren ardurea dauka: entrenatzailea, le-hiaketak...”.
Alkarteak helburu bi daukaz: alde batetik, umeek kirola egitea, “eta euskeraz, gainera”; eta bestetik, pelotariren bat ateratea. “Ume gehienek futbola egiten dabe, baina badagoz ume batzuk beste kirol baten jardun gurago dabenak, eta uste dogu azken hareei be aukera bat emon behar jakela. Gure eretxiz, eskupe-lotea oso egokia da umeek kirola egin daien eta horregaitik gagoz hemen. Fron-toia dogu herrian, pelotea euskal kirola da... kirol honen alde derrigorrean egin behar, beraz!”.
Arbolantxa alkartean 21 pelotari gaztetxu dagoz, bost urtetik bederatzi urte bi-tartekoak. Danak mutilak dira eta benjamin kategorian jokatzen dabe. Bikote bat kimu kategoriara pasauko da datorren urtean. “Orain dala urte batzuk neska bi izan ziran taldean, baina itxi egin eben. Beste herri batzuetako neskek paletan jokatzeko taldea osotu dabela jakin dogu, eta geuk be pala taldea sor-tzea pentsau dogu. Hau da, beste aukera bat emon, ea lagun gehiago animaten dan... Dana dala, pala talde hori ez litzateke neskentzat bakarrik izango, gura dauen guztiak hartu ahal izango leuke parte bertan. Guk ez dogu sexu-diskriminazinorik egiten: gura dauenak egin leike eskupelotan gurean; eta az-kenean pala taldea sortzen bada, gura dauena be ibili ahal izango da bertan”.
Oraindino oso gaztetxoak diran arren, alkartean badagoz hiruzpalau ume gai-lentzen diranak. Noraino ailegauko diran, bihar-etzi jakingo dogun gauzea da hori; halanda be, aitatu behar dogu Uribe Kostako Eskola arteko Txapelketan parte hartzen dabela eta han euren onena emoten dabilzala. Txapelketea era-gingarri polita da umeentzat, baina, Koldoren eretxiz, laburra, azarotik otsailera artekoa bakarrik dalako. Horregaitik, zuzendaritza-batzordea beste aukera ba-tzuk aztertzen dabil, urteko beste hilabeteetan be umeek bultzagarri bat euki daien. “Zamudio mailako txapelketa bat antolatzeko asmoa daukagu. Hori martxotik aurrera jokatuko litzateke, eta gauzek ondo urteten badabe, izan lei-teke Txorierriko beste pelota alkarteakaz berba egitea eta datorren urterako-edo eskualde mailako txapelketa bat antolatzea”.
Jazkera barria
Pelota alkarteak Zamudio Udaletik jasoten dau diru-laguntza bat, eta, eskola-kirola bultzatzen dabenez, espero dabe datorren urtean Bizkaiko Foru Aldun-diak be laguntza apur bat emotea. “Umeek ez dabe inongo kuotarik ordaintzen, argi daukagulako kirola egiteko aukerea doan izan behar dala, eta euskeraz. Tartean diru-laguntzea badago, ez dogu uste inori kirola egiteagaitik kobrau beharko deutsagunik. Eta are gitxiago gu gabilzan mailea kontuan hartzen ba-dogu. Beste gauza bat izango litzateke etorkizunean goiko kategorietan egongo bagina eta fitxak bete beharko balira”. Alkarteak ekintza batzuk egiten ditu ur-tean zehar; esaterako, Pelotearen Eguna eta tailerrak, eta partidak antolatzen ditu bai afizionau mailan, bai eskolan dagozan umeen artean. Eta, gaztetxoak pelotan jokatu ahal izateko beharrezkoa dan guztia bete ondoren, diru-laguntzatik dirurik lotzen bajake, urteeraren bat egiteko erabilten dabe. “Umeak pelota-partidak ikustera eroan doguz, esate baterako, Miribillara eta Markinara”.
Edozein alkarte aurrera eroateko, behar handia egin behar da, musu-truk eta zaletasunari ordu asko eskiniz. Arbolantxa Zamudioko Pelota Alkartekoak ha-lan dabilz, jo eta ke, egitasmoak aurrera egin daian eta umeek kirola egiteko beste aukera bat euki daien. “Oso pozgarria da umeak ondo dagozala ikustea, ondo pasetan dabela, barre egiten dabela... Adibidez, orain dala gitxi arte jaz-kera ofizial barik jokatu dabe, baina babesle bat topau dogu, eta dagoaneko al-karteak badauka bere arropea. Orduan, umeek ikusten dabe eurak be telebistan urteten daben pelotarien moduan janzten dirala, eta horri esker beste garrantzi bat emoten deutsie egiten daben kirolari. Benetako kirola dala pentsaten dabe eta beste era baten hartzen dabe”.
Taldeak eta Elkarteak