Eskopetak-eta ehiztarien kontua izan dira beti Euskal Herrian. Azken bolada honetan, hala ere, beste erabilera bat eman diote zale batzuek jarduera horri, eta field target-en aritzen dira. Zamudion, Roberto Caballero eta Mónica López senar-emazteak ditugu. Tiratzaileak dira, tiratzaile bikainak: mutila munduko txapelduna da eta neska, Espainiakoa. Hara zer punteria!
Oso gaztetxoa zela, Roberto Caballerok karabinarekin egiten zuen tiro, eta, denboraren poderioz, umeen jolasa helduen zaletasun bihurtu zen. “Txikitan, karabinarekin jolasten ginen; geroago, utzi egin nuen, baina duela sei urte ja-kin nuen bazegoela aire konprimituzko armei lotutako kirol bat, eta txapelke-tak antolatzen zirela, eta zaletasuna berreskuratu nuen orduan. Eskopeta erosi eta hasi nintzen informazioa bilatzen, tiro egiten, entrenatzen eta bidaiak egiten”. Mónica López, aldiz, bere senarraren bitartez sartu zen field target munduan. “Askotan, Robertorekin joaten nintzen txapelketetara, eta neure buruari galdetzen nion ea ni ere izango nintzen tiro egiteko eta helburuan jo-tzeko gauza. Txapelketa horietako batean, eskopeta bat zozketatu zuten eta tokatu egin zitzaidan”.
Harrezkero, biek hartzen dute parte txapelketetan, eta askotan oso emaitza onak eskuratzen dituzte. Horrela jarraituz gero, laster ez dute etxean hain-beste garaikur jartzeko apalategirik izango. Mónica, esate baterako, Espai-niako txapelduna izan zen 2010ean, eta txapeldunordea, 2011n. “Lehenengo txapela polita izan zen. Nire lehenengo txapelketetako bat izan zen, eta hara joatea eta irabaztea oso pozgarria izan zen. Indarra eman zidan aurrera jarrai-tzeko”.
“Kirola berri-berria da eta oraindik ez dago oso hedatuta. Gainera, oso neska gutxi aritzen dira”, esan digu Mónicak lorpenari garrantzia kendu nahian. “Balio handiagoa izango luke gizonezkoen kontra arituko bagina eta haiei irabaziko bagenie...”. Oraindik ez du gizonezkoei irabazterik lortu, baina gertu dago, hirugarrena lotu zelako Euskadiko sailkapen orokorrean. “Gogor entrenatzen badut eta arma ona badut, posiblea da irabaztea”, dio Mónicak.
Era berean, Robertok ere oso palmares ederra du; Mónicarena baino oparoa-goa, egia esateko. Espainiako zein Euskadiko txapelak jantzi ditu, eta garai-penak lortu ditu hainbat lehiaketatan. Baina bere arrakastarik handiena iaz lortu zuen Norvegian, Munduko Txapelketa irabazi zuenean. “Ni nahiko la-saia naiz, nahiko hotza, eta nekez adierazten ditut neure sentimenduak. Baina oso hunkigarria izan zen garaipena. Norvegian hiru egun eman genituen ti-roka: lehenengo egunean nahiko txarto ibili nintzen; bigarrenean, hobeto; eta hirugarrenean, primeran. Egunek aurrera egiten zuten eta nik ez nekien zein-tzuk diren lehiakideen emaitzak, eta tentsio handia izan nuen azken jardu-naldian. Txapelketa nire ibilbidearen gailurra izan da, eta hura sei urteren bu-ruan baino ez dut lortu”. Robertok Eskandinavian bizi izandako esperientzien berri www.euskalft.org webgunean eman zuen.
Garaipena oso gozoa izan zen; txapelketaren antolaketa, ordea, ez zen batere aproposa izan. Hala ere, Robertok lehiakideen arteko giroari ematen dio ga-rrantzia. “Munduko Txapelketan ez ezik, field target-eko gainerako lehiakete-tan ere laguntzen diogu tiratzaileok elkarri. Batez ere kirolean hasiberria za-renean, lehiakideok gomendioak-eta ematen dizkiogu elkarri. Ez dago inbi-diarik, eta oso harreman ona dugu”.
Oreka, harremanean
Mónica eta Robertoren artean ere ez dago inongo inbidiarik, ezta lehia handi-rik ere, beharbada kategoria ezberdinetan aritzen direlako: Roberto, springer kategorian; Monica, pcp kategorian. Mutila zerebralagoa da eta neska, oldar-tsuagoa; senarrak alde teknikoak menperatzen ditu eta arma prestatzen dio emazteari. “Nik zaletasuntzat hartzen dut field target-a, eta Robertok, ordea, serioago. Gizonak gomendioak ematen dizkit, nik baino eskarmentu handia-goa duelako. Niri tiro egitea gustatzen zait eta kirolaren alde teknikoek (es-kopeta zelan ajustatu eta abar) aspertu egiten naute eta horregatik laguntzen dit berak. Baina horren guztiaren truke, nik eskopetak garbitzen ditut (kar, kar)”.
Bioi gustatzen zaie lehiatzea, eta egunerokotasunak ekartzen dienaren osaga-rri aproposa da field target-a, baina modu ezberdin batean. Robertok monitore egiten du lan gimnasio batean, eta lanak ez du urduritzen. Beraz, “gozatu egi-ten dut lehiak sortzen duen emozioaz”. Monica erizaina da eta haren lana, al-diz, ez da batere lasaia. “Egunero ikusten ditudan miseriak ahazten laguntzen dit kirolak”. Gainera, yoga egiten du eta horrek kontzentrazioari eusten la-guntzen dio txapelketetan.
Field target-a ez da kirol erraza. Aire konprimituzko armek tiro eliptikoak egi-ten dituzte eta horregatik hartu behar dira kontuan hainbat irizpide tiroa be-har bezala egiteko: esate baterako, eguraldia. “Euria edo haize handia egiten badu, oso zaila da bete-betean asmatzea. Teleobjektiboak kalkulatzen lagun-tzen dizu zein tarte dagoen zu eta ituaren artean, baina gutxi gorabeherako kalkulua baino ez da”. Gainera, ituak txikiak dira eta nahiko urrun jartzen dira. Bestalde, tiratzaileak osasuntsu ibili behar dira. “Txapelketek lau ordu irauten dute, eta batzuetan ibilbideak nahiko gogorrak dira: aldapan gora eta behera, haizea, euria... Hori dela-eta, fisikoki nekatzen zarenean, burua ere nekatzen da, eta horrek gelditzeko gogoa ematen dizu, ahalik eta lasterren bukatu nahi duzu. Nekatzen zarenean, kontzentrazioa galtzen duzu”.
Zaila izateaz gain, field target-a kirol garestia da. “Betiko karabinak 150 euro balio du; eta mira teleskopikoak, beste 150 euro. Hori guztia, hasteko, eta handik aurrera, nahi beste. Elkartean gomendio bera ematen diegu guregana datozen guztiei: hasteko, merkea erosi eta, gustatzen bazaizu, diru gehiago gastatu. Kalitateak asko balio du: Mónicak 450 euro ordaindu zizkion Ingala-terrako artisau bati eskuz eta neurrira egindako eskopeta egitegatik. Esku-aztarna bidali genion berak eskopeta egin ahal izateko. Armaren kolorea eta beste ezaugarriak ere aukeratu genituen... Merezi izan zuen”.
Gutxieneko kirola
Field target-a zale gutxiren kirola da eta, ondorioz, horrek baditu beste arazo batzuk. Esate baterako, armen kontrako aurreiritziak. “Informazio falta han-dia dago. Jendeak uste du aire konprimituzko armak hilgarriak direla, baina ez da egia. Alde batetik, gizakiok garelako tiro egiten dugunak; bestetik, ez dugulako balarik erabiltzen, balinak baizik; istripuak gertatzen dira gure kiro-lean, eta besteetan ere bai. Gure iritziz, segurtasuna funtsezkoa da eta arauak hitzez hitz betetzen ditugu. Gainera, armek segurtasuneko babesgailuak di-tuzte eta ia ezinezkoa da tiroa berez irtetea. Argi dago eskopeta arriskutsua dela umeen eskuetan, baina baita botila bat lixiba edo labanak ere. Gure ar-mek ez dute potentzia handirik”.
Honekin batera, tiratzaileek badute beste arazo handi bat: ez dute entrena-tzeko lekurik. “Normalean urrun dauden inguruak aukeratzen ditugu eta hara astean behin joaten saiatzen gara”. Toki-falta horri konponbidea ema-teko, Roberto harremanetan jarri da Zamudioko Udalarekin, eta tiro-zelaia egitea proposatu dio. Eta posiblea bada, baita erakustaldi bat ere. “Ahal den beste egitea gustatuko litzaidake; ea zer esaten didaten Udalekoek. Nik kirola hedatu eta entrenatzeko leku aproposa –egokitutakoa eta segurua– sortu nahi dut, egunero edo astero hara joateko: orain ia ezkutuan egin behar dugu...”. Gogor entrenatzen badute txapel gehiago ekarriko dituzte Zamudiora. Hu-rrengo aukera Ingalaterran izango dute, maiatzean, bertako tiratzailerik one-nen aurka. Baietz asmatu!
Zer da field target-a?
Field target-a Ingalaterran sortu zen 1980ko hamarkadan. “Ehiza egiteko ohi-tura handia dago bertan, eta gaur egun aire konprimituzko karabinarekin ehiza egitea legezkoa da, esate baterako”, azaldu digu Robertok. Tiratzaileak ibilbide bat egin eta itu finkoetan jo behar du. Ituak 20 zentimetrokoak dira eta animalia-itxura dute. Erdian 1,5-4 cm-ko zulotxoa dute, eta bertan asmatu behar da. Ibilbide bakoitzean 40-50 itu daude eta tiratzaileengandik 20-50 me-trora jartzen dira, edozein lekutan: lurrean, arboletan, kobazulo ilunetan... Ti-ratzaileek denbora mugatu batean bukatu behar dute ibilbidea.
Field target-ean kategoria bi daude: springer eta pcp. Lehenengoa betiko kara-bina da, osagarri mekanikoez egina, malgukiaren bidez jaurtitzen duena; bi-garrena modernoagoa da eta, malgukiaren ordez, airez betetako botila txiki batek laguntzen du tiro egiten. “Bigarrena da onena, gutxiago mugiarazten zaituelako eta tiroak zehatzagoak direlako. Goi-mailako tiratzaileek haiexek erabiltzen dituzte. Springer eskopetak kontrolatzea zailagoa da, baina tradi-zioa maite dugunok haiek nahiago ditugu. Lagun baten arabera, batzuk Fe-rrari dira, eta besteak, Seat 600”.
“Tiratzailerik onenak Ingalaterrakoak dira, tiratzaile gehienak hantxe daude-lako. Duela bi edo hiru urte, Guadalajarako (Espainia) José Redondok Mun-duko txapelketa irabazi zien lehendabiziko aldiz ingelesei. Australian, Hegoa-frikan, Italian eta Estatu Batuetan ere badaude tiratzaile onak. Euskadin 40-50 bat tiratzaile gara”.
Bikotea
Roberto (Rupher du ezizena): bilbotarra da eta 38 urte ditu. Gimnasio batean egiten du lan monitore, Abadiñon.
Palmaresa: (2010) Euskadiko Ligaren txapelduna eta Espainiako txapeldu-nordea; (2011) Espainiako txapelduna eta Iberiar Garaikurraren irabazlea; bi-garrena, Euskadiko txapelketan eta Zumarragako Nazioarteko openean; eta laugarrena, Munduko Txapelketan; (2012) Munduko eta Espainiako txapel-duna; bigarrena, Euskadiko Ligan eta Iberiar Garaikurrean.
Monica: zamudioztarra da eta 36 urte ditu. Erizaina da Gurutzetako Ospita-lean.
Palmaresa: (2010) Espainiako txapelduna; (2011) Espainiako txapeldunordea.
Gai nagusia