Argazki zaharrak

Aikor aldizkaria 2013ko api. 26a, 10:18

t: Garbiñe Larrauri, Udal euskaltegiko zuzendaria

Gaur, AIKOR!en idazteko inspirazino bila nenbilela, lagun batek deitu deust liburu bat ixteko. Alabarentzat baserritar jantzia egin gura dau eta ereduren bat gura dau kopiau. Ane Albisuren Atoan liburua hartu dot ixteko, eta, zabaldukeran, bertan Anek emondako argazki batzuk euki dodaz. Liburua argitaratzeagaz batera Ane Albisuk esan euskuzan berbak etorri jataz burura. Europako hainbat lekutako argazki zaharrak bilduta eukazan eta itandu euskun ea jakingo genduan esaten zeintzuk ziran euskaldunak han agertzen zirenetatik. Egia esan, danak bardinak zirala eretxi geuntsan. Arin argitu euskun Anek txapeletan eta abarketan erreparetako esanda, ostantzeko guztia bardin-bardina zan eta. Ehun urte baino gehiago ateratako argazkien ganean nabiltzue; baina, gaurko egunera ekarrita pentsaten hasi naz zerk ezbardinduko gintuzkean. Mundu globalizau honetan, argazkiak txapela eta abarka barik agertuko dira, punta puntako teknologiagaz, baina… jakingo leuke nonork esaten, agertzen diranak nongoak diran? ingelesak, espainiarrak… Oraingoan erantzuna ez da hain argia, kanpotik ez daukagu-ta ezer ezbardinik. Nik argi daukat ezbardindu egiten gaituen bakarra hizkuntza dana eta, kanpotik ikusten ez bada be, euskerea dala jantziten gaituena.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).