25 urte musikaz beteak

Aikor aldizkaria 2013ko mai. 27a, 11:27

Badira hogeta bost urte Txuma Olagüe Sondikako abesbatzea sortu zala. Ho-geta bost urte musikaz, soinuz, ahaleginez, gogoz, ilusinoz... beteak. Indarrak batzeko urteak be izan dira. Gugaz errepasau ditue. Abesbatzea 32 kidek osatzen dabe gaur egun, eta Santa Kurutze ermitan batu gara hareetako batzukaz. Hitzordura etorri dira, besteak beste, Pili, Nekane, Rosi, Valeri, Enrique, Jabier, Encarni eta Amaia; koruaren zuzendaria be, Paula, bertan dago. Urteurrenetan egin ohi dan moduan, abesbatzak eginiko lehe-nengo urratsak gogoratu doguz. Abeslari batzuk hasikeratik ibili dira bertan, eta, azaldu deuskuen moduan, gizarte eta kultura arloan herrian egoan kezka bati erantzuteko sortu zan korua. Baegozan dantza talde bat, txistulari talde bat eta umeen koru bat, baina hareetatik aparte ez egoan garai hatan Sondikan beste aukerarik aisialdiaren arloan. Testuinguru horretan, 1988. urtean, jaio zan Sondikako Gaztedia taldea. Talde barriaren eginkizunak bi ziran: alde batetik, euskal musika korala bultza-tzea eta, bestetik, urteera soziokulturalak antolatzea. Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntasunagaz, talde koralari itxurea emoten joan ziran eta, azkenean, ahots mistoen abesbatzea osatzera animau ziran. Jesus Maria “Txuma” Olagüek, nahiz eta Erandiogoikoan ibili ababe, Sondikan euki eban parrokia lehenengoz, eta taldekideek berarengana jo eben, abesbatzea zuzen-tzeko eskatzera. Abadeak atsegin handiz onartu eban eskaria. “Guk ez genkian ezer musikaren gainean; abesteko zaletasuna baino ez geunkan. Eta Txumagaz habanerak abesten ikasi genduan, abesti herrikoiak... eta euskerazko abesti asko. Berbak gaztelaniara itzultzen euskuzan, egileak zer adierazo gura eban ulertu gengian eta kantuaz ondo jaubetu geintezan. Probasaioak benetan bizi zituan: begiak itxi eta “Hau bai ederra!” esaten eban”. Zalez osatua Sondikako abesbatzak bere lehenengo zuzendariaren izena hartu eban izentzat. Korukideek aitatu daben moduan, musikea maitatzen irakatsi eutsen Txumak. “Garrasika abesten genduan, baina pozik baino pozago”. Inoz bere bila joan behar izan eben Erandiogoikora, probasaiora agertzen ez zalako. Karta-jokoan topaten eben, probasaioaz ahaztuta. Baina pasadizu horreetaz aparte, Txumak bere azken egunera arte bete eban abesbatzeagaz hartutako konpromisoa. “Hil baino lehen, taldea ez ixteko esan euskun, beti egongo zala baten bat guri ira-kasteko”. Abadea 1995. urtean hil zan. Hurrengo urteetan Inma Fonsecak, Arantza Azkorrak eta Alberto Carrerak hartu eben batutea, eta 2002. urtetik hona, Paula Perezek. Aurreko lerroetan aitatu dan moduan, abesbatzeak lehenengo urratsak emon zituanean, haren kideek gitxi ekien musikearen eta abesteko tekniken inguruan. “Baina badaukagu orain maila ona, e!”. Izan be, 25 urtean asko ikasi dabe, “ba-tez be, orain zuzendariagaz, beharra gogor eginarazoten deuskulako”. “Zalez osoturiko taldea izan arren, oso maila ona dauka; baita herrialdeko beste abes-batza batzukaz alderatuta be. Ikasteko daukien gaitasunak liluratu egiten nau, ikasitakoa buruan gordeteko gaitasunak, zelan abesten daben... Oso pozik nago”, ganeratu dau zuzendariak. “Gaur egun garana guztion beharraren emai-tzea da: zuzendariarena eta gurea”. Abesbatzearen oraingo egoerea bizi daben moduan gogoratzen ditue hasierako urteak: ilusinoz. Probasaioak erretiraduen kluba egon zan lekuan egiten zituen eta handik parrokiaren lokaletara joan ziran. “Lokalak ez egozan egoera onean: baegoan hotza, hezetasuna... eta akustikea be ez zan ona. Baina ez euskun ar-dura. Ermitara orain dala zazpi urte etorri ginan eta hau beste gauza bat da. Baldintza hobeak daukaguz hemen. Gainera, neguan hotz handia egin daue-nean, kultura-etxean egin doguz probasaioak”. Anfitrioiak Korua sortu zanetik parte-hartze aktiboa euki dabe herriko bizitza soziokultura-lean. Halan, deitu deutseen leku guztietara eroan ditue euren ahotsa eta musi-kea: Santa Ageda, hainbat inaugurazino... Era berean, kontzertuak antolatu di-tue eta beste herri batzuetako abesbatzak konbidau ditue Sondikara. “Baita Idahoko koru bat be. Biran egozan Bizkaitik, eta emonaldi baten topau ginan eurakaz. Herrira etorri ziran eta oso esperientzia polita izan zan”. Bizkaiko Abesbatzen Eguna be Sondikan egin zan eta 2.700 korukide batu ziran bertan. Txuma Olagüe abesbatzea anfitrioi ezin hobea izan da topaketa horreetan guz-tietan. Sondikako mugetatik kanpo be eskini ditue emonaldiak eta, beste batzuen ar-tean, Errioxan, Ziortzako kolegiatan, Erriberrin, Gipuzkoako hainbat herritan eta Llanesen izan dira. Atzerrira joateko gonbidapenak be jaso ditue, baina ho-negaitik edo hagaitik ezin izan ditue onartu. Inoz egin beharko daben gauzea da. Abesbatzeak badaukaz urtean zehar hitzordu finko batzuk: Txumaren oroime-nezko kontzertua, Udabarriko kontzertuak, Txorierriko Gabon-kanten Jaialdia eta Begoñako basilikan egiten dan Bizkaiko Abesbatzen Astea. “Azken hori, beharbada, ilusino handiagoagaz prestaten dogun ekintzea da. Eta arreta han-diagogaz. Han parte hartu ahal izateko, epaimahaiak aurreko urtean emondako puntuazinoa hartzen da kontuan, eta gu emaitzarik onenak izaten dituen abes-batzetariko bat izaten gara, bost urtean han egon garalako jarraian”. Esanda-koez aparte, abesbatzea ekintza ezbardin bat antolatzen saiatzen da urtero, “aire freskoa dalako”. Eleizea beteta Probasaioak astean hiru ordutan egiten ditue, eta, kontzertua eskini behar ba-dabe, ordu gehiago sartzen ditue. Entzuleei jagokenez, esan deuskue orain he-rriko eleizea beteten dala, baina hasieran oso jente gitxi etorten zala kontzertuak entzuten. “Paula gugaz dagoanetik, abesbatzak beste itxura bat hartu dau eta kontzertuetara jente gehiago etorten da. Egunduko ilusinoa egiten deusku ho-rrek”. Gutariko askok edo gehienok erlijinoagaz eta antxinako konposizinoakaz lotzen dogu musika korala. Horregaitik, korukideen eretxiz, oso inportantea da erre-pertorioagaz asmatea, entzuleak erakartzeko. “Jenteari erritmoa eta mobimen-tua daukiezan abestiak gustetan jakoz, eta gauza barriak egin daitezala”. Txuma Olagüe abesbatzearen errepertorioa oso zabala da, barrokotik gure ga-raietara. “Gospela abesten dogu, espiritualak, habanerak... baina batez be eus-kal folklorea eta oraingo konpositoreen beharra lantzen doguz, oso inportantea dalako obra modernoak ateratea. Gainera, oso konpositore onak daukaguz ber-ton”. Azaldu deuskuen moduan, kontzertu bakotxak bere berezitasunak daukaz eta eskini behar daben ikuskizun motaren arabera, abesti batzuk edo beste batzuk aukeratzen ditue. “Esate baterako, ospakizun baten parte hartu behar badogu, energia handia daukien abestiak aukeratzen doguz”. Dana dala, ikuskizuna prestetako orduan, entzule guztiengan pentsetan dabe eta errepertorioaren ba-rruan danetarik sartzen saiatzen dira. “Horren haritik, gustauko litxakigu gure emonaldietara lagun gehiago etortea, gazte gehiago, eta gure beharra ezagutu eiela”. Eskari hau egin daben arren, eskerrak emon gura deutseez sondikoztar guztiei, “beti sentiduten doguzalako hareen babesa eta laguntasuna”. Abesbatzea 48 urtetik 87 urtera bitarteko 32 gizon-emakumek osotzen dabe. Euskeraz, gaztelaniaz, ingelesez eta latinez abesten dabe eta hareen ahotsen arteko orekea perfektua da. “Hasi ginanean, 18 lagun inguru ginan, eta 40 lagun izatera be heldu gara. Bolada batzuk izan dira jente gitxi euki doguzanak, baina inoz ez dogu pentsau korua bertan behera ixtea”. Korukideen eretxiz, abesba-tzek orokorrean eukiten daben arazo nagusia da gazteek ez dabela halako egi-tasmoetan parte hartzeko interesik. Halan, aitatu dabe lehen baegozala umeek osoturiko koru asko, eta ohikoa zala musikeagaz zerikusia eukien ikasketak edo eskolaz kanpoko ekintzak egitea. “Orain badagoz beste zaletasun eta lehenta-sun batzuk. “Deia zabaldu gura deutsegu sondikoztar guztiei, euren adina edo-zein izanda be, abesbatzan parte hartzen animau daitezan. Ikusi daien abesba-tza baten abestea ez dala zerbait tristea, guztiz kontrakoa baino”. Esperientzia aberasgarria Dana hobetu daitekean arren, euren indarguneak ilusinoa eta zaletasuna dirala dinoe. “Gainera, gure arteko giroa oso ona da. Oso ondo egiten da behar berton, begirune handia deutsagu alkarri. Esperientzia erabat aberasgarria da maila pertsonalean”. Txorierriko beste abesbatzakaz be oso hartu-emon ona eta ekin-tza baten edo bestean parte hartzera konbidatzen baditue, ez dabe zalantzarik eukiten, eta hara joaten dira. Autortu deuskue Udaletik jasoten daben laguntzeagaz eta bazkideek egiten daben ekarpenagaz moldatu egiten dirala, baina uste dabe instituzinoek oro har ahalegin handiagoa egin beharko leukiela kultura arloan. Etorkizunari begira badaukie ilusino pilo bat: atzerrira bidaiaren bat egitea, beste herrialde batzue-tako abesbatzak ezagutzeko eta euren musikea bertara eroateko; eta disko bat grabetea. “Azken hori buruan aspalditik daukagun ideia da. Diskoaren xeheta-sunak badaukaguz, zeintzuk izango diran diskoa osotuko daben abestiak... Baina honegaitik edo hagaitik grabazinoa atzeratzen joan gara... Eta, jakina, diru-laguntzea beharko geunke diskoa egin ahal izateko... Ea inoz amesa egia bihurtzen dan!”. Alkarrizketea abesbatzearen hasikereraren gainean berba egiten hasi gara, le-henengo urratsei errepasoa emoten. Eta amaitzeko, korukideek abesbatzatik pasau diran lagunak ekarri ditue gogora, bizirik dagozanak zein aspaldian itxi ginduezanak. “Eta batez be berba batzuk euki gura doguz Andrés Mendiola-rentzat. Abesbatzea dan guztia berari esker dalako”. Urteurrena ospatzeko ekitaldiak Txuma Olagüe abesbatzak lau kontzertu berezi antolatu ditu bere 25. urteurre-naren haritik. Lehenengoa apirilaren 27an emon eben Areatzako bandeagaz batera. “Ikusgarria izan zan eta jenteak oso pozik urten eban aretotik”. Beste hirurak hurrengo hilabeteetan eskiniko ditue. Halan, ekainaren 1ean abesbatzearen sortzailearen oroimenezko kontzertua emongo dabe, arrastiko 8etan, eleizan. “Olagüe behe-ahotsen taldeak, Penta-grama soinu alkarteak eta Gorantaileak dantza taldeak be hartuko dabe parte bertan”. Era berean, azaroaren 22an, emonaldi berezi bat eskiniko dabe eta eki-taldira joateko gonbidapena zuzendari eta korukide ohi guztiei egingo deutsee. Azken kontzertua abenduaren 28an izango da, Txorierriko Gabon-kanten jaial-diaren barruan. Izan be, hori prestetako ardurea Sondikako abesbatzeak eukiko dau aurten. “Urteurrena ilusino handiz prestetan gabilz, eta espero dogu sondikoztarrak eta txorierritarrak kontzertuetara etortea eta gure beharra gustukoa izatea”.