Adrián López, pilotaria: “Profesionala izatea dut

Aikor aldizkaria 2013ko eka. 24a, 10:31

t/a: Gaizka Eguzkitza

Adrián López pilotari gazteak ibilbide zoragarria daroa aurten: bakarka, Biz-kaiko Lau t´erdiko Txapelketa irabazi du sub-22 kategorian; eta binaka, GRAVN txapelketa, Kerman Galarzarekin batera. Larrabetzuarra profesional-tasuneko bidean dago, bere helburu nagusia. Zorionak! Zelan joan da txapelketa? Irabaztea espero zenuen? Edozein txapelketa hasten dudanean, irabaztea dut helburu, eta lau t´erdikoa ez da salbuespena izan. Hasierako fasean, eskualde mailakoan, lehenengoa gelditu nintzen eta gero beste ligaxka eta finalerdiak gainditu nituen. Finalean nire ohiko kideari, Gaizka Izurietari, irabazi nion. Derion, Txorierrin bertan, irabazteak badu balio erantsirik? Bai. Oso polita izan zen, harmailetan hainbat lagunek egin zutelako nire alde. Horrek indarra eta konfiantza eman zizkidan. Era berean, txapelketa lehe-nengo aldiz antolatu da eta neu izan naiz lehenengo irabazlea, eta hori ere ederra da. Urte biribila daramazu. Izan ere, GRAVN txapelketa sub-22 kategorian ere irabazi duzu... Bai, ospe handiko txapelketa da eta oso pozik gaude. Bizkaiko hautatzaileak Kerman Galarza eta biok aukeratu gintuen, eta Gipuzkoa, Araba, Nafarroa eta Errioxaren kontra aritu ginen ligaxkan. Lau partidak irabazi genituen eta zu-zenean lortu genuen finalerako sailkapena. Finalean, Jaka eta Tolosa bikote gipuzkoarra hartu genuen mendean. Oso bikote ona da: Jakak profesional mailan egin berri du debuta. Beldurgarriak izan arren, guk birritan irabazi di-egu, eta hori oso esanguratsua da guretzat. Zein txapelketak du ospe handien: Bizkaiko Lau t´erdikoa ala GRAVN? GRAVN txapelketak aspalditik antolatzen da eta erabat finkatuta dago egute-gian. Beharbada horregatik aukeratuko nuke GRAVN. Baina Bizkaiko Lau t´erdiko Txapelketa irabaztea ere garrantzitsua da. Gainera, telebistan eman zuten eta edozeinek izan zuen hura ikusteko aukera. Bakarka eta bikoteka irabazi duzu. Zein nahiago duzu? Lau t´erdikoa eta binakakoa dira gehien entrenatzen ditugunak. Nik esango nuke gutxien gustatzen zaidana buruz burukoa dela, batez ere ohiturarik ez dudalako. Bikote batekin jokatzea ondo dago, partidako momentu txarretan laguntza eman ahal dizulako. Bakarrik jokatzen duzunean, zeu baino ez zaude, eta zeuk gainditu behar dituzu momentu txarrak. Profesionalek jokatzen duten frontoi berberetan jokatzen duzu. Hau luxua! Bai, oso areto aproposak dira pilotan jokatzeko, noski, eta txikitatik telebistan ikusi ditut. Bertan jokatzen duzunean, emozio berezia sentitzen duzu. Niri gehien gustatzen zaidana Donostiako Atano III.a da. Aurten, bertan irabazi genion Gipuzkoako bikoteari, eta polita iruditu zitzaidan. Ea laster han be-rriro jokatzeko aukera dudan! Gaur egun 21 urte dauzkazu eta dagoeneko txapelketak dituzu iraba-zita. Profesionala izateko aukerarik ikusten duzu? Edozein gauza egiten dudanean, saiatzen naiz ahalik eta ondoen egiten eta ahalik eta urrunen ailegatzen. Profesionala izatea? Zergatik ez... Gustatuko litzaidake, txikitatik dudan ametsa da, baina ez dakit lortuko dudan edo ez. Oso maila handia dago eta gaur egun nire adineko beste pilotari batzuk dabil-tza debutatzen profesional mailan: Andoni Aretxabaleta, Danel Elezkano... Haietako batzuk nirekin aritu dira. Helburua lortzeko, beharrezkoak dira gauza batzuk: zortea, lan gogorra... Ni serio-serio nabil entrenatzen eta nire jokoa hobetzen saiatzen naiz. Gogorra da, niretzat ez ezik familiarentzat ere, eurek nire alboan daudelako eta leku batetik bestera dabiltzalako nire atzetik. Nolako pilotaria zara? Zeintzuk dira zure alde onak eta txarrak? Aurrelaria naiz eta esaten didate ondo kokatzen naizela frontoian. Akatsei dagokienez, batzuetan kontzentrazioa galtzen dut partidetan, eta horregatik galtzen dut batzuetan partida. Eta beharbada horregatik gustatzen zait Juan Martínez de Irujo, berak ere galtzen duelako kontzentrazioa partida batzue-tan. Dena hasi zen Larrabetzun Adrián Algortakoa da, baina zortzi urte zituela Larrabetzura etorri zen bizi-tzera. Horrek bizitza aldatu zion. “Txorierrira etorri arte, ez nuen inoiz pilo-tan jokatu, baina Larrabetzun, lagunei esker, frontoian jokatzen hasi nintzen. Herriko pilota eskolan sartu nintzen eta apurka-apurka hobetu nuen neure jokoa. Gaur egun, Bizkaiko Federazioaren eskolan nabil, Miribillan, Bilbon. Astean lau egunetan entrenatzen dugu Karmelo Ariznabarreta profesional ohiarekin. Eta asteburuetan partidak jokatzen ditut Bizkai osoan zehar. Ea udan deitzen didaten herriko jaialdietan jokatzeko”. Adrián Administrazio modulua ikasten dabil Larrondon. Gaur egun, garran-tzi handiagoa ematen dio pilotari ikasketei baino, lehenengoa gehiago gusta-tzen zaiolako. “Jakin badakit ikasketak garrantzitsuak direna, baina nahiago dut pilota. Azkenean pilotatik bizitzeko aukerarik ez badut, ikasteari ekingo diot”. Pilotari gazteak 21 urte ditu eta laster ezin izango du sub-22 kategorian jokatu, nagusiegia izango delako. Senior mailan, gauzak konplikatuagoak izango dira. “Ni baino nagusiagoak diren pilotarien aurka borrokatu behar izango dut. Ea aurten irabazitako txapelketek ateak irekitzen dizkidaten”.