Sondikan Berton elkartea: “Herritarren esku dago t

Aikor aldizkaria 2013ko aza. 28a, 13:10
Dagoeneko egin dituzte elkarte gisa eratzeko egin beharreko pauso guztiak. Eta paper ofizialen zain daude orain. Nolanahi ere, Sondikan Berton zerbitzu-, merkataritza. eta ostalaritza-elkartea hasita da jada herrian hainbat jarduera sustatzen. Oihana Sagasti elkarteko presidenteordea da eta elkartearen nondik-norakoen berri eman digu. Ekimen berezia egingo duzue Gabonei begira. Txartel bat aterako dugu, oso korporatiboa, kontsumoa sustatzeko eta herritarrek ezagutzeko zer den Sondikan Berton elkartea eta zeintzuk diren haren koloreak eta helburuak. Txartelean elkartearen izena ageri da, baina berton hitza osatu beharko da. Nola? Elkartearen barruan dauden establezimenduetan zigi-luak banatuko dira eta, erosleak erosketa bat egiten duen bakoitzean, haietako bat jasoko du. Zigilu bakoitzean, berton hitza osatzeko behar den hizki bat egongo da. Hitza osatzen denean, txartela kutxa batean utzi beharko da eta erosleak parte hartuko du zozketa batean. Oso elkarte berria izan arren, hasieratik ekin diozue herriko merkataritza dinamizatzeari. San Joan jaietan, “Txartelak airean” kanpaina egin genuen. Denda bakoitzak bost eskaintza egin zituen, bakoitzak nahi zituenak, eta eskaintza bakoitza txar-tel batean idatzi zuen. Eskaintzak puxiketan sartu ziren eta puxikak Udaletxeko balkoitik askatu ziren, herritarrek hartzeko. Santa Kurtze jaietan ere saskiak egin eta hainbat produktu sartu genituen haietan; marmitako txapelketan lehe-nengo sei postuetan lotu zirenei bana eman genien. Azkenik, outlet bat egin genuen Enologia Egunean, orain dela aste gutxi. Dendak kalera atera genituen eta bakoitzak nahi izan zuen eskaintza egin zuen, beherapenak, opariak... Egia esa-teko, oso pozik gaude ekintzek izandako erantzunarekin. Zelan sortu zen elkartea eratzeko ideia? Iazko Gabonak baino lehen, Udalak merkatarioi deitu eta adierazi zigun kan-paina bat jarri nahi zuela martxan, herriko merkataritza bultzatzeko. Kanpaina horren goiburua “Sondikan berton” izan zen eta, besteak beste, denden sarrere-tan ipintzeko lanpasak eta oihalezko poltsak atera ziren. Kanpainaren ostean, berriro deitu zigun emaitzak aztertzeko, eta elkarte bat eratzea proposatu zi-gun. Leioako dendarien elkarteko presidentea etorri zitzaigun beren esperientzia azaltzera eta zalantzak argitzera. Baita Mungiako dinamizaziorako bule-goaren arduraduna ere. Elkartea osatzeko prozesua azken horren laguntzarekin egin genuen. Udalak martxan jarritako kanpainaren izena hartu duzue. Baina bata eta bestea bereizi behar dira. Elkartea eratzeko lehenengo batzarre-tan, gauza asko aztertu behar izan genituen eta “Sondikan berton” kanpaina ipini zen mahai gainean. Kanpaina horretan lan handia egin zen: izen bat, irudi bat... eta pentsatu genuen baliatu ahal izango ginela lan horretaz. Baimena es-katu genuen eta eman ziguten. “Sondikan berton” irudiaz jabetu gara eta nahi dugun bezala erabil dezakegu. Zenbat saltoki zaudete elkartearen barruan? Hogei saltoki gara, esparru askotarikoak. Gure helburua jendeak herrian kon-tsumitzea da, berton ez baitago tokiko kontsumoari loturiko kulturarik. Sondikan bada denetariko eskaintza, ez da beharrezkoa merkataritza-gune handietara joatea. Gure etorkizuna herritarren esku dago. Guk kanpainak sustatu eta dinamika bat martxan jarri arren, herritarren erantzuna ona ez bada, dendek itxi baino beste erremediorik ez dute izango. Gainera, aipatu beharra dago Sondika negozio gehien zabaltzen eta ixten diren herrietariko bat dela. Denbora luzea pasatzen delako negozioa zabaltzen denetik hura finkatu arte. Merkataritza-guneetan dena merkeagoa den susmoa badago. Ez da egia. Aspaldian, merkataritza-guneak sortu zirenenean bai, beharbada; baina ez gaur egun. Hara joateko behar den gasolina hartu behar da kontuan, zenbat denbora ematen den... eta prezioa ere ez da merkeagoa. Bestalde, herriko dendariek beti edukiko dituzte detaileak beren bezeroekin, oparitxoren bat... Eta abantailak baino ez dituzue eskaintzen. Kalitatea eskaintzen dugu. Baita zerbitzu ona ere. Tratu hurbila ematen diogu bezeroari, eta haren beharrizanetara egokitzen gara. Adibidez, gutako askok etxera eramaten ditugu erosketak. Halakoak lehen estimatzen ziren balioak dira, gaur egun galdu direnak. Herriak lohiri bihurtu direlako kexatzen gara. Baina, zelan ez da hala izango? Nik eman ahal izateko, zuk erantzun egin behar didazu; osterantzean, akabo. Eta jendeak hori ulertu behar du.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).